• 2014, abenduak 3
    Abenduak 3 Euskararen Eguna

    BANDOA

    Dagoeneko ate-joka dugu abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna. Kontuan hartuta euskararik gabeko Euskal Herririk ezin izan daitekeela, ospakizun-eguna izateaz gain aldarrikapen-egun bilakatu eta aurtengoan edukiz eta formaz beteta, 365 egunez luzatu nahi dugu. Hori horrela, ondorengoa

     

    JAKINARAZTEN DUT

    Lehenengoa.- Abenduaren 3tik abenduaren 10era arte (Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna) gure Udaletxean “Euskaraz bizi nahi dugu” dioen pankarta koloretsua jarri eta mantenduko dugu.

    Bigarrena.- Dei egiten diegu udalerri honetako bizilagun euskaldun guztiei beraien elkarte, enpresa edo bestelako entitatean webgunea baldin badu, euskaraz jarri edota aritu eta izena eman dezaten “.eus” domeinua eskuratu ahal izateko  (http://www.domeinuak.eus/eu/), euskaldun guztion artean ikusgarri eta elkar ezagutzeko gai izan gaitezen, gure hizkuntza komunitatea munduaren aurrean ager dadin.

    Hirugarrena.- Herritarroi gogorarazi nahi dizuegu, edozein hizkuntz eskubide urratua sumatzen duzuenean, eskuragarri duzuela www.behatokia.org zein http://www.euskara.euskadi.net/r59-eleb/eu/ web orrietan kexa jartzeko bidea. Behatokia elkarteak zein Elebide zerbitzuak garatzen dituzte kexei dagozkien jakinarazpen eta gestioak.

    Zaldibian,  2014ko azaroaren 26an.

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /