• 1960. hamarkadan Zaldibiako lau neska hainbat herritan aritu ziren herriz herri kantatzen. Mari Paz Iruin, Maria Dolores Iruin, Pakita Mendizábal eta Maria Axun Mendizabal zaldibitarrak dira animatu zirenak, hainbat kantalditan parte hartu zuten. Garai hartan Ez Dok Amairu taldea sortu zen eta Zaldibiako Lagunak taldeko kideak ere harremanetan egon ziren beraiekin, baina azkenean ez zuten aurrera jarraitu.

    Parte hartu zuten kantaldi horietako bat Seguran izan zen eta Alemaniatik ekarritako grabadore handi batean kantaldia grabatu zuten. Grabazio hori CD batera pasa da eta grabazioaren kalitatea hobetzeko lanak egin dira, baina grabazio zaharra denez, soinu kalitatea ezin da egungo grabaziokoekin alderatu.

    Grabazio honetan, herriko talde honek eskainitako kantak entzuteaz gain, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta Juantxo Mingo abeslariek eskainitako kantak ere entzun daitezke. Kantaldiaren urtea zein den ez dakigu, baina 1964. inguruan izan zela uste dugu.

    Talde honek Zaldibia herriari buruz kanta bat egin zuten eta hori ere grabazioan entzuten da. herritxo bat da kantaren izenburua:

    Herritxo bat

    Herritxo txiki bat
    txindoki babesean
    hantxe bizi gera
    poz-pozik gure artean
    lara, lara, la....

    Nahiz txikia izan
    gure txoko maitea
    ez nuke salduko
    urre guztin trukean
    lara, lara, la...

    Amorrain ugari
    baditu ur garbian
    baita txori pranko
    goiko kanpantorrean
    lara, lara, la...

    Hain mendi politak
    ditu aldamenean
    nahi badezu ikusi
    guazen nahi dezunean
    lara, lara, la...

    Eta nahi badezu
    mondeju txuriak jan

    CDan azaltzen diren abestiak hauek dira:

    1. Lagunak taldea (Zaldibia)
    Triste Bizi naiz eta
    2. Lagunak taldea (Zaldibia)
    Dominike
    3. Lagunak taldea (Zaldibia)
    Behin ere ez, behin ere ez
    4. Lagunak taldea (Zaldibia)
    Herritxo txiki bat
    5. Xabier Lete
    Aitak alabari jarritako bertsoak
    6. Arantza Esnaola soinujolea ( Beasain)
    Soinu jotzailearen ametsak
    7. Arantza Esnaola soinujolea ( Beasain)
    Perlas de cristal
    8. Arantza Esnaola soinujolea ( Beasain)
    Andre Maddalen
    9. Lurdes Iriondo
    Gaztedi berrizalea
    10. Lurdes Iriondo
    Agurra
    11. Lurdes Iriondo
    Askatasuna zertarako
    12. Xabier Lete eta Lurdes Iriondo
    Nere betiko pentsamendua
    13. Xabier Lete eta Lurdes Iriondo
    Anttoni
    14. Juantxo Mingo (Ordizia)
    Lili bat ikusi dut
    15. Juantxo Mingo (Ordizia)
    Haurtxo txikia

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
5
 
6
 
7
 
8910
11
 
12
 
13
 
14
 
15
16
 
1718
 
19
 
2021
22
 
2324
25
 
26
 
27
28
29
30
 
31  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /