• 2013, urriak 4

    Ohar honen bidez, herriko jaietan hondakinen kudeaketan egongo diren aldaketak jakinarazi nahi dira:


    Ohar honen bidez, herriko jaietan hondakinen kudeaketan egongo diren aldaketak jakinarazi nahi dira:

    • Ekarpen guneak une oro irekita egongo dira herritar guztientzat eta behar duenak erabili ahal izango ditu. Ekarpen guneak, dakizuen moduan, Bilore inguruan eta Tejeria ondoan daude.

    • Hondakinak ateratzeko ordua berdina izango den arren, hauek bilduko dituzten langileak goizeko 6:30etatik aurrera pasatuko dira.


    • Erdi guneko erakinetan bizi diren herritarrek kuboak ondorengo tokietan utzi beharko dituzte:

    o  Santa Fe 23,25,26,27 eraikinetako bizilagunek udaletxe eta kultur etxe tartera eraman ordez, Joxepane atzera eraman beharko dituzte.
    o Santa Fe 12,20,22 eraikinetako bizilagunek etxe aurrean utzi ordez, farmazi aurrera eraman beharko dituzte.
    o Gainerako eraikinetako bizilagunek kuboa utzi beharreko tokiari dagokionez ez dute aldaketarik izango .

    Aldaketa hauek urriak 4,5,6 eta 12 an egongo dira indarrean . Zalantzarik baduzue gerturatu udalera.

    Mila esker zuen laguntzagatik

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /