• Gaztelu elkartea

    1959. urteko uztailaren 18an bota zioten zorua lehen aldiz garai hartan Gaztelu Elkartearen egoitza zen udaletxe azpiko lokalari, gaur egun zaharren egoitza denari. Hamar urteko kontratua sinatu zuten orduan Udalarekin lokal horren erabilpenerako.

    Urte eta hil bereko 22an inauguratu zen ofizialki. Justo Salaberria lehendakari modura, Zubiaurreko Gregorio Lizarralde idazkari modura, eta Lorenzo Sukia Albitxerrikoa, Bizente Zubeldia Puntzianekoa, Jose Mari Salaberria eta Antonio Imaz izan ziren elkarte honen bultzatzaileak. Sei hauek Joxepanen egin zuten bilera batean erabaki zuten elkartea sortzea, eta handik gutxira 50 bazkide izatera iritsi ziren.

    Garai hartan emakumezkoek ezin zuten elkarteko bazkide izateko aukerarik, eta kasua gertatu den arte bere horretan jarraitu du. Ehizaren eta Arrantzaren alde egindako lanagatik ezagutzen da Gaztelu elkartea Zaldibian, nahiz eta azken urteetan motel xamar ibili. Justo Salaberriaren garaietan egin omen zen lan ikaragarri. Neurriak hartzen ziren amuarrainen babeserako, repoblazioak egiten ziren, errekan bainua hartu ahal izateko putzuak izendatzen ziren... Ehizaren inguruan ere hainbat lan egin ziren.

    Hastapen haietan ekarpen asko egiten zizkion herriari elkarteak. Debaldeko bazkariak prestatzen zituzten Santa Fetarako, mus txapelketak antolatzen zituzten, egun pasak egitera joaten ziren, eta baita amuarrain eta birigarro jan ederrak egin ere. Gaur egun, 65 urte baino gutxiagoko 108 bazkide daude, 65-75 urte arteko 22 eta 75 urtetik gorako 15. Guztira 145. Hala ere, ez dago orain hamarkada batzuk zuen dinamikarekin.

    Orduan, 50 bat gizonezko egoten ziren egunero elkartean, bizia zegoen. Gaur, berriz, asteburuetako bazkari eta afariak egiteko erabiltzen da batik bat. Ehiza arloan herriko ehiztarientzako txapelketa antolatu ohi dute urtero, eta basurdetan ibiltzen den talde bat badago. Arrantza arloan, bestalde, umeentzako txapelketa antolatzen dute Zentraleko presan eta repoblazio eta jarraipen pixka bat egiten zaio errekari. Ehizarako eta arrantzarako lizentziak ere tramitatzen dira.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
5
 
6
 
7
 
8910
11
 
12
 
13
 
14
 
15
16
 
1718
 
19
 
2021
22
 
2324
25
 
26
 
27
28
29
30
 
31  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /