Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
57. zenbakia Data 2008-03-26 8857 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
Bertuesa 7 hiri eremuko Bekozelaia lursaila garatzeko hirigintza hitzarmena. Onespena eta jende aurreko erakusketa.
--------------------------------------------------------------------------------
ZALDIBIAKO UDALA
Iragarkia
Zaldibiako udalbatzarrak, 2008ko otsailaren 15ean egindako bilera berezi eta presakakoan, bera osatzen duen legezko zinegotzien gehiengo absolutuaren aldeko botuekin, besteak beste erabaki zuen Hiri Area 7 «Bertuesa»ko Bekozelaia esparrua garatzeko sinatu beharreko hirigintza-hitzarmena onartzea eta 2/2006 Legeko 7. Xedapen Gehigarriak agindutakoa betetzeko, aipatu hitzarmenaren testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, 20 eguneko epean jendaurrean jarriz, alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Agindu hori betez, iragarki hau argitaratzen da, adieraziz, epe horretan dokumentua ikusgai izango dela udaletxeko idazkaritzan, bulego ordutegian, interesatuek aztertu eta komeni zaizkien alegazioak egiteko aukera izan dezaten.
Alegaziorik ez bada izaten, erabakiak behin-betiko indarra hartuko du.
ERANSKINA
HIRIGINTZAKO HITZARMENA
Zaldibian, 2008ko .......................................ren ...............
BILERA EGIN DUTE
Alde Batetik: Francisco Maria Aierbe Urbiztondo jauna, Zaldibiako Udal txit gorenaren alkate-lehendakaria.
Eta bestetik: Jesus Sasiain Oliden jauna, adinez nagusia, helbidea Zumaiako Kantauri Enparantzan, 13-5. A.
ARITU DIRA
Francisco Maria Aierbe Urbiztondo jauna Zaldibiako Udal txit goreneko Alkate-lehendakari gisa, 2008ko otsailaren 15eko osoko bilkurak emandako berariazko eskumenak erabiliz.
Jesus Sasiain Oliden jauna, Zaldibiako ABEEren ordezkari gisa, Iruńako notarioen elkargoko Fermin Lizarazu Aramayok emandako 3322 zenbakiko eskritura bidez egiaztatzen duen lez.
Bi alderdiek gaitasun nahikoa adierazi dute zuzenbidearen barruan beharrezkoa dena egiteko eta aurrekari hauek azaldu dituzte:
AURREKARIAK
1. 1 zenbakiko eranskin gisa hitzarmen honi gehitu zaion dokumentazioak egiaztatzen duen lez, «ABEE Zaldibia» da udalerriko Elbarren auzoko 11. zenbakian, Bertuesa- 7 HJE eremuan dagoen Bekozelaia finka osoaren jabea, «Fabrika Zentral Hidroelektrikoa» izenarekin ere ezagutzen dena.
Hitzarmen honek helburu duen 2.197 m˛ko «Bekozelaia» eremuak (gaur egun duen forman, horren zati bat desjabetze-espedientean sartu eta gero, herri administrazioak errepidea zabaldu eta Elbarren auzoari zerbitzua ematen dion bidera sartzeko bidegurutzea konpontzeko behar zituen lurzoruak eskuratze aldera) «a.20” motako «Garapen Txikiko Eraikinen bizitegi lursaila» sailkapena du, indarreko udal planeamenduko AASSen dokumentuak dioen lez; egun baimendua dago eremu horretan 250m2-ko 4 etxebizitza atxiki eraikitzea bertan dagoen eraikina ordezkatzeko.
2. Kontuan hartuta «Bekozelaia» lursail osoa jabe batena dela, Zaldibiako udalak bilerak egin ditu jabearekin egun teilatupean eraikitako azalera berrantolatze aldera, azalera hori handitu gabe, ahalik eta etxebizitza kopuru handiena eraikitzea ahalbidetzeko, egungo premia eta gizarte errealitatetik gertuago daudenak.
Ondorio horiekin Harald Asier Vester Azcoaga arkitekto jaunak «Bertuesa» 7 HJE eremuan kokatua dagoen «Bekozelaia» lursailari buruzko antolamendu berriko proposamen bat garatu du; proposamena orekatua jo da, etxebizitza-kopuruaren handitzea (16 unitate guztira egungo 4 unitateen lekuan) bateragarri egiten baitu lurraldean txertatzeko modu egokiarekin. Lursailaren lerrokadura eta sestrak erabakitzeko garaian kontuan hartu da Xehetasun-azterketa eta Amundarain ibaiaren Txosten hidraulikoa, Zaldibiako udaleko alkate-lehendakariak behin betiko onartu zituenak 2007ko maiatzaren 25eko dekretu bidez baldintza hauek betetzekotan:
— Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak ezar ditzakeenak.
