• 2013, ekainak 26
    Lardizabal herri eskolan AUZOLANERAKO DEIALDIA

    Lardizabal herri eskolako lur zoruaren pulitze lanak egin ahal izateko, bertako herritarron laguntza behar dugu, ikastetxeko mahai, aulki eta trasteak mugitu ahal izateko.

    Guraso Elkartearekin burutu beharreko auzolana hiru fasetan banatu dugu:

    1.Fasea: Ekainak 26, 27 eta 28an
    2.Fasea: Uztailaren erdi aldean (data zehaztean plazaratuko da)
    3.Fasea: Irailaren lehen astean.


    Auzolanean parte hartu nahi duenari, data hauetan eskolara gerturatzea edo Gusaro elkarteko arduradunekin harremanetan jartzea eskatzen diogu.


    Garai zailak dira guztiontzat baina ditugun baliabide ekonomikoekin eta  auzolanaren indarrarekin lanak behar bezala egin daitezkeela uste dugu. Zaldibiako Udalak 20.000 euro inguru bideratu ditu Lardizabal herri eskolaren lur zoru guztia pulitzeko baina egin beharreko lanak behar bezala gauzatu daitezen ezinbestekoa dugu esku lan boluntarioa.


    Zaldibitar txikienek eskertuko dute guztion ahalegina!


    Zaldibian, 2013ko ekainaren 24ean

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /