Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/02/03
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia
    Laguntza

Arkakako interpretazio zentroa 

Arkako Pasabidea

Amundarain erreka ardatz integratzaile gisa hartuta, bailara ikuspegi integral batetik landu eta biziberritu asmo duen proiektu bat dugu honako hau. Aralarko tontor zein larre eta Zaldibiako herrigunearen arteko lotura egiten du bailara honek, eta Amundarain errekak bien arteko bidai hori egiten du bere ezaugarriekin bailarari nortasuna emanez eta egituratuz. Bailara bere osotasunean eratzen da gune tematiko gisa. Zaldibiako herrigunetik erreka bazterreko ibilbide eder batek barneratzen gaitu pixkanak bailaran. Behin Arkakako Pasabidea iritxita bisitarik Arrantza Eskolako inguruneaz gozatu ahal izango du, edo eta zuzenean zentraleko goiko solairuan kokatzen den erakusketara jo lezake. Zentrala gainera, beste zenbait ibilbide eta paseoren abiapuntua da, bertatik inguruko parajeetan barneratu eta bailara honetako txokoetaz gozatzeko aukera ederra eskeintzen da.

CAF-en Zentrala

Bailara honen historia kulturalaren lekuko bizia da ehun urte baino gehiago jarraian funtzionaten daramatzan CAF-en zentral hidroelektrikoa. Hastapenetatik CAF-en jabegoa izan zen eta empresaren garapenerako balio estrategikoa izan zuen XX. mende erdialde arte, noiz eta Iberduero CAF empresari elektritatea hornitzen hasi zen harte fidakortasun gutxiengo batekin.

Aurreko mendearen azken hamarkadan CAF-en zentraleko instalazio produktiboak berriztatzea erabaki zuen. Beheko solairuan kokatzen dira bi turbinak eta kuadro elektriko zen aginte kuadroak, baino sistema bere osotasunean empresak Beasaien dituen egoitza nagusietatik kontrolatzen dira.

Arrantza Eskola

Historikoki eraikuntzaren aldamenean dagoen ur putzuak zentraleko sisteman eginkizun zehatza zuen, turbinetatik pasa ondoren urak errekara zuzuenean bota ordez putzura zijoazen, dena dela aisialdi eremu gisa ere erabilia izan ohi da gune hau aspaldidanik. Naturak paraje hauetan duen edertasunak eta errekaren indar eta gertutasunak ingurune hau txoko aproposa egiten dute lasaitasunez naturarekin harremanetan egon eta asialdi jarduerak egiteko. Zentzu honetan egokitzapen lanak tokiko bereizgarriak errespetatu eta integrazio naturala bultzatu asmoz egin dira, ingurunea atseden leku gisa eta arrantza eskola moduan egokitu delarik, ur putzuaren aldamenetan egurrezko plataforma dotoreak jarri dira arrantzan ikasi nahi dutenak goza dezaten.

Interpretazio Gunea

Konzeptualki zentralako goiko solairuan kokatzen den erakusketa bi eremutan banantzen da. Batetik CAF-gela dugu, erabilera anitzeko espazio gisa bileratako edo liburutegi bezala erabilera anitzeko espazio gisa bileratako edo liburutegi bezal erabiliko da gela hau. Gainontzeko lekua erakusketa iraunkor gisa diseinatua izan da. Errekaren gainera azaltzen den begiratokia bihurtzen da kontzeptu museografikoaren ardatz eta espazio-antolamendua bere baitan egokitu da. Begiratoki honen bitartez bailara bere mendi eta errekastoekin erakusgelaren barnera sartu nahi izan da, non ikusentzunezkoen bidez bialara hau ulertu ahal izateko funtsezko informazioa edo giltzarriak eskeintzen diren. Azken finean bailara honetatik paseatzean senti daitekeen bakardade eta barneratze sentimenduen eskutik erakusketa honen bidez bisitariarengan SENTIPENAK eragin nahi dira, datu eta informazio gehiegirik eman gabe.

Zentruaren edukinak

Interpretazio Gune honetan edukinak era atseginean erakutsi ahal izateko azken berrikuntza teknologikoak erabili dira.

1) Maketa elkareragilea: Eskalan egindako maketa batean lau, ibilbide proiektatzen dira Watchout teknologia erabiliz. Pantaila bat ikutuz, ikusleak, ibilbidea aukeratzen du, honerako, Crestron tegnologia erabili dugu. Ibilbidearen ikuskizuna aurrera doan eran, pantaila honetan lekuari buruzko informazioa jasotzen dugu.

2) “Kobazuloa” ikusentzunezkoa: Aralar barreneari buruzko ikusentzunezko hau, HDV formatoan eginda dago. Ispilu baten bidez, haitzulo sentsazioa gehitzea lortzen dugu.

3) “Erreka ezagutu” Diaporama digitala: Watchout teknologia erabiliz, bi proiektore eta hiru monitoreen bidez, errekaren ibilbidea ezagutzen dugu. Soinu Banda originala.

4) zentral hidroelektrikoa: Gune honerako bi bideo ekoiztu ditugu, DV 16:9 formatoan, bakoitza 42” ko plasma batean instalatuta.

5) Ura gunea: Gune honerako bi bideo ekoiztu dira, bata ur garbiko irudiak erabiliz eta bestea ur zikin eta edateko ur faltari buruzko irudiekin. DV 16:9 formatoan.

NATURGINTZA Fundazioa - Zaldibiako Udala
LEKUA:
CAF eko Zentral hidroelektrikoa - Zaldibia (Gipuzkoa)

Egunak eta Ordutegia:
Apirilatik abendura bitartean larunbata eta jaiegun guztietan irekiko delarik.
Ordutegia:
Larunbatetan:  goizeko 10-14 arte eta arratsaldeko 16-19 arte.
Igandeetan eta jaiegunetan: goizeko 10-14 arte.

Era berean, aipatu edozein motako taldeentzat astean zehar irekiko dela beti ere aldez aurretik hitzordua hartuz gero.

Informazio gehiagorako edo harremanetarako:
Zentroko: Tel.: 943.88.75.62
Kultur-etxeko: Tel.: 943.16.03.38
e-mail: kulturazaldibia@infonegocio.com


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J