Iztueta Fundazioa hainbat herritarren ekimenez 90.hamarkadan sortu zen. Bertako kide batzuk lehenagotik kultur arloan izan zituzten zenbait esperientzietatik abiatuz, herrian fundazio bat martxan jartzearen alde apustua egin zuten.Iztueta Fundazioak helburu nagusitzat du kultur arloan ikerkuntza lantzea eta orokorrean kultur iniziatibak aurrera eramatea.
Fundazioaren dinamika ezberdina izan da eta hasierako urteetan hainbat ekimen aurrera eraman zuen beste zenbait entitateekin batera.
90.hamarkadaren erdialdean Iztuetaren inguruan lan batzuk egin ziren eta argitalpen batzuk ere aurrera eraman ziren: ‘Juan Ignacio Iztueta. Dantzarien maisu. Miscelánea. Ed. Iztueta fundazioa Zaldibia. 1994’, Jose Garmendia Arruabarrenak moldatua. ‘Juan ignazioa Iztueta, vocabulario de vascuence’. Patri Urkizuren edizioa. Ed. Iztueta Fundazioa Zaldibia. 1995
Juan Ignazio Iztuetaren inguruan garai hartan egin ziren beste lan batzuetan ere laguntza eman zuen. ‘Ez direlako aketsak. Juan Inazio Iztueta’, Inazio Mujika Iraolak 1995ean hautatu eta prestaturiko testuen edizioa. Ed. Alberdania. Babesleak: Eusko Jaurlaritzako kultur saila eta Iztueta Fundazioa. 1995. ‘Iztueta eta Albeniz-en musika bilduma’. Jose Inazio Ansorena Miner. Txistulari aldizkaria 1995/3. Zbkia. 163
Zaldibiako Pedro Argaia Mendizabal apaizaren inguruan ere liburuxka bat argitaratu zen 1994. urtean Zaldibiako Udala eta Gipuzkoako Kutxarekin batera. Liburu honetan azaltzen da Soriako ostatu batean Pedro Piñero "el maragato" bide saltadorea apaizak nola harrapatu zuen eta ondoren gertatutakoa. Aipatzekoa da baita ere gertaera hau, Francisco Goya margolariak margotu zituen sei kuadrotan jaso zuela eta originalak Chicago-ko museoan aurkitzen direla.
Harremanetarako:
Senpere Merkatal Gunea, 32 Bulegoa
BEASAIN
Gipuzkoa
20200
e-maila: eletan@euskalnet.net
Telefonoa: 943086362
Web orria: www.iztueta.com
Herriko taldeak