• 2013, uztailak 19
    Aurtengo Santa Fe jaietarako bilera zabala
    2012ko herriko jaiak

    2013ko Santa Fe-ak ate joka ditugu eta hirugarren bilera honekin  kontzertuak eta ekintza ezberdinak... finkatu beharko ditugu. Bilera uztailaren 22an arratsaldeko 16:00etan izango da Karreane kultur etxean.

    Aurtengo Santa Fe jaiak urriak 4tik 8ra izatea aurreikusten dugu.

    Aurreko bilkura uztailaren 3an izan zen. Bertan Beti Gaztekoak, Gazte Asanbladakoak, Guraso elkartekoak eta herritar norbanakoak parte hartu zuten. Bakoitzak bere ekarpenak egin zituen eta hartu genuen  erabakietako bat kuadrila eguna urriak 6 igandean jartzea izan zen.

    Hirugarren bilera honetan, aurrekoan lotu gabe gelditu ziren musika talde eta ekintza ezberdinak lotzen saiatuko gara.

    Amaitzeko Zaldibiako udalak dei egiten die herritarrei jaien antolakuntzan parte hartzea.
     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /