• UDA 2013 Zaldibian

    Uztailerako hainbat jarduera antolatu dira Zaldibian. Jarduera hauetan haur eta gazteek parte har dezakete eta izena emateko epea bihar amaitzen da.

    Uztailean antolatu diren jarduerak hauek dira:

    • PIRAGUISMOA: Uztailaren 8tik 12ra. Gehienez 24 lagun, bi taldeetan banaturik eta izena eman dezakete, 3.mailatik 16 urte bitartekoek. Ordutegiak: 1.taldea:12:30etik 14:00etara 2.taldea: 14:00etatik 15:30era. . Matrikula: 30 €
    • PATINAJEA: Uztailaren 8tik 19ra.  Gehienez 12 lagun, talde batean eta izena eman dezakete, 2.mailatik 16 urte bitartekoek . Ordutegia, 14:30etik 15:30era.  Matrikula: 30 €
    • TENISA: ekainaren 24tik  uztailaren 5era.   Gehienez 12 lagun, talde batean eta izena eman dezakete, 3.mailatik 16 urte bitartekoek . Ordutegia, 14:30etik 15:30era.. Matrikula: 30 €

    Hiru jarduera hauetan izena emateko epea ekainaren 13an, ostegunean, amaitzen da.

    Bestealdetik ere aipatu, aurrera doala Haurren Udako jardueren antolakuntza, Dagoeneko herriko haurrek izena eman dute eta taldeen antolakuntzan lanean ari gara.

    Gaztetxoen udako jarduerak ere antolatzen ari dira.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /