• 2013, martxoak 14
    18. KORRIKA Zaldibian

    Bihar, hilak 14,  osteguna, Euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren hasiera izango da eta aspaldiko partez, aurtengo Korrika, Zaldibiatik pasatuko da. Festa handi hau denok elkarrekin ospatzeko asmoz, honako egitaraua prestatu dugu.

      KORRIKA ZALDIBIAN
    2013-03-14, OSTEGUNA

    11:00: Korrika Txikia. Eguraldi txarra eginez gero ostiralean izango da.

    19:00: pintxo-potea herriko taberna guztietan, herriko trikitilari gazteek girotuta.

    21:09: KORRIKA SARTUKO DA ZALDIBIAN

    IBILBIDEA:

    • 21:09: Txatarreritik Zelaara.
    Lekukoaren eramailea: Gaztetxea

    • 21:14: Zelaatik Bionara.
    Lekukoaren eramailea: Zaldibiako Guraso Elkartea

    • 21:16: Bionatik Zubi-ondora.
    Lekukoaren eramailea: Zaldibiako Udala

    • 21:19: Zubi-ondotik Arresera.
    Lekukoaren eramaileak: Beti Gazte elkartea, Iztueta  Dantza taldea, Pilota taldea

    • 21:23: Arresetik Mirandako aldapa erdira.
    Lekukoaren eramailea: Zubi Buru elkartea

    • 21:28:  Mirandako aldapa erditik Miranda baserria baino aurreraxeago.
    Lekukoaren eramailea: Gaztelu elkartea

    • 21:31: Miranda baserria baino aurreraxeagotik Itxurrenera.
    Lekukoaren eramaileak: Mendi taldea, Areto Futbol  taldea, Almitza Sega taldea, herri kiroletako taldea

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /