2025eko nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa

Azaroaren 13an, osteguna, Goizaneko aparkalekuan nekazal ibilgailuen eta makineriaren ikuskapen unitate mobila egongo da. Txanda eskatzea derrigorrezkoa izango da. Jarraian, informazioa.

 

Azaroaren 13an, ostegunean, Goizaneko aparkalekuan nekazal ibilgailuen eta makineriaren ikuskapen unitate mobila egongo da. Herriko zein inguruetako baserritarrentzat eta traktore edo nekazal lan-tresneriari IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa - ITV) pasatzeko aukera eskainiko du. Ezinbestekoa da txanda hartzea, 943 626300 telefonora deituz (Irungo IAT)

Zerbitzuaren kostua 49,14€ izango da eta esku dirutan ordaindu beharko da.

OHARRA: Beharrezkoa da seguruaren ordainagiria eramatea.