• Euskara ikastaroak: Diru-laguntzak

    2011/2012 ikasturtean edo 2012.urtean zehar,  euskara ikasten aritu diren herritarrei eskaintzen zaizkien diru laguntzen deialdia.
     

    Diru laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak:

    Zaldibian erroldatuta egotea

    Ikastaroa amaitzea eta  gutxienez %85eko asistentzia izatea.

    Dirulaguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    Udalaren diru-laguntzarako  eskabidea behar bezala beteta.

    Matrikularen ordainagiria edo ordainagiriak.

    Ikastaroan izan den aprobetxamenduaren ziurtagiria eta  gutxienez %85eko asistentzia izan dela ziurtatuz, euskaltegietako agiriak.

    Langabezian daudenen kasuan, langabeziaren agiria

    Dirulaguntzak emateko irizpideak:

    Langabetuei matrikularen %100a ordainduko zaie eta gainontzekoei, %70a

    Diru laguntzak emateko irizpide hauek, urteko aurrekontuan zehaztutako kopuruaren menpe egongo dira, beraz,  aurrekontuetan aurreikusitako kopurua izango da  eskatzaileei  artean banatuko den laguntza.

    Eskaerak aurkezteko epea: abenduak 20

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /