Nola Iritsi

    Zaldibia errepide bidezko komunikazio-ardatz nagusietako baten barruan dago: Europa erdialdetik datorrena, Irundik Penintsulan barneratzen dena eta Madril eta Portugalera jarraitzen duena N-1 errepidearen bidez.

    100 kilometro baino gutxiagoko eremu batean 4 aireportu ditu, hau da, Hondarribia-Donostia, Miarritz-Baiona, Foronda-Gasteiz eta Loiu-Bilbo, eta 2 itsas-portu garrantzitsu: Pasaiakoa eta Bilbokoa. Horrez gain, erraz asko irits daiteke Zaldibira errepidez nahiz trenez.

    Errepidez

    Donostiatik eta Gasteiztik, N-1 errepidea hartuko dugu Ordizia-Itsasondo-Zaldibia dioen irteerara arte. Ordizia zeharkatu eta ondoren, GI-2133 errepideari jarraituko diogu Zaldibiara arte.

    Bilbotik berriz, A-8 autobidea hartuko dugu Donostiarako noranzkoan, eta, Maltzaga inguruan (Eibar), AP-1ari jarraituko diogu Bergarako bigarren irteeraraino. Handik, GI-632a hartuko dugu eta Antzuola, Zumarraga, Ormaiztegi eta Beasain igaro ondoren iritsiko gara Ordiziara. Azkenik, GI-2133ari segi helmugara iritsi arte.

    Trenez

    Zaldibiari Frantziarekin (Donostia-Irun-Hendaia), Gasteizekin, Madrilekin, Bartzelonarekin eta La Coruñarekin lotuta dago ibilbide luzeko zerbitzuetan. Aldiriko zerbitzuetan Zaldibia Irun-Donostia-Brinkola linearen bidez lotzen da (1-2 tren orduko). Ordiziako geltokia gertuena da Zaldibira iristeko.

    Garraio publikoa erabilita: Autobusez

    Goierrialdea autobus konpainiak Zaldibia eta Goierriko beste zenbait herri lotzen ditu.
    Pesa Ordizia  eta Eibar - Iruña eta Donostia-Bilbao lotzen ditu.
    Alsa Etnacar Beasain eta IRun - Badajoz eta Irun-Coria lotzen ditu.
    Continental Beasain eta Ordizia Madril eta Donostia lotzen ditu.
    La Estellesa Ordizia eta Besain Lizarra eta Donostia lotzen ditu.

    Trenez: Renfe Aldirikoak Ordiziaraino

    Taxi zerbitzuak

    Ordizian,  Ordiziako kalea z/g Tfnoa: 943 88 14 86
    Zaldibian, plazan Tfnoa:626 95 80 15


    Ikusi Zaldibiako Udala mapa handiago batean

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
8
 
9
 
10
 
11
 
12
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /