2013, ekainak 10

    Goierrin, behin bailarako behekaldean kokaturik dauden hiriguneetatik urrundu eta berau inguratzen duten edozein mendikatetara (Aralar, Aizkorri, Murumendi...) igoz gero, bertako naturaren oparotasunean murgiltzen gara. Aralar eta Aizkorri-Aratzeko Parke Naturaletan “Turismo verde” deritzona praktika daiteke.

    Natura eta ingurunea

    Zaldibia eta Ataun, Aralarreko Parke Naturalaren sarbide nagusiak dira.


    Mendizale adituak Goierrik eskaintzen dituen aukera guztiak sakon ezagutzeko luzaroan ibili beharko du batetik bestera. Halaber, zailtasun eskaseko ibilbideez eta pasaia ederrez goza nahi dutenentzat “Goierri Mendiz Mendi: natura, aztarna eta historia 53 ibilbidetan” liburua argitaratu da eta hona hemen zenbait aukera.

    Zaldibia eta Ataun, Aralarreko Parke Naturalaren sarbide nagusiak dira. Ataun-Lizarrustik (Parkearen Interpretazio Zentrura) abiatuz erraz heldu daiteke edertasun handiko ingurune batean kokaturik dagoen Lareo urtegira. Zaldibian, Osinberderako ibilbidea oso interesgarria da; ibilbide honetan Amundarain errekaren sorburua topa dezakegu. Bestalde, Zaldibian bertan, herrigunetik bi kilometrotara dagoen CAF entrepresaren deposituaren ondotik abiatuz, Aralarreko zenbait zelai eta tontorretara irits zaitezke ehundaka, ez bada milaka, urte izango dituen galtzada baten bidez. Zaldibia Arrantza-eskola eta Ibaiaren Interpretazio Zentroa ditu.

    Aizkorrin, San Adrian haitzulo ospetsua eta bertara garamatzan aintzinako kaltzada oso ezagunak dira; inongo zailtasunik gabe irits daiteke Zegamatik barrena. Bertan aurkituko dugu Egurraren Interpretazio Zentroa.

    Txindoki, Aralar eta Aizkorri begi bistan dituzularik, ingurune paregabean egun lasaia pasa ahal izateko, Lazkaomendiko inguruak eta Ordiziako nekazal gunean dagoen Oianguren parkeak aparteko baldintzak eskaintzen dituzte: mahaiak, erretegiak, jatetxeak, haurrentzako jolasguneak, eta baita zaldi ibilbideak egiteko aukera ere. Goierriko zenbait nekazalturismoko baserriek eskainitako ostatuari esker naturaz bere osotasunean gozatzeko aukera ematen dio bisitariari.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
20
21
 
22
23
 
24
 
25
 
26
 
27
28
 
29
 
30
 
31
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /