• Maiatzaren 19ko "goazen plazara" ekimenaren azken xehetasunak lotuko dira eta hemendik aurrerako plangintzari helduko zaio. 

    Maiatzaren 19an euskal preso eta iheslariei babesa eman eta beraien eskubideen alde elkartuko gara Zaldibiko plazan.

    Hortik aurrera azken ostiralak indartzea izango da gure asmoa eta herritar gehiagorengana iristea. Ahalik eta jende gehienak Herriraren helburuekin bat egitea lortu nahi dugu. Erabat ados ez dagoenak ere, gutxienetan bada ere gurekin bat egitea.

    Gaixo daudenak kaleratzea esate baterako. Horretarako parte hartzea ezinbestekoa da eta berriz ere herritarrengana zuzenduko gara behin eta berriz, guztion artean errazagoa izango baita egoera aldatzea.

    Hasteko, azken ostiralak indartu nahi ditugu denon artean eta preso eta iheslarien eskubideak bertan aldarrikatu eta beraien inguruko informazioa eman. Azken bileran agertu ziren taldeak prest agertu ziren parte hartzeko eta txandaka ardurak hartzeko. Pankartari eutsi, testua irakurri, ekimen desberdinak egin...bidea eginez aterako dira ideia berriak ere.

    Lanerako gogoz dagoenak hileko azken asteartetan aukera izango du esku bat botatzeko. Udaletxeko bigarren solairuko lokalean elkartuko gara hemendik aurrera, zazpietan. 

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

            Iruzkinak

            Egin zure iruzkina

            • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
              Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

      AZKEN IRUZKINAK

      Boletina /