Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
157. zenbakia Data 2009-08-21 91 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
LUR SAILKAPEN PROIEKTUA-BEHIN BETIKO ONARPENA: AIU 8 Ibarguren-azpi.
--------------------------------------------------------------------------------
ZALDIBIAKO UDALA
Zaldibiko Hiri Antolamendurako Arau Lagungarrien AIU 8 (Ibarguren Azpi) Birpartzelatze proiektuaren behin betirako onarpena.
2009ko uztailaren 24an, Korporazioko Alkate-Lehendakariak, Zaldibiko Hiri Antolamendurako Arau Lagungarrien AIU 8 (Ibarguren Azpi) Birpartzelatze Proiektuaren behin betirako onarpena egin zuen, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 163.3 a) artikuluan ezarritakoa betez.
Erabaki hau finkoa da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari.
Errekurtsoak:
Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, azaroaren 29ko 30/1992 eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeen arabera, Alkatetzaren aurrean. Interesdunak hilabeteko epea dauka horretarako: Erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.
Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan, Gipuzkoako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, berraztertzeko errekurtsoa erantzun gabe utziko balu administrazioak, interesdunak sei hilabeteko epea izango du, errekurtsoa jarri zuen datatik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko».
Zaldibia, 2009ko abuztuaren 13a.—Alkatea.
(251) (10204)
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
70. zenbakia Data 2009-04-17 138 orria
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
LUR-SAILKAPEN PROIEKTUA-HASIERAKO ONARPENA: AIU 8 Ibarguren Azpi.
ZALDIBIKO UDALA
Iragarkia
2009ko apirilaren 3ko Alkatetza Dekretu bitartez, AIU 8 Ibarguren Azpiko Birpartzelazio Proiektuari hasierako onespena eman zitzaion.
Ekainaren 30eko 2/2006 Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Euskal Herriko Legearen 43. atala dionari jarraituz, proiektua jendaurrean uzten da, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara eman eta biharamunetik aurrera, hurrengo 20 egunetan nahi diren erreklamazioak eta oharrak egin eta aurkeztu ahal izateko.
Zaldibia, 2009ko apirilaren 3a.—Alkatea.
(109) (4364)