Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/02/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia

?

2008ko 4. hiruhilabeteko uraren ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epea. GAO 29zk. DATA 2009-02-13. 

2008ko 4. hiruhilabeteko uraren ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epea.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

29. zenbakia Data 2009-02-13 5233 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
2008ko 4. hiruhilabeteko uraren ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epea.

ZALDIBIAKO UDALA
Iragarkia
Udalerri honetako zergadunei eta gainontzeko interesatu guztiei jakinarazi nahi zaie, 2008ko 4 hiruhilabeteko ur-hornidurako tasen agiriak borondatez ordaintzeko epea, 2009ko urtarrilaren 22tik 2009ko martxoaren 21a arte izango dela.
Helbideratutako ordainagiriak baimenduriko erakunde eta kontuan epearen lehengo egunean zordunduko dira.


Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidaliko dira zergadunaren helbide fiskaletara eta edoezin banketxe edo aurrezki-kutxetan ordain dezakete. Ordaintzeakoan, bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; une horretan hurrengo ordainagiriaren helbideratzea eskatu ahal izango da.
Otsailaren 6rako erreziboak etxean jaso ez dituzten zergadunak Zaldibiko Udalean bikoiztua eska dezakete, jendaurreko bulego-orduetan.
Jakinarazi nahi da, aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarren dagoen Zergabilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenen arabera, premiamendu bidera joko dela eta ondorioz, gainkarguak, berandutza-interesak eta kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direla.


Zaldibia, 2009ko urtarrilaren 21a.—Francisco M. Ayerbe Urbiztondo, Alkatea.

2008ko 4. hiruhilabeteko uraren errolda onartu eta jende aurrean jartzea.

ZALDIBIAKO UDALA
Iragarkia
2008ko 4. hiruhilabeteko ur-hornidurako tasaren errolda onartua izan da eta jendaurrean jartzen dira Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauen 14.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondorengo arauen arabera.


a) Agerian dauden lekua: Udal Idazkaritza.


b) Aztertzeko epea: Hilabetekoa, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera.
c) Erreklamazioak adierazteko epea: Hilabete bat, b) atalean adierazi bezala, arauzko birjapen errekurtsoaren bitartez.


d) Errekurtsoa aurkezten zaion organoa: Alkatea.
e) Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko sarrera erregistroa, bulego orduetan.
f) Errekurtsoa tartejartzearen eraginak: Aipatutako Foru Arauen 14.2 artikuluan xedatutakoak.
Zaldibia, 2009ko urtarrilaren 21a.—Francisco M. Ayerbe Urbiztondo, Alkatea.



| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J