Abenduaren 6an, udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko dira

Ezer ospatzekorik ez dugula eta, Zaldibiako Udalak jakinarazten du, ostegunean udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko direla.

Urriaren 12arekin batera, urriaren 25ean eta abenduaren 6an ere, udal zerbitzu guztiak normaltasunez eskainiko direla jakinarazten du Zaldibiako Udalak.

Zaldibian, 2012ko abenduaren 4ean.