ZALDIBIAKO UDALA
Iragarkia
Herri honetako Alkateak 2008ko urriaren 10ean erabaki zuen Jose Luque Valdivia eta Izaskun Aseguinolaza Braga, arkitektoei esleitzea behin behineko izaeraz «Zaldibiako Planeamenduko Arau Subsidiarioen Berrazterketa» osatzen duten dokumentuen idazketa lanak, 139.200 eurotan (BEZ barne), 2008ko abuztuaren 8an aurkezturiko eskaintzaren arabera, esleipen hau arautuko duen balditza ekonomiko administratibo plegupean.
Aldi batez, erabaki zuen behin-betiko esleipena egiteari begira, baldintza pleguko 11. atalean ezarritako betekizunak betetzeko eskatzea esleipentzaileari.
Behin-behineko esleipena behin-betiko egingo da, hamabost eguneko epean, aurreko argitalpena egin ondorengo biharamunetik kontatzen hasita, aldez aurretik, adierazitako baldintza pleguko 11. klausulak kontratoa burutzeko ezarritako baliabideak, esleipentzaileak beterik dituela frogatzen bada.
Zein argitara ematen da, indarrean dagoen legediak ezarritakoa betez.
Hori horrela, administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke, EAEko Auzitegi Nagusiko Auzitarako Epaitegian bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu ondorengo biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 109.c) artikuluarekin bat etorriz.
Nolanahi ere, nahi ezanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu duen organoari hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita.
Hori guztia, aurretik adierazitako urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. eta 117. artikulu eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta bakoitzaren eskubideak babesteko egoki irizten diren egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.
Zaldibia, 2008ko urriaren 13a.—Fr.º M.ª Aierbe, Alkatea.
(477) (11614)
ZALDIBIAKO UDALA
Iragarkia
Alkate honek, 2008ko uztailaren 2ko dekretuz erabakitakoarekin bat etorriz, Zaldibian indarrean dauden planeamenduko Arau Subsidiarioak berraztertzeko lanak kontratatzeko izapideari ekiten zaio eta Sektore Publikoko Kontratuen legeak xedatutakoaren arabera, lehiaketa argitaratu egiten da, iragarki honen bidez, xehetasunak ondorengoak izanik:
1. Esleitzailea:
Zaldibiako udaleko alkatea.
2. Kontratuaren xedea:
Zaldibian indarrean dauden planeamenduko Arau Subsidiarioak berraztertzeko lanak.
3. Exekuzio epea:
24 hilabete. Lehiatzaileek epe hori hobetu dezakete.
4. Tramitazioa, prozedura eta era:
— Tramitazioa: Arrunta.
— Prozedura: Irekia.
— Era: Lehiaketa.
5. Lizitaziorako oinarrizko gehingo aurrekontua:
168.522,35 €. Lehiatzaileek diru kopuru hori hobetu dezakete.
6. Bermeak:
Behin betikoa: Esleipenaren zenbatekoaren %5.
7. Hautagaiak betebeharreko baldintzak:
Administrazio baldintza pleguan ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte kontratazioan parte hartu nahi duten hautagaiak.
8. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:
Zaldibiako udaletxeko idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordubatak arte, kontratazio honi dagokion informazioa eskuratu ahal izango da, Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko Iragarki Taulan argitaratzen denetik kontatzen hasita, proposamenak aurkezteko ematen den epea amaitu arte.
9. Proposamenen aurkezpena:
Proposamenak Zaldibiako idazkaritza bulegoan aurkeztuko dira, goiezeko 9:00etatik arratsaldeko 13:00etara, 20 eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko iragarki taulan argitaratzen den biharamunetik kontatuta.
Zaldibia, 2008ko uztailaren 3a.—Francisco M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.
(326) (8138)