Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/02/02
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia
    Laguntza

Goizane 2. faseko obrak behin behineko izaeraz Urbycolan, S.L.ri esleitzea. GAO 164 zk. DATA 2008-08-28. 

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

164. zenbakia Data 2008-08-28 27111 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
Goizane 2. faseko obrak behin behineko izaeraz Urbycolan, S.L.ri esleitzea.

ZALDIBIAKO UDALA
Iragarkia
Herri honetako udal batzarrak, 2008ko abuztuaren 8ko bileran, beste batzuen artean erabaki zuen Urbycolan S.L. enpresari esleitzea, behin behineko izaeraz, Zaldibiako Tejeria Eraikuntza balioanitza (Goizane) 2. faseko obrak 506.103,30 eurotan eta obrak exekutatzeko 5 hilabeteko epea ezartzea.
Aldi batez, earbaki zuen behin-betiko esleipena egiteari begira, baldintza pleguko 20. atalean ezarritako betekizunak betetzeko eskatzea esleipentzaileari.
Behin-behineko esleipena behin-betiko egingo da, hamabost eguneko epean, iragarki hau argitaratu ondorengo biharamunetik kontatzen hasita, aldez aurretik, adierazitako baldintza pleguko 20. klausulak kontratoa burutzeko ezarritako baliabideak, esleipentzaileak beterik dituela frogatzen bada.
Zein argitara ematen da, indarrean dagoen legediak ezarritakoa betez.
Hori horrela, administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke, EAEko Auzitegi Nagusiko Auzitarako Epaitegian bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu ondorengo biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 109.c) artikuluarekin bat etorriz.


Nolanahi ere, nahi ezanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu duen organoari hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita.
Hori guztia, aurretik adierazitako urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. eta 117. artikulu eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta bakoitzaren eskubideak babesteko egoki irizten diren egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.
Zaldibian, 2008ko abuztuaren 12a.—Damian Garmendia, Alkateordea.
(354) (9531)

"Tejeria"n (Goizane) erabilera anitzeko eraikina exekutatzeko proiektuaren bigarren fasean dauden obren kontratazioa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

117. zenbakia Data 2008-06-19 18812 orria

--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
"Tejeria"n (Goizane) erabilera anitzeko eraikina exekutatzeko proiektuaren bigarren fasean dauden obren kontratazioa.
--------------------------------------------------------------------------------

ZALDIBIAKO UDALA

Iragarkia

Zaldibiako udalba­tza­rrak, 2008ko ekainaren 5eko bileran erabakitakoarekin bat etorriz, Zaldibiako Tejeria Eraikun­tza Balioani­tza (Goizane) Proiektuko II. Fasea egiteko obrak kontrata­tzeko izapideari ekiten zaio eta Sektore Publikoko Kontratuen legeak xedatutakoaren arabera, lehiaketa argitaratu egiten da, iragarki honen bidez, xehetasunak ondorengoak izanik:



1. Eslei­tzailea:

Zaldibiako udalba­tza­rra.

2. Kontratuaren xedea:

Zaldibiako Tejeria Eraikun­tza Balioani­tza (Goizane) Proiektuko II. Fasea.

3. Exekuzio epea:

7 hilabete. Lehia­tzaileek epe hori hobetu dezakete.

4. Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia.

c) Era: Lehiaketa.

5. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

650.132,43 €, BEZ barne. Lehia­tzaileek diru kopuru hori hobetu dezakete.

6. Bermeak:

a) Behin behinekoa: 19.503,97 €.

b) Behin betikoa: Esleipenaren zenbatekoaren %5.

7. Hautagaiak betebeharreko baldin­tzak:

Administrazio baldin­tza zeha­tzen pleguan ezar­tzen diren baldin­tzak bete beharko dituzte kontratazioan parte hartu nahi duten hautagaiak, horien artean, ondorengo sailkapena:



Taldea Azpitaldea Maila

C) Eraikun­tzak 4. Igel­tseri­tza, zarpeaketa eta estaldura c

5. Zoladurak eta alikatatuak b

8. Egurrezko aroztegia a

8. Dokumentazioa eta informazioa eskura­tzea:

Zaldibiako udale­txeko idazkari­tzan, astelehenetik ostiralera, goizeko bedera­tzietatik eguerdiko ordubatak arte, kontratazio honi dagokion informazioa eskuratu ahal izango da, Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko Iragarki Taulan argitara­tzen denetik konta­tzen hasita, proposamenak aurkezteko ematen den epea amaitu arte.

9. Proposamenen aurkezpena:

Proposamenak Zaldibiako idazkari­tza bulegoan aurkeztuko dira, goiezeko 9:00etatik arra­tsal­deko 15:00etara, 26 eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko iragarki taulan argitara­tzen den biharamunetik kontatuta.

Zaldibia, 2008ko ekainaren 5a.—Fco M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.

(270) (7149)


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J