• 2019, irailak 16
    Udala ohiko ordutegira itzuli da

    Pasa den ekainetik udako ordutegian lan egin ondoren, ohiko ordutegira itzuli da Udala. Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara. Hemen dituzue sail ezberdinen ordutegi eta harreman bideak.

  • 2019, irailak 13

    Zaldibiako udalak, Lanbideren laguntzarekin, administrari-laguntzailea kontratatuko du. Lanaldi osorako eta sei hilabeterako. Izena Lanbiden eman behar da, irailaren 16tik 30 bitartean. Jarraian xehetasunak. 

     

  • 2019, irailak 11

    Zaldibiako udalarentzat Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Intra enpresa egiten ari den trafiko eta mugikortasun azterketa planaren barnean, jakinarazten da dron bidezko grabazioak egingo dituztela ostegun eta ostiral honetan herrian zehar, beti ere eguraldiak laguntzen badu. Grabazio hauen helburua oinezko lanarekin antzeman ezin diren arrisku eta hobekuntzak identifikatzea izango da, baita azterlanerako irudiak eskuratzea ere. Grabaketek ez dute trafikoan eraginik izango.

  • 2019, abuztuak 12
    Abuztuaren 19ko astean Udaletxea Itxita

    Abuztuaren 19tik 23ra ez da ohiko harrerarik emango Udaletxean, ezbehar bat medio. Erroldari dagozkion presazko ziurtagiriak 2. solairuan tramitatuko dira eta kale-brigadarekin lotutako gaiei 651 703 178 telefono zenbakian erantzungo zaie. Abuztuaren 26an udako ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 9:00-15:00) irekiko da Udala.

  • 2019, abuztuak 12
    Jendaurreko agiriak

    Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean abuztuaren 5ean argitaratu zenez, Zaldibiako Udalaren 2019 urteko plantila organikoa eta lanpostu zerrenda, eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 1. aldaketa puntuala jendaurreko erakusketa epean daude Udaletxean.

  • 2019, uztailak 19

    Uztailak 23, asteartea, 18:00tan udaletxean ohiko udalbatza izango da.

    Atxikita gai zerrenda

  • 2019, uztailak 12

    EHUNMILAK frogako G2HAUNDIAK mendi lasterketa Zaldibiatik pasako da gaur 23:00tik 1:00etara bitartean. Beraz, ohar hauek kontuan hartzea eskatzen da. Irakurri gehiago...

  • 2019, ekainak 26

    Gazte Festak direla eta, jakinarazten da Santa Fe kalea itxita egongo dela mediku etxe eta Mariaundiñea bitartean, ondorengo egun eta orduetan: (irakurri gehiago)

  • 2019, ekainak 21
    Udaletxea udako ordutegian
    Aste honetan hasi eta irailaren 16ra arte, udako ordutegia izango du udaletxeak, hau da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara.
  • 1 2 3 ... 8 9 10 Hurrengoak »
Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2019, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
2122
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
      

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /