Zaldibia ez da gaur egun indarrean dagoen turismo eskaintzari erreparatzen dioen herri bat, ez baitu sekula bere aberastasunaren berri gehitxo eman. Herri gunean ikus ahal daitezke urte askotako historia duten hainbat eraikin interesgarri, baita Txamarretxe ingurura zabalduz gero ere.
Zaldibiako turismo eskaintza herri izatean dago. Ingurua da Zaldibiak duen aberastasunik handiena: Aralarren magala, erreka eta ur salto paregabeak, herriko zortzi auzoetan barrena sakabanaturik dauden hamaika baserri... Halaber, oinez edo bizikletaz egin daitezkeen bide ugari daude. Turismo aktiborako herri aproposa da Zaldibia, izan ere, horiez gain, Lazkaomendiko gainean dagoen Alarpe Zalditegia ere bertan baitago. Ostatu hartzeko berriz, Aiestaraen errekan dagoen Lazkao Etxe nekazalturismoak eskaintzen du zerbitzua.
.