— Departamentuak Errepideetako Azpiegiturentzat ezarritakoak.
Helburu horrekin antolamendu berriak proposatu du eraikina gutxienez 2,50 metro atzeratzea GI-2133 errepidetik, eta gutxienez12 metro ibaitik.
Zonifikazio xehatuari jarraiki, proposatutako antolamenduan «a.10- Eraikuntza Irekiko Etxebizitza lursailak» deiturikoaren barruan sartu dira antolatutako eraikinak, eta «f.10. Espazio libreak» izenekoan berriz ibaiertza, 628,52 m˛-ko azalerarekin (legeak eskatzen duenaren bikoitza baino gehiago -18m2 etxebizitza, guztira 288 m˛), eta «e.10 errepideak» izenekoaren barruan autobus-geltokiarentzat gordetako espazioari dagokion gainontzeko lurzoru antolatua, 16,54 m˛-ko azalera duena hain zuzen.
3. Akordioa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa da egungo Arau Subsidiarioak aldatzea «Bekozelaia» lursaila kokatua dagoen «Bertuesa» 7 H.J.Eren fitxa egokitu ahal izateko, etxebizitza-kopurua gehituz eta dagokion berdegunea aurreikusiz populazio-dentsitatearen hazkuntza berdintzeko. Akordioa fase bakarrean garatuko da; horretarako zuzenean exekutatzea proposatu da, eta jarduera-sistema, berriz, hitzarmena izatea; gainera, dagokion lur-zatitze proiektua izapidetu beharko da irabaziak eta kargak berdin banatze aldera.
Ondoriozko «e.10» eta «f.10» lursailak eremuaren garapenarekin batera hiritartuko dira, eta beraz, autobus-geltokiko markesinaren kokalekua lursaila hiritartu eta gero erabakiko da.
Alderdiak akordio batera iritsi direnez, Hirigintza Hitzarmen hau bide gisa erabili dute jarraian azalduta dauden klausulei lotuta:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Izapidetzea.
Zaldibiako udalak konpromisoa hartzen du udalerri honetako Elbarren auzoko 11, zenbakian, hain zuzen ere Bertuesa-7 HJE eremuan, kokatua dagoen Bekozelaia lursaileko Arau Subsidiarioak idatzi eta izapidetzeko, betiere lurzoru eta hirigintza arloan indarrean dagoen legediak dioenari jarraiki. Era horretan 16 etxebizitzek osatutako etxebizitza-programa garatzea ahalbidetuko da; etxebizitza horiek gehienez ere III/I profila izango dute (erdi-sotoa eta sestra gaineko hiru solairu), batez besteko azalera 103,86 m˛c > 80 m˛c izango da eta fase bakarrean garatuko da; etxebizitza erabilerako eraikuntza-aprobetxamendu osoa 1.661,80 m˛(t) izango da, baina horretarako lursailaren egungo sailkapena aldatuko da, eta ondorioz, a.20 «Garapen Txikiko Etxebizitza-lursaila» zena a.10 «Eraikuntza Irekiko Etxebizitza-lursaila» bihurtuko da hastapenez onartzeko dokumentuarekin bat etorriz; dokumentu horren izena da «Zaldibiako planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa puntuala, «Bertuesa» 7 H.J.E. eremuko «Bekozelaia» eremuari buruzkoa», eta Harald Asier Vester Azcoaga arkitektoak idatzi zuen Orko S.L. arquitectos enpresaren izenean, 2008ko otsailean, eta sustatzailea, berriz, Zaldibiako udala da.
Planeamenduko AASSak aldatzeko dokumentuaren behin betiko onarpenari dagokionean, udal ordezkariak Zaldibi ABEEren legezko ordezkariari jakinarazi dio izapide hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena dela, eta beraz, Zaldibiako Udalak ez du bere gain hartzen baldintza horri egotz dakizkiokeen arrazoiengatik hitzarmena ez betetzearen erantzukizuna. Azkenean proposatutako aldaketa behin betiko onartuko ez balitz, hitzarmena bertan behera geratu dela joko da Euskal Herriko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakiko a) atalak dioenari jarraiki.
Bigarrena. Etxebizitza-erregimena.
Antolamendu berriaren ondoriozko etxebizitzak salmenta askekoak izango dira.
Hirugarrena. Kostuak.
Arau Subsidiarioen Aldaketa idazteak nahiz hitzarmen hau exekutatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentu eta proiektuak, hala nola birzatitzeko proiektua, obra-proiektua eta beste batzuk, idazteak eragindako gastuak jabetzaren kontura izango dira, zeinak bere gain hartzen baitu sustapena aurrera eramateko konpromisoa ezarritako antolamenduaren arabera, dagokion eraikuntzako udal baimenak ezarritako baldintzekin, eta beste instituzio eta organismo publiko zein pribatuk, beren eskumenak erabiliz, eska ditzaketen bestelako baldintzen kalterik gabe.
Laugarrena. Epeak.
Sustapena garatzeko konpromisoa hartzen du jabegoak, zeina Bertuesa 7-H.J.E. eremuko Bekozelaia lursailaren Arau Subsidiarioen testu aldatuak dioenari jarraiki egingo baita, gehienez ere 30 hilabeteko epean, dagokion eraikuntza-baimena lortzen den egunetik kontatzen hasita.
Ondorio horretarako «Bekozelaia» lursaila Birzatitzeko Proiektua aurkeztu beharko du Zaldibiako udalaren bulegoetan hilabeteko epean, planeamenduko AASSen aldaketa behin betiko onartzen duen erabakia jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, izapidetu eta ondoren onartua izan dadin.
Era berean, izapideak egiteko eraikuntza- eta hirigintzari dagozkion obren proiektua/k aurkeztu beharko dira udaletxean 3 hilabeteko epean, birzatitze-proiektua behin betiko onartu dela jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.
Bosgarrena: Lagapenak.
«Bertuesa» 7 HJE eremuan dagoen «Bekozelaia» lursailaren jabeak konpromisoa hartzen du Zaldibiako udalari emateko planeamenduko AASSen aldaketak aurreikusitako 628,52 m˛. eta 16,54m2ko lursailak, hitzarmen honetako lehenengo klausulak espazio libre eta komunikazio-sistemetarako aipatzen dituenak hurrenez hurren; gainera, behar bezala hiritartuak egongo dira, eta horretarako, kontuan hartuko dira bai dagokion uren departamentuak nahiz errepideenak ezarritako baldintzak, bakoitzak dituen eskumenen arabera.
GI-2133 errepidea berritzeko lanak direla-eta desjabetu den eremuari dagokionean, 2007ko apirilaren 2an egindako txostenaren edukia errespetatu beharko da, hain zuzen Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide-azpiegituretarako Departamentuaren Kudeaketa eta Planifikazioko Zuzendaritza Nagusiaren Plangintza eta Ustiapen Unitateko Buruaren eskutik heldu zena. Aipatu txostenak hau dio hitzez hitz: «Galtzada etxebizitzetatik bereiziko duen espaloia dagokion hiritartze-proiektuan xehatuko da eta Departamentu honen berariazko onarpena izan beharko du».
Hiritartze-lanekin batera egin ahal izango dira eraikuntza-obrak ere, baina aurretik horien kostuaren %100 jarri beharko da berme gisa; edonola ere, eraikuntza-lanak baino lehen egingo da eta etxebizitzetan ezingo da inor bizi hiritartze-lanak amaitu eta administrazioak harrera egin arte.
Seigarrena. Jabekideen elkartearen parte-hartzea gainbalioetan.
Euskal Herriko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 legearen 27. artikuluak aipatzen duen erakunde publikoen hirigintza-jarduerak sortutako gainbalioetan jabekideen elkarteak duen parte-hartzearen zenbatekoa 261.868,14 euro da kasu honetan, helburu horrekin egindako txosten teknikoak dioenarekin bat etorrita.
Kopuru hori bi epetan ordainduko da:
— Zenbatekoaren %50, hau da, 130.934,07 €, dagokion obra-baimena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.
— Gainontzeko %50, hau da, 130.934,07 €, lehenengo aldiz okupatzeko baimena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan, edo bestela, obra-baimena jakinarazi eta hurrengo 2 urteren barruan; ordainketa banku-abal bidez bermatu beharko da, zeina Zaldibiako udalean aurkeztuko baita lehenengo ordainketari dagokion zenbatekoaren ordainketaren ziurtagiriarekin batera horretarako ezarritako apearen barruan.
Zazpigarrena. Eraikuntza, instalazio eta obra baimena.
Obra-baimena ematearekin batera eraikuntza, instalazio eta obren zergaren behin behineko likidazioa egingo da, baimena ematen den unean indarrean dagoen ordenantza fiskalak dioenaren arabera; ordainketa ezarrita dagoen moduan egingo da.
Zortzigarrena. Hitzarmenaren izaera.
Hitzarmen honek izaera juridiko-administratiboa izango du ondorio guztietarako. Hitzarmenak esaten ez duen guztirako aplikaziozkoa izango da Euskal Herriko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen zazpigarren xedapenak dioena.
Eta indarrean dagoen ekainaren 30eko 2/2006 legearen 7. xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat etorriz, argitara ematen da hitzarmena.
Zaldibia, 2008ko martxoaren 11.—M.Ş Aierbe Urbiztondo, Alkatea.
(111) (3026)