Zaldibitar hori
Herriko arau subsidiarioak edo Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) berritzen ari garen honetan, Hirigintza lan taldeak zaldibitarron iritzia ezinbestekoa du; herriaren nahia Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren (HAPO) oinarri izan dadin.
Zaldibitar, zure iritzia emateko unea iritsi da, beraz, hor doakizu galdera sorta hau. Bete aurretik zer pentsatua ematen duten datu batzuk eman nahi genituzke hausnarketarako balioko dutelakoan:
Inkesta hau betetzerakoan hausnartu beharreko puntu garrantzitsu hauek mahai gainean geratzen dira.
Zaldibiako Udaleko Hirigintza lan taldea osatzen dugun herritarrok zuren erantzunaren zain geratzen gara, denok nahi dugun Zaldibia, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean txertatua geratu dadin.
Gogoratu zure iritzia kontutan hartzeko, inkesta hau uztailaren 15a baino lehen udaletxean edo Correos-ek herrian dituen postontzietan sartu behar duzula.