Bati baino gehiagori zer pentsatua eman izango dio Gaintzako hilerriko sarrerako izkribuak.
Azken bi urteetan, hilerriko lasaitasuna ere harrotu duen eztabaidarik izan da gure herrian. -Itsusia zela, gaizki ematen zuela,- ... argudio kaxkar samarrak hilerriak gure herriaren baitan duen garrantzia ulertzen badugu.
Eguneroko jardunean ohartzen ez bagara ere, hilerria gure erralitatearen zati bat da. Maiz gehien maite ditugunak agurtzen ditugun lekua edo zenbaitek bisitatu ere egiten duen tokia.
Herritar batzuentzat amaiera irudikatzen du, beste batzuentzat hasiera, badira tarteko pausu bezala ulertzen dutenak ere. Era guztietara, errespetu eta duintasunez jantzi beharreko lekua, inondik ere.
Horregatik, AUZOLANA berreskuratu nahi dugu, aukera eta tresna modura. Guztion artean hilerria eta inguruak txukundu eta duintasunez jazten laguntzeko deia egiten dizuegu.

Eguraldiak ere ateri eutsi zion pasa den larunbatean. Sasiak eta belar txarrak astindu ederrak hartu zituzten.
25renbat herritarrek buruturiko AUZONALAri esker, aspaldiko partez hilerriari garbitu ederra eman genion.
Larunbat honetan, pintatze eta txukuntze orokorra burutzea da gure asmoa.
Edonork egiteko moduko lanak ditugu asteburu honetan esku artean. Beraz, aurrekoan etortzeko aukerarik izan ez bazenu ere, oraingoan parte hartu dezakezu AUZOLANEAN.