Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/06/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia

?

KzGunea 

KZgunearen proiektua

Eusko Jaurlaritzak abian du, informazioaren teknologiak gizartearen maila guztietan (oinarrizko irakaskuntza, herritarrak, enpresa, kultura eta administrazioa) bultzatzeko helburua duen Euskadi Informazio Gizartean plana.

Plan honetatik ekimen ugari sortu dira, beste hainbaten artean Euskal Autonomia Erkidegoko etxeen %30 baino gehiagotan Internetera konektatutako ordenagailu bat izatea lortu duen Konekta Zaitez edo ekonomia berrian sartzean enpresei aholkularitza eskaintzera zuzendutako Enpresa Digitala daude.

Beste ekimen bat, 2001. urtean abian jarri zen KZgunea proiektua izan da. Horren bidez, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien inguruan prestakuntza jasotzeko eta teknologia horiek erabiltzeko doako gune publikoen sarea osatu da.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) arteko lankidetzaren bidez, KZgunea proiektuak, gizartea banatzeko iturburu bat desagerrarazi nahi du: ingurune digitala ezagutzen dutenen eta ez dutenen arteko espazioa edo zulo digitala.

KZguneek, beharrezko azpiegituraz hornituta eta tutore adituek zainduta, Internet Euskadiko herritar guztien eskura jartzen dute, euren lana teknologia berrietatik urrunen dauden sektoreetara -etxeko andreak, erretiratuak, langabetuak eta etorkinak- bideratuz.

Posta elektronikoa: kzc@kzgunea.net

Zer da KZgunea bat?

KZgune bat, herritarrak Internet erabiltzen eta Sarean nabigatzen doan ikasteko beharrezko instalazioak dituen zentro publikoa da.

Espazio fisiko honetan herritarrak honako zerbitzu hauek aurkitzen ditu:

20 edo 10 orduko iraupena duten Interneteko oinarrizko prestakuntza-ikastaroak.
Sareari buruzko ikastaro aurreratuak eta mintegi espezifikoak.
Elkarteentzako (komunitate birtualak) web orriak diseinatu eta gordetzea.
Guneko erabiltzaile bakoitzari prestakuntza edo laguntza ematen dioten tutoreak.
Erabiltzaileek gainera honako elementu hauek dituzte:

Sarean nabigatzeko ordenagailuen azpiegitura bat.
Posta elektronikoko kontu bat.
Proiektuko atari honetako zerbitzuak: www.kzgunea.net

Zaldibian KzGunea kultur etxean dago kokatuta eta bisiten ordutegia honako hau da:

Ostiraletan, 17:00 - 19:00.


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J