• Aimad Bonziane santurtziarra garaile, Zaldibiako lasterketan
    Aimad Bonziane saria jasotzen.

    Santurtzin bizi den Aimad Bonziane izan da lehena zazpi kilometroak burutzen, 22.18 minutuko denborarekin.

    Parte hartzaile kopuru politarekin, eta eguraldi paregabearekin burutu da Zaldibiako II. herri lasterketa.

    Zaldibitar asko irteerako marran, eta hauek animatu asmotan plaza beteta.  Zelaako rotondaruntz jo dute lasterkariek lehenik, eta bertatik Santa Barbarako kruzera urrena, plazatik pasaz. Handik bueltan, berriro herritik pasa, eta Zelaaraino berriro ere, ondoren jendearen txalo zaparradapean helmugaratzeko.

    Santurtzitik etorrita, Aimad Bonziane izan da lehena helmugan, bere atzetik David Garcia durangoarra eta podiuma itsiz, Eneko Garin billabonatarra.

    Emakumeen sailean, Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan da lehena, Okadha Belachkar santurtziarra bigarrena, eta Jaione Gaztañaga ordiziarra hirugarrena.

    Herrikoei begira jarriz, Xabier Irazustabarrena izan da helmugaratzen lehena mutilen artean, eta Uxune Alustiza nesken artean.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2020, otsaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
4
5
 
6
 
7
8
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
18
1920
 
21
 
22
23
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /