• 2013, ekainak 13
    Aiestaran Erreka auzoko bizilagunei oharra

    Ohar honen bidez, Aiestaran Erreka auzoko bizilagunei EKAINAREN 15 LARUNBAT honetan auzoan izango den TXIRRINDULARI LASTERKETA baten berri eman nahi dizuegu.

    Gipuzkoako lau txirrindulari eskolek antolaturiko erlojupeko lasterketa bat egin asmo da. 60renbat txirrindulari gazteK parte hartuko dute: benjamin, alebin eta infantil mailakoak. Erlojupekoa denez, txirrindulariak banaka aterako dira abiapuntutik.


    Eguna: EKAINAK 15 LARUNBATA

    Lasterketa HASIERA: 16:30etan
    Lasterketa AMAIERA:  17:30etan

    Eragin eremua: AIESTARAN ERREKA
    (Aizkolariñetik hasi eta Arkaka arte luzatuko da lasterketa)


    TRAFIKOA MOZTUKO EZ DEN ARREN, lasterketa burutuko den garaian, ezinbestean autoa hartu beharra duten bizilagunei arreta berezia izateko eskaera luzatzen diegu.


    Aldez aurretik, barkamenak eskatu eta zuen ulermenagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu antolatzaileen izenean: Ordiziako Txirrindulari Elkartea, Andoaingo Txirrindulari Eskola, Loinaz Txirrindulari Elkartea eta Oriako Txirrindulari Eskola.


    Zaldibian, 2013ko ekainaren 13an

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /