Gaur egun zaldibitar gehienak ez dute ezagutzen beraien etxearen zenbakia. Hau horrela izanik hainbat kasutan Santa Fe eta zenbakia galdetuz etxea aurkitzeko arazoak izan dira. Posta zerbitzuan dugun arazoari ere heldu diogu eta laster konponbidea emango diogulakoan gaude.