• Herrira ekimena
    Zaldibiako Herrira

    1997. urtean  Zaldibian Euskal presoak Euskal Herrira herri ekimena sortu zen. Handik urte batzutara, euskal presoen eskubideen aldeko lana berrindartu asmoz, Ttirriki ttarraka ekimena sortu zen.2012ko urtarrilaren 7an Bilbon buruturiko manifestazio erraldoiaren ondotik HERRIRA sortu da 2012an. webgunea

    1997. urtean  Zaldibian Euskal presoak Euskal Herrira herri ekimena sortu zen. Izenak dioen moduan, talde honen helburua euskal preso guztiak Euskal Herrira ekartzearen alde lan egitea zen. Asko izan dira urte hauetan egindako ekimenak: kontzentrazioak, eskutitz idazketak, kalejirak... Herriko elkarte gehienek sustengaturiko taldea izan zen Herri Ekimena. Horren erakusgarri izan zen Presoen Aldeko Martxa Nazionalean lortutako babesa eta atxikimendu kopuru handia.

    Handik urte batzutara, euskal presoen eskubideen aldeko lana berrindartu asmoz, Ttirriki ttarraka ekimena sortu zen.

    2012ko urtarrilaren 7an Bilbon buruturiko manifestazio erraldoiaren ondotik HERRIRA sortu da 2012an. Euskal Herri mailan sortu berri da HERRIRA ekimena. Euskal Herrian hutsik dauden aulkiak betetzea da bere xedea. Zentzu honetan, helburu honekin bat egiten duten herritar guztiei espazio eraginkor bat eskaintzera gatoz, eremu ezberdinetatik eta konpromiso ezberdinekin, eginahal honetan ahalik eta indar gehien batzeko.

    Gure helburuekiko aldekotasun jarrerak dituzten herritarrekin eta eremu guztiekin batera lan egin nahi dugu, hauei entzunez, elkarlana bultzatuz, mugimendu parte hartzaile eta zabal bat eratuz.

    Gure helburuekiko aurkakotasun jarrerak dituzten herritarrekin eta eremu guztiekin ere lan egin nahi dugu. Hauen kontzientziak ukitu nahi ditugu, hauen jarrerak aldatu, gaurko aurkakotasunak biharko aldekotasun bihurtu daitezen.

    Urtarrilaren 7an Bilbon burutu zen mobilizazioa erreferentzia argia da preso eta iheslariak etxeratzeko lanean. Hilabeteetako lanaren emaitza izan da manifestazio kolosala. Presoen gaia eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko baliagarria izateaz gain, gizartearen konpromisoaren erakusleiho izan da. Argazki horrek bide bat erakusten du, preso eta iheslariak herriratzeko egiten ari garen bidea.

    Bihartik aurrera bide horretan gehiago izateko lan egingo dugu. Askotariko herritarrak batu nahi ditugu, askotariko ekimenetan.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
5
 
6
 
7
 
8910
11
 
12
 
13
 
14
 
15
16
 
1718
 
19
 
2021
22
 
2324
25
 
26
 
27
28
29
30
 
31  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /