Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/04/20
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia

?

Zaldibiako udaletxe berria eraikitzeko egitasmoaren idazketa kontratazioa. GAO 12 zk. DATA 2009-01-21 

Behin betiko esleipena

ALKATETZAREN DEKRETUA


FRCO. Mª AIERBE URBIZTONDO, ZALDIBIKO UDALEKO ALKATEAK, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85ko Legeko 21.1. artikuluan xedatutakoaren arabera,


IKUSIRIK


2009ko urtarrilaren 12an egin zen Udalbatzan erabaki zen Zaldibiko udaletxe berria eraikitzeko egitasmoaren idazketa kontratatzeko ideia lehiaketa arautzen duen oinarriak onartzea.

Oinarriak jarraituz Epamahaiak proposatu zuen Printze txikia lema zuen proposamena saritzea eta ondorioz, Printze txikia aurkeztu zuten arkitektuei behin behinerako proiektua eta obra zuzendaritza esleitzea.

Proposamen hau otsailearen 26an Alkate lehendakariak egin zuen Dekretuan onartu zen eta akordio honen berri arkitektuei martxoaren 9an eman zitzaien.

Kontutan izanik, behin behineko esleipena egin zitzaiela eta oinarriek eskatzen zuten dokumentazioa aukeztu dutela, honako honetan



EBAZTEN DUT


LEHENA Printze txikia lema aurkeztu duten Ula Iruretagoiena Busturia, Unai Fernandez de Betoño Saenz de la Cuesta eta Jon Iruretagoyena García arkitektoei udaletxe berriaren proiektua egitea eta obra zuzendaritza esleitzea behin betirako.


BIGARRENA: Akordio honen berri interesatuei eta kontuhartzailetza ematea.

Zaldibin, 2009ko martxoaren 16an



NIRE AURREAN
IDAZKARIAK

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

23. zenbakia Data 2009-02-05 3831 orria

--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
2009ko urtarrilaren 21ean, 12 zk.an argitaratutako iragarkia, udala berritzeko proiektuari dagokionean, akats zuzenketa.
--------------------------------------------------------------------------------

ZALDIBIAKO UDALA

Aka­tsen zuzenketa

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2009ko urtarrilaren 21ean, (12 Zkia, 1497. orrialdea) argitaratutako iragarkiko 5. atalean, aka­tsa somatuta, honakoaren bidez, bera zuzen­tzen da:

— Esaten duenean:

«5 Sariak: Hautatutako egitasmoa: 8.000,00 € eta ondoren egitasmoaren idazketa eta lanen zuzendari­tza, bigarrena 1.500 Euroko saria eta 3.ª, 1.000 €ko saria eta partaide guztiei 300na euro.»

— Esan behar du:

5 Sariak: Hautatutako egitasmoa: 8.000,00 € eta ondoren egitasmoaren idazketa eta lanen zuzendari­tza, bigarrena 1.500 Euroko saria eta hirugarrena, 1.000 €ko saria eta 300na euro, ain­tzat hartutako gaineratiko proposamenei, gehienez 5.

Zaldibia, 2009ko urtarrilaren 23a.—Fco. M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

12. zenbakia Data 2009-01-21 1496 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
Udaletxe berria eraikitzeko egitasmoaren idazketa kontratatzea.

ZALDIBIKO UDALA

Alkateak, 2009ko urtarrilaren 12an hartutako erabaki bidez, Zaldibiako Udaletxe Berria Eraikitzeko Egitasmoaren Idazketa kontratatzeko izapideari ekiten zaio eta Sektore Publikoko Kontratuen legeak xedatutakoaren arabera, lehiaketa argitaratu egiten da, iragarki honen bidez, xehetasunak ondorengoak izanik:


1. Esleitzailea:
Zaldibiako Alkatetza.
2. Kontratuaren xedea:
Zaldibiako Udaletxe Berria Eraikitzeko Egitasmoaren Idazketa.
3. Exekuzio epea:
40 egun. Lehiatzaileek epe hori hobetu dezakete.
4. Tramitazioa, prozedura eta era:
a) Tramitazioa: Presakakoa.
b) Prozedura: Irekia.
c) Era: Lehiaketa.
5. Sariak:
Hautatutako egitasmoa: 8.000,00 € eta ondoren egitasmoaren idazketa eta lanen zuzendaritza, bigarrena 1.500 Euroko saria eta 3.ª, 1.000 €ko saria eta partaide guztiei 300na euro.


6. Bermeak:
Behin betikoa: Esleipenaren zenbatekoaren %5.
7. Hautagaiak betebeharreko baldintzak:
Administrazio baldintza pleguan ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte kontratazioan parte hartu nahi duten hautagaiak.
8. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:
Zaldibiako udaletxeko idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordubatak arte, kontratazio honi dagokion informazioa eskuratu ahal izango da, Iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta herriko Iragarki Taulan argitaratzen denetik kontatzen hasita, proposamenak aurkezteko ematen den epea amaitu arte. Baita ere ikusgai izango da, ww.zaldibia.net helbidean.
9. Proposamenen aurkezpena:
Proposamenak Zaldibiako idazkaritza bulegoan aurkeztuko dira, goiezeko 9:00etatik arratsaldeko 13:00etara, 20 eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta herriko iragarki taulan argitaratzen den biharamunetik kontatuta.
Zaldibia, 2009ko urtarrilaren 12a.—F. M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.

AKATSEN ZUZENKETA
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2009ko urtarrilaren 21ean, (12 Zkia, 1497. orrialdea) argitaratutako iragarkiko 5. atalean, akatsa somatuta, honakoaren bidez, bera zuzentzen da:

Esaten duenean:

“5.- Sariak: Hautatutako egitasmoa: 8.000,00 € eta ondoren egitasmoaren idazketa eta lanen zuzendaritza, bigarrena 1.500 Euroko saria eta 3ª, 1.000 €ko saria eta partaide guztiei 300na euro.”

Esan behar du:

5.- Sariak: Hautatutako egitasmoa: 8.000,00 € eta ondoren egitasmoaren idazketa eta lanen zuzendaritza, bigarrena 1.500 Euroko saria eta hirugarrena, 1.000 €ko saria eta 300na euro, aintzat hartutako gaineratiko proposamenei, gehienez 5.



Zaldibia, 2009ko urtarrilaren 23a.

Alkateak
Iz. Fco. Mª Aierbe Urbiztondo



| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J