• Ardiki eguneko batzordea

    Duela urte batzuk, 1994. urtean, herritar batzuk bildu ziren azaroaren 27an mondejuaren inguruan festa bat egiteko asmoz. Talde honek egun horretarako prestakuntza lanak egin zituen eta egun hartan beste hainbat lagunen laguntza izan zuten egunean zehar; besteak beste, artisautza lanetan, mondejuen lehiaketako lanetan, bazkaria prestatzen, zerbitzatzen...

    1994. urtez geroztik urtero ospatu da, 2001.urtean ezik, eta ahaleginak egin dira urtero berrikuntzaren bat sartzen. Ardiki Eguneko festa Udalak finantzatzen du.

    Baina festa honen helburua ez zen soilik egun horretan aurkezten diren mondejuak jatea, baizik eta hasieratik sortu zen helburu zabalagoa garatzea, hau da, artzaintzaren arloa sakontzea eta lanbide honek sortzen dituen ardi produktuak promozionatzea. Artzaintza mundua oso lotua dago Zaldibia herriarekin, herritar ugari aritu baitira lanean Aralarren eta beste mendietan; eta zer esanik ez mondejua, produktu honen sorterritzat har baitaiteke.

    Ardiki Eguneko Batzordeak hainbat lanei heldu die eta gerorari begira ere heldu nahi die. 2002.urtean lan ezberdinak egiten aritu zen, eta urrian ospatu zen festa egunean ere azaldu ziren. Festa eguna hau azaroan hasi bazen ere, hurrengo urteetan urriaren azkeneko asteburura pasa zen, mondeju garaia hobeago baita.

    Ardiki Egunean mondeju eta gazta lehiaketak antolatzen dira eta parte hartzea ona da. Herritarrek eta kanpoko jendeak hartzen du parte, hogeitabostek inguru. Lehiaketa horiez gain, arloarekin erlazionaturiko artisau erakusketa ere izaten da. Eguerdi partean bazkaria antolatzen da eta menu osoa ardi produktuekin egina dago. Festa giro ederra izaten da egun horretan Zaldibian, bertsolariak eta musikariak lagun, eta horri eusteko asmoarekin jarraitzen du taldeak lanean, lehen aipatu den moduan ahalik eta berrikuntza gehienak sartuz.

    Aurkezpen hau bukatzeko mondejua nola egiten den azalduko da eta animatuz gero, hasi etxean prestatzen.

    Zaldibiako mondejuak - Errezeta

    Beharrezkoak:

    - Porrua, ardi seboa eta arraultza
    - Ondo txikitu eta nahastu
    - Gatza eman eta epeldu bat eman
    - Heste naturalean sartu eta egosi.Aukerakoak:
    - Askok eta askok porrua, ardi seboa eta arraultzaz gain, tipula, perrejila eta ardi tripakiak ere nahasten dituzte.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
8
 
9
 
10
 
11
 
12
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /