Kokapena eta demografia

    Zaldibia Aralar mendikatearen oinean dago, Oriarantz isurtzen duen haran batean, Gipuzkoako Goierrin hain zuzen. Barruti judiziala duen Tolosatik 20 kilometrora dago eta Donostiatik 42ra. Iparraldean Arama eta Gaintza ditu mugakide, ekialdean Abaltzisketa eta Aralarko Enirio, hegoaldean Aralarko Enirio eta Ataun, eta mendebaldean Ataun, Lazkao eta Ordizia. Hiru dira Zaldibiak Aralarren dituen enklabeak: Martxabaleta, Matxitxane eta Atxuripea.

    Udal-barrutiak 16,2 km koadroko azalera du eta estuki uztartuta biltzen ditu ingurune landatarra eta hiritarra. Herri gunea 165 metroko garaieran dago kokaturik eta bertan bizi dira 1.517 biztanleetatik gehienak (zaldibiarrak). Gutxi asko 100 biztanle bizi dira km koadroko, eta biztanleriaren %90-a euskalduna da.

    DEMOGRAFIA

    Azken ehun urteetako bilakaeraren lehen fasean biztanle-kopurua arian-arian areagotu egin da, batez ere 1950az geroztik. Horren arrazoia, eskualdeko herri-gune nagusietatik hurbil egoteak eta komunikabide egokiek eskainitako erraztasunen ondorioz industri lantegiak ezarri izanean datza.

    Prozesuak alderantzizko joera hartu zuen 1970 aldean, inguruko beste herri askotan baino hamarkada bat lehenago. Harrezkero, biztanle-kopuruak gutxitzera jo du gaur arte. Egun, 1925. urtearen antzeko mailan paratu da. Azken beherakada hori krisialdi industrialak eta bere ondorengo lanpostu-galerak sorrarazi dute; baina, badu beste eragile bat ere: neurri batean, bertako biztanleek, zenbaitetan familia osoek, pixkanaka baserria utzi izanaren ondorio ere bada.

    Mende hasieran 1.205 biztanle zeuden Zaldibian eta 1970ean 1.988. Azken hiru hamarkadetan beherazko joera nabarmen izan da, izan ere, 500 lagun inguru gutxiago bizi baitira egun Zaldibian. Adin tarteei dagokionez, hona hemen zenbait datu: 0-15 urte artekoak, 187; 16-30 urte artekoak, 277; 31-45 urte artekoak 344; 46-60 urte artekoak 329 eta 60 urtetik gorakoak 400. Beraz, biztanleriaren zahartzea nabarmena da, Gipuzkoako herri gehienetan bezalaxe.

    Biztanleriaren gehiengoa Zaldibiako herri gunean bertan bizi da. Udal-mugarte osoan baserri ugari dago sakabanaturik, izango dira 70 inguru, eta auzo-moduan antolaturik daude: Elbarrena, Arruegi, Urreta, Urtsuerreka, Olaeta, Egilegor eta Aiestaranerreka. Herri-kontzentrazio txiki bat Saturdi ermitaren inguruan kokatzen da, Zaldibiako lehen populaziogunean, tradizioak dioenez.

    Zaldibiako herriguneak bide-kale forma du, alboko haranetara egokitutako adar txiki batzuekin. Itxuraz, errekako ibi batean du jatorria eta, ondorioz, bertan elkartzen ziren bideetan. Gaur egun bilbe homogeneo samarra baldin badu ere, eraikin zaharrenetan bi azpigune urbano txiki antzeman daitezke. Garrantzitsuena Santa Fe elizaren inguruan dago eta beste multzo txikia ibaitik gora, Txamarretxe izenaz ezagutzen dena.

    Azken urteetan aldaketa nabarmena bizi izan du herri guneak. Batetik kale berrien sorreragatik eta bestetik herri gunea saihesteko helburuarekin zabalduriko bidearengatik. Santa Fe kalea herriko kale bakarra izatetik, Lizardi kalea eta Artxanberri kalea ere zabaldu dira denbora gutxian. Egun eraikitzen ari diren saihesbidean egiten ari diren etxebizitzek etorkizunean beste kale bat izango denaren zantzu nabarmenak aurreratzen dizkigu.

    • argaz2
    • argaz3
Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
20
21
 
22
23
 
24
 
25
 
26
 
27
28
 
29
 
30
 
31
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /