Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/09/01
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia
    Laguntza

Etxebizitza tasatuen pleguak 

ZALDIBIAKO UDALAK “BEZALDE S.L.”RI, UDAL PLANGINTZAKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO “IBARGUREN-AZPI” 8. H.J.A.KO 42 ETXEBIZITZEN SUSTATZAILEARI, H.J.A. HORRETAKO “1” LUR ZATIAN ERAIKIKO DIREN PREZIO TASATUKO 21 ETXEBIZITZEN EROSKETARAKO HAUTAGAI GISA PROPOSATUKO DIZKION PERTSONEN AUKERAKETA ARAUTUKO DUEN BALDINTZA EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOEN AGIRIA.


I.- XEDEA.-

Agiri honen xedea zera da: Zaldibiako Udalak “BEZALDE S.L.”ri, “IBARGUREN-AZPI” 8. H.J.A.n kokaturiko bere jabetzako “1” lur-zatiko 42 etxebizitzen sustatzaileari, hautagai gisa proposatuko dizkion 21 pertsonen aukeraketa arautuko duten baldintzak zehaztea, bertan eraikiko diren prezio tasatuko 21 etxebizitzen erosketarako.

Aukeraketa horrek ez die inolako eskubiderik emango hautagaiei; sustatzailearekin salerosketa egiteko aukera bat baino ez da.

Hautagaien zerrendak sustatzaileari behin aurkeztuta, Zaldibiako Udalak ez du inolako harremanik izango aukeratutako pertsonekin, eta ezta inolako harreman juridiko pribaturik ere sustatzailearekin, etxebizitzen salerosketaren ondorioz. Azken kasuan, ordea, 2.006ko martxoaren 21ean biek (sustatzaileak-udalak) sinaturiko eta 2.007ko urriaren 17an aldaturiko hitzarmenean jasotako betebeharrak beteko eta betearaziko ditu.

Horri jarraiki, "BEZALDE S.L.”k, prezio tasatuko etxebizitzen sustatzaileak, etxebizitza horiek besterenduko ditu aipatu hitzarmenean ezarritako baldintzetan, jabetza- eta eskualdaketa-araubideari dagokionez hitzarmenean adierazitako mugekin. Aipatu mugak 21 bizitegi-elementuetako bakoitzaren jabetza-tituluetan islatu eta jasoko dira.

Xede horretarako, prezio tasatuko 21 etxebizitzen salerosketako eskrituretan, berariaz eta beste batzuen artean, hiru baldintza osagarri hauek sartuko dira:

- higiezin horien jabe orok Udalari jakinarazi beharko dizkio etxebizitza saltzeko egiten dituen ekimen guztiak, salmentaren baldintzak barne.

- jabe orok, lehentasunez, Udalak aukeratutako pertsonei saldu beharko die etxebizitza.

- etxebizitzaren salmenta-prezioa hurrengo irizpideen arabera finkatu beharko da:

Baldintza agiri honi ezarritako kuadroan 2 gelakin azaltzen diren 17 etxebizitza tasatuen salmenta-prezioa, salmenta gauzatzen den unean Zaldibian babes ofizialeko etxebizitzentzat legez ezarritako salmenta-prezioa 1,475 koefizientearekin biderkatzean lortutako emaitza izango da.

Baldintza agiri honi ezarritako kuadroan 3 gelakin azaltzen diren 4 etxebizitza tasatuen salmenta-prezioa, salmenta gauzatzen den unean Zaldibian babes ofizialeko etxebizitzentzat legez ezarritako salmenta-prezioa 1,55 koefizientearekin biderkatzean lortutako emaitza izango da.

Eskritura horiek Jabetzaren Erregistroan aurkeztuko dira, eta Udalari eskrituren kopiak aurkeztuko zaizkio eskakizun hori bete izana frogatzeko, inskripzioak egin ondoren.

Lehen esan bezala, muga horiek sustatzaileak eta Udal honek 2006/03/21ean sinaturiko eta 2007/10/17an aldaturiko hitzarmenean daude jasota. Beren xedea zera da: sistema horien bidez lortutako etxebizitzak trafiko espekulatiboan sar daitezen galaraztea; eta denbora-mugarik gabe, hori debekatzen duen legerik egon ezean, merkatu libreko etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunak dituzten eta oinarri hauekin bat datozen sektoreen etxebizitza-premiak betetzea. Oinarriok aipatu hitzarmenaren izaeraren arabera idatzi dira, eta gizarte-eskaerari erantzuteko asmoz. Eskaera hori Zaldibiako Udalak administrazio bermatzaile gisa egingo duen kontrolaren bidez gauzatuko da.

Agiri honen babespean erositako etxebizitzen bigarren eskualdaketa eta hurrengoak ahalbidetzeko, honako mekanismo hau ezarri da (agiria indarrean egongo da aipatu Udalak, gerora sortutako arrazoiengatik, berau iraungitzen edo aldatzen ez duen bitartean):

Besterendu nahi den etxebizitzaren jabearen jakinarazpena jaso ondoren, Zaldibiako Udalak, alkatetzako dekretu bidez, agiri honetan ezarritako mekanismoa aktibatuko du etxebizitza horren eroslea izango dena aukeratzeko, oinarri hauen arabera edota inguruabarra sortzen den unean indarrean dauden oinarrien arabera.

Hautaketa-prozesua behin amaituta, alderdi saltzaileari etxebizitza erosteko aukeratu den pertsona zein den jakinaraziko zaio; saltzaileak hautaketa-oinarri hauetan adierazitako baldintzetan eskualdatu beharko du etxebizitza, bai prezioari dagokionez eta bai eskualdaketa-mugei dagokienez.

Hautaketa-prozesua hutsik geratzen baldin bada eskatzailerik ez dagoelako edota prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen ez direlako, Zaldibiako Udalak emaitza horren berri emango dio alderdi saltzaileari; era berean, etxebizitza edozeini sal diezaiokeela jakinaraziko dio, baina etxebizitza erosterakoan ezarritako baldintza guztiak betez, ekonomikoa barne.

Prozedura horren arabera egiten ez diren etxebizitzen eskualdaketak ez dira baliozkoak izango, eta ez dute eraginik izango Jabetzaren Erregistroan. Zaldibiako Udalak etxebizitza horiek atzera eskuratzeko eskubidea izango du, Kode Zibileko 1524. artikuluaren arabera.


II.- MINUSBALIATUENTZAT ETA MUGIKORTASUN MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZAT GORDETAKO ETXEBIZITZAK.-

Deialdi honen xedea diren 21 etxebizitzetatik, 2 etxebizitza tasatu gordeko dira oinarri hauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten eta %65eko minusbaliotasuna edo handiagoa duten pertsonentzat. Minusbaliotasun hori organo eskudunak aitortu beharko du eta behar bezala egiaztatu beharko da, eskaerari erantsiko zaizkion frogen bidez.

Horrez gain, prezio tasatuko 2 etxebizitza gordeko dira oinarri hauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten eta legezko irisgarritasun-eskakizunak betetzen ez dituen etxebizitza batean bizi diren mugikortasun murriztuko pertsonentzat. Pertsona horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak mugikortasuna zenbatesteko erabiltzen duen baremoko A) edo B) taldean egon beharko dira sartuta. Bi inguruabarrak (irisgarritasuna eta mugikortasuna) behar bezala egiaztatu beharko dira, eskaerari erantsiko zaizkion frogen bidez.

Bigarren kasu horretan, eskatzaileak salbuetsita egongo dira oinarri hauetako III. klausulako 3. eta 4. zenbakietako eskakizunak betetzetik (norberaren etxebizitza edo alokairu publikokoa edukitzeko ezintasunari buruzkoak). Hala ere, aukeratutako hautagaiek beren etxebizitza besterendu beharko dute, etxebizitza berriaren salerosketako eskritura publikoa sinatu aurretik.

Eskaera faltagatik edo ezarritako baldintzak ez betetzeagatik hautagairik aukeratzen ez denean, eta kasu horretan bakarrik, pasatuko dira etxebizitza hauek hirugarren taldearentzat gordetako etxebizitzen multzora.


III.- AUKERAKETAN PARTE HARTZEKO ESKAKIZUNAK.-

Eskakizun hauek betetzen dituztela egiaztatzen duten pertsonek hartu ahal izango dute parte aukeraketan:

1.- Eskaera aurkezteko unean adin nagusikoa/k izatea eta Zaldibian erroldatuta egotea. Lehen alderdia dagokion nortasun-agiria aurkeztuz egiaztatu beharko da eta bigarrena dagokion udal ziurtagiriarekin.

2.- Zaldibiako Udaleko Gordailu Kutxa Orokorrean 1.000,00 €ko behin-behineko fidantza jarri izana. Eskaerarekin batera, zenbateko hori ordaindu izanaren egiaztagiria erantsiko da, edota dagokion bermea jarri izanarena. Zenbateko hori itzuli egingo zaie baztertutako hautagaiei, aukeratutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratzen denean. Aukeratutako hautagaiek jarritako zenbatekoak sustatzaileari emango zaizkio, dagokien etxebizitzaren salmenta-prezioaren konturako entrega gisa. Horretarako, sustatzaileak bermea jarri beharko du aldez aurretik, finantza-erakunde baten abala edo Aseguru Etxe baten aseguru-kontratua aurkeztuz, aukeratutako pertsonen alde, 57/68 Legean ezarritako baldintzetan.

3.- Eskatzaileak edo eskatzaileek beren jabetzako etxebizitzarik ez edukitzea, ez lurralde nazionalean eta ezta ere handik kanpo, eta etxebizitza babestuen hautaketa-prozesu publiko batean etxebizitza bat eskuratzeko esleipenik bere alde ez edukitzea, nahiz, behin-behinekoa izan, mugikortasun murriztua duten pertsonak salbuetsiz.

Ezkonduta egoteagatik edo ezkontzaren pareko legezko lotura bat edukitzeagatik (legez erregistraturiko izatezko bikotea) elkarrekin bizi diren bi pertsonen kasuan, atal honetan aipatutako baldintza bi bikotekideek bete beharko dute, nahiz eta eskaera kideetako batek egin.

4.- Eskatzaileak edo eskatzaileek alokairuko etxebizitza babesturik ez edukitzea, ez lurralde nazionalean eta ezta ere handik kanpo, eta etxebizitza babestuen hautaketa-prozesu publiko batean etxebizitza bat eregimen horretan eskuratzeko esleipenik bere alde ez edukitzea, nahiz, behin-behinekoa izan, mugikortasun murriztua duten pertsonak salbuetsiz.

Kasu horretan ere, aurreko zenbakiko bigarren paragrafoko xedapenak aplikatuko dira.

5.- Eskatzaileak independentzia ekonomikoa izatea lan pertsonalaren etekinetatik edo jarduera ekonomikoetatik lortutako diru-sarrerei esker, eta jardunean egotea. Hori egiaztatzeko agiri hauek erantsi beharko dira: eskaera aurkeztu aurreko hileko nominaren kopia edo enpresaren gizarte-segurantzako kotizazioaren buletinaren kopia (TC), soldatako langileen kasuan, eta azken ekitaldiko errenta-aitorpenaren kopia eta langile autonomoen erregimeneko gizarte-segurantzako azken kuotaren ordainagiria (eskaera aurkeztu aurreko hilekoa), beren konturako langileen kasuan.

6.- Oinarri hauetako VI. ataleko balorazio-irizpideetan ezarritako gutxieneko eskakizun ekonomikoak betetzea.

7.- Minusbaliatuentzat gordetako 2 etxebizitzetarako hautagai izan nahi duten pertsonek, oinarri hauetako II. klausulan pertsona horiei berariaz eskatzen zaizkien baldintzak bete beharko dituzte.

8.- Era berean, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat gordetako 2 etxebizitzetarako hautagai izan nahi duten eta legezko irisgarritasun-baldintzak urratzen dituzten etxebizitzetan bizi diren pertsonek, oinarri hauetako II. klausulan pertsona horiei berariaz eskatzen zaizkien baldintzak bete beharko dituzte.


IV.- ETXEBIZITZEN SALMENTA PREZIOA.-

Prezio tasatuko 21 etxebizitzetako bakoitzaren salmenta-prezioak hauek dira:

Baldintza agiri honi ezarritako kuadroan 2 gelakin azaltzen diren 17 etxebizitza tasatuen salmenta-prezioa, salmenta gauzatzen den unean Zaldibian babes ofizialeko etxebizitzentzat legez ezarritako salmenta-prezioa 1,475 koefizientearekin biderkatzean lortutako emaitza izango da.

Baldintza agiri honi ezarritako kuadroan 3 gelakin azaltzen diren 4 etxebizitza tasatuen salmenta-prezioa, salmenta gauzatzen den unean Zaldibian babes ofizialeko etxebizitzentzat legez ezarritako salmenta-prezioa 1,55 koefizientearekin biderkatzean lortutako emaitza izango da.

Prezio horri indarreko BEZ gehituko zaio.


V.- ESKAERAK.-

A.- Lekua eta epea.-

Deialdi honen iragarkia Udaleko iragarki-taulan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Eskaerak eskuan aurkeztu beharko dira Zaldibiako Udalaren Idazkaritzan, bulego-orduetan (9etatik 13era), 26 egun naturaleko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ez da beste aurkezpen-modurik onartuko.

Eskaeran helbide bat idatziko da, Udalak eskatzaileei jakinarazpenak bidali ahal izateko. Kontakturako telefono-zenbakia ere jar daiteke, datu osagarri gisa.

Eskaerak akatsak baldin baditu edo agiriren bat falta bada, 10 eguneko epea emango da akatsak zuzendu edo falta dena eransteko. Epe hori behin igarota eskaerak oraindik akatsak baldin baditu edo agiriren bat falta bada, edota eskaeratik ondorioztatzen baldin bada datuak faltsutu egin direla edo ezarritako eskakizunak urratzen direla, Udalak baztertu egingo du eskaera. Erabaki horren aurka ezingo da errekurtsorik aurkeztu, Baldintza Agiri honen hurrengo ataletan ezarritakoaren arabera egin litezkeen erreklamazioei kalterik egin gabe.

B.- Eredua.-

Eskaerak Udalak emango duen eta Agiri honen I. Eranskinean azaltzen den eredu ofizialean gauzatuko dira.

Eredu horrekin batera, ezarritako eskakizunen egiaztagiri guztiak aurkeztuko dira, gutunazal itxi batean.

C.- Alegazioak.-

Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratu eta zortzi egun balioduneko epean, interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte agiriaren eduki osoari buruz, Udal Idazkaritzaren aurrean. Epe hori iragarkia G.A.O.ean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzen den egunaren eta eskaerak aurkezteko azken egunaren artean kokatzen da.

Agiriaren punturen bat aldatzeari buruzko ikerketa juridikoa egitea eska dezakeen alegazioren bat aurkezten baldin bada, hautaketa-prozedura eten ahalko da (ebazpena emateko xedearekin), eta iragarkia argitaratu den toki berberetan emango da horren berri.




VI.- AURKEZTUTAKO ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK.-

A.- Xede hauetarako hiru talde hartuko dira kontuan: minusbaliatuak (1. taldea), mugikortasun murriztua duten eta irisgarritasun-arazoak dituzten etxebizitzetan bizi diren pertsonak (2. taldea) eta gainerako pertsonak (3. taldea).

Talde bakoitzeko eskatzaileak, hurrengo baremoa erabiliz lortutako puntuazioaren arabera sailkatuko dira:

1.- Egun Zaldibian erroldatutakoak, 1991-01-01a baino lehenagotik udalerrian jarraian bizitzen daramatenak eta deialdian parte hartzeko ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituztenak: 10 puntu.

2.- Egun Zaldibian erroldatutakoak, 1991-01-01 - 1996-01-01 tartean erroldatu eta udalerrian jarraian bizi direnak eta deialdian parte hartzeko eskakizun guztiak betetzen dituztenak:
8 puntu.

3.- Egun Zaldibian erroldatutakoak, 1996-01-02 - 2001-01-01 tartean erroldatu eta udalerrian jarraian bizi izan direnak eta deialdian parte hartzeko eskakizun guztiak betetzen dituztenak: 6 puntu.

4.- Aurreko taldeetan sartzen ez diren gainerako eskatzaileak: 4 puntu.

5.- Eskaera pertsona bakarrak egiten badu eta bere urteko sarrerak 12.000 € / 25.000 € tartean badaude: 2 puntu.

6.- Eskaera perrtsona bakarrak egiten badu eta bere urteko sarrerak 25.000 € / 37.000 € tartean badaude: l puntu.

7.- Eskaera bikoteak egiten badu eta bere urteko sarrerak 12.000 € / 37.000 € tartean badaude: 2 puntu.

8.- Eskaera bikoteak egiten badu eta bere urteko sarrerak 37.000 € / 45.000 € tartean badaude: 1 puntu.

9.- Eskatzailea/ek daukaten 18 urtez beheko seme-alaba bakoitzarengatik: 1 puntu.

B.- 1., 2. edo 3. atalean sartu ahal izateko, ezinbestekoa da eskatzailea udalerrian etenik gabe bizi izana. Beraz, eskatzailea inoiz Udal Erroldatik atera baldin bada, errolda horretan berriro sartu den eguna hartuko da kontuan. Salbuetsita geratuko dira ikasketek edo antzeko arrazoi bereziek eragindako bajak. Nolanahi ere, egoera horiek egiaztatu egin beharko dira. Kontratazio Mahaiak arrazoi horiek aztertu ondoren, onartu edo baztertu egin ditzake.

C.- Eskaera pertsona batek baino gehiagok sinatu baldin badute, eta pertsona horien egoerak desberdinak badira, egoerarik onuragarriena hartuko da kontuan puntuazioa emateko. Bi pertsonei dagozkien puntuak ez dira, inola ere, elkarrekin batuko.

Zozketarako, aurreko irizpideak erabiliz talde bakoitzean puntuazio berdinak lortu dituztenekin azpitaldeak egingo dira.
VII.- INTERPRETAZIO IRIZPIDEAK ETA HURRENGO BETEBEHARRAK.-

Agiri honetako III. klausulako 3. eta 4. ataletan ezarritakoaren arabera, eskatzaileetako bat familia-nukleo bateko kidea denean (ezkonduta, edo Erregistro publikoan inskribatutako izatezko bikotea) eta beste ezkontideak edo bikotekideak jabetzako etxebizitza bat duenean, eskatzailea haren titularra izan gabe, egoera hori jabetzako etxebizitza duten eskatzaileenarekin parekatuko da.


VIII.- HAUTAKETA.-

A.- ONARTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK.-

I.- Zaldibiako Udalak, eskaeretan jasotako inguruabarren egiatasuna egiaztatu ondoren, onartutakoen behin-behineko zerrenda egingo du, sailkapenean lortutako puntuazioaren eta deialdian parte har dezaketen hiru taldeen arabera: minusbaliatuak, mugikortasun murriztua duten pertsonak eta gainerako pertsonak, azpitaldeak osatuz.

II.- Aurreko ataleko ezaugarrien arabera egindako behin-behineko zerrenda Zaldibiako Udaleko iragarki-taulan jarriko da, prestatzen den egunaren osteko egun baliodunean, eta 15 egun naturalez egongo da ikusgai egun horretatik aurrera.

III.- 15 eguneko epe horretan, eskaera baztertu zaielako behin-behineko zerrendan azaltzen ez diren hautagaiek, edota sailkapenean emandako puntuazioarekin ados ez daudenek, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte, idatziz eta arrazoiak emanez.

IV.- Erreklamazioak Zaldibiako Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira.

B.- BEHIN BETIKO ZERRENDA.-

I.- Alegazioentzako epea behin amaituta, onartutakoen behin betiko zerrenda prestatuko da. Zerrenda onetsi aurretik, haren kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatziko dira (baldin badaude), 8 eguneko epean, Udaleko iragarki-taulan argitaratu osteko egunetik aurrera.

II.- Alkateak onartutakoen behin betiko zerrenda onetsi ondoren, Udaleko iragarki-taulan argitaratuko da. Iragarki horretan, etxebizitzetarako hautagaiak aukeratzeko Notario aurrean egingo den zozketa publikoaren tokia, eguna eta ordua adieraziko da.

Erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da epaitegi eskudunaren aurrean, erabakia iragarki-taulan argitaratu eta bi hilabeteko epean, ebazpena eman duen organoaren aurrean Aukerako Berraztertze Errekurtsoa jartzeari kalterik egin gabe.




C.- BALORAZIO MAHAIAREN OSAERA.-

Klausula honetako A) eta B) ataletako balorazioak egiteko Mahai bat eratuko da Udaletxean, eskaerak aurkezteko azken egunaren osteko bosgarren egun baliodunean. Balorazio Mahaia pertsona hauek osatuko dute:
- Lehendakaria: Zaldibiako Udaleko Alkate-Lehendakaria edo lehen alkateordea.

- Mahaikideak: José Ramon Irastorza Arruabarrena eta Ma ria Jesus Jauregi Jauregi, udaleko zinegotziak.

- Idazkaria: Udalbatzako Idazkaria. Fede-emaile gisa arituko da, hitzarekin baina botorik gabe.

Begiraleak: Hiru kide, herritarrak.

Mahaiaren bileren periodikotasuna mahaiak berak erabakiko du, dauden premien arabera.

Mahaiak eskumena edukiko du, bere zereginak ongi burutzeko beharrezkotzat jotzen dituen alderdiak argitzeko asmoz, aukeratutakoen zerrendarako hautagaiei behar diren agiri osagarri guztiak eskatzeko.

Balorazio mahaiaren erabakiak lotesleak izango dira, organu erabakitzailearentzako.

D) NOTARIO AURREKO ZOZKETA PUBLIKOA.-

Xede horretarako finkaturiko toki, egun eta orduan zozketa publikoa egingo da, Zaldibiako Udalak “BEZALDE S.L.”ri, “IBARGUREN-AZPI” 8. H.J.A.n kokaturiko bere jabetzako "1” lur-zatiko 42 etxebizitzen sustatzaileari, bertan eraikiko diren prezio tasatuko 21 etxebizitzen erosketarako aurrehautagai gisa proposatuko dizkion 21 pertsonak aukeratzeko. Jarraitu beharreko prozedura honako hau izango da:

BEHARREZKO MATERIALA

2 hautestontzi, edozein koloretakoak (hautestontzi bat talde bakoitzeko pertsonen izenak daramatzaten txartelentzat , eta bestea etxebizitzen txartelentzat)
Etxebizitza tasatuei dagozkien 21 txartelak.

Hautagaien behin betiko zerrendan sartutako pertsona guztien izenak daramatzaten txartelak, talde bakoitzean azpitaldeka antolaturik eta puntuazio-ordenaren arabera sailkaturik.

JARDUTEKO ORDENA:

1.- 1. TALDEA – %65EKO MINUSBALIOTASUNA EDO HANDIAGOA DUTEN PERTSONAK – AURREHAUTATUEN ZERRENDARAKO HAUTAGAIAK (ZERRENDA 2 ETXEBIZITZA TASATURAKO HAUTAGAIAK DIREN PERTSONAK OSATZEN DUTE).
2.- 2. TALDEA – MUGIKORTASUN MURRIZTUA DUTEN ETA IRISGARRITASUN ARAZOAK DITUZTEN ETXEBIZITZETAN BIZI DIREN PERTSONAK – AURREHAUTATUEN ZERRENDARAKO HAUTAGAIAK (ZERRENDA 2 ETXEBIZITZA TASATURAKO HAUTAGAIAK DIREN PERTSONAK OSATZEN DUTE).

3 .- 3. TALDEA – GAINERAKO PERTSONAK – AURREHAUTATUEN ZERRENDARAKO HAUTAGAIAK (ZERRENDA 17 ETXEBIZITZA TASATU EDO GEHIAGORAKO HAUTAGAIAK DIREN PERTSONAK EDO GEHIAGOK OSATZEN DUTE).

Talde bakoitzean puntuazio altueneko azpitaldetik hasiko da.

JARDUTEKO SISTEMA, TALDE BAKOITZEKO

.- Notarioak goian aipatu materialaren fede emango du.
.- Hautaketa-prozesuko azpitaldeko hautagaien izenak daramatzaten txartelak xede horretarako prestaturiko hautestontzian sartuko dira. Talde hori sailkapenean puntu gehien lortu dituzten pertsonez osaturik egongo da, oinarri hauetako VI. klausulan ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Prozedura errepikatu egingo da, talde bakoitzari esleitutako etxebizitza-kopuruaren pareko hautagai-kopurua lortu arte; hau da, talde horri dagokion behin-betiko zerrendako pertsona guztien izenak hautestontzian egon arte.
.- Txartel bat aterako da hautagaien hautestontzitik.
.- Txartel bat aterako da etxebizitzen hautestontzitik.
.- Txartelean azaldutako pertsona eta etxebizitzaren lotura egingo da.
Notarioak, fede-emaile gisa, zozketaren akta egingo du, eta Zaldibiako Udalari aktaren kopia bidaliko dio ahalik eta azkarren.

Notarioaren agiria jaso bezain laster, zozketaren emaitza Zaldibiako Udaleko iragarki-taulan jarriko da.

Udalak, gainera, errekerimendua egingo die aukeratutako pertsonei, jakinarazpena jaso eta 15 egun balioduneko epean, etxebizitza tasatua eskuratzeko hautagai izatea onartzen edo baztertzen duten idatziz adieraz dezaten. Hautagaiek errekerimenduari erantzuten ez badiote edo hautagai izateari uko egiten badiote, oinarri hauetan ezarritako mekanismoa aktibatuko da hutsik geratu diren etxebizitzen hautagai berriak lortzeko. Kasu horretan, hasierako hautagaiak fidantza gisa jarritako zenbatekoa galduko du.

E.- ITXARON ZERRENDA.-

I.- Behin betiko zerrendan dauden eta etxebizitzarik egokitu ez zaien gainerako pertsonak dagokien itxaronzerrendan sartuko dira, talde bakoitzean lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Hutsik geratu diren etxebizitzak esleitzeko zozketa publikoa egingo da notario aurrean, ukitutakoei deialdia egin ondoren, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

II.- Itxaronzerrendak sustapen honetako etxebizitza hutsetarako hautagaien sailkapenaren arabera izango du eragina, hasierako hautagaiek uko egiten badute edo hautagai izaera galtzen baldin badute.


IX.- SUSTATZAILEARENTZAKO PROPOSAMENA.-

I.- Zaldibiako Udalak aukeratutako pertsonen zerrenda bidaliko dio sustatzaileari, eta aurrerantzean ez du salerosketa-prozesuarekin inolako loturarik edukiko. Kontratuen sinatzea eta salerosketarekin loturiko beste inguruabarrak sustatzaileak eta erosleek adostuko dituzte, I. klausulan adierazitako kasuan izan ezik (egoera hori berariaz adierazi beharko da). Salerosketa-kontratu horretan, gainera, sustatzaileak eta Udal honek sinaturiko hitzarmenean etxebizitzentzat finkaturiko prezioak errespetatuko dira (oinarri hauetako IV. klausulan daude jasota).

II.- Udalaren eginkizuna pertsona horiek aukeratzera mugatzen da. Udalak ez du inolako zerikusirik sustatzailearen eta aukeratutakoen arteko harremanekin; ezta ere, etxebizitzen erosketaren ondorioz horien artean egon daitezkeen harreman pribatuekin, edota etxebizitzen eraikuntza eta akaberatik sor daitezkeenekin.


X.- ETXEBIZITZA TASATUEN ERABILERA.-

Agiri honetako baldintzen arabera lortutako prezio tasatuko 21 etxebizitzak beren jabeen ohiko eta benetako bizilekua izan beharko dira, eta erabilera hori bakarrik izango dute.

Xede horretarako, prezio tasatuko etxebizitza eskritura publikoan behin jasota, jabeak etxebizitza horretara joan beharko dira bizitzera urte bete barru eta behar diren aldaketak egingo dituzte Zaldibiako biztanleen udal-erroldan.

Etxebizitza hauek ezingo dira alokatu, eta ezta ere beste edozein modutara utzi edo erabili, bidezko arrazoiengatik Udalak berariaz horretarako baimena eman ezean.

Hainbat gaitan arau-hausteen eta toki erakundeek jarritako zigorren tipifikazioari buruz Toki Araubideko Oinarrien Legearen XI. tituluan jasotako xedapenen arabera, atal honetako xedapenen arau-hausteak ondorengo arauen arabera zigortuko dira:

Etxebizitza eskritura publikoan jaso ondoren, atal honetan ezarritako urte beteko epean hura ez bada bere jabeak okupatua izan, hori arau hauste oso larritzat joko da, aipatu legearen 140. artikuluaren arabera eta urteko 3.000 euroko zigorra ezarriko zaio, ondorengo 2 urtetan, lehenago, dagokion prozedura abiarazita.

Etxebizitza eskritura publikoan jaso ondoren hiru urte igarotakoan oraindik hura ez bada bere jabeak okupatua izan, atal honetan ezarritako baldintzen arabera, plegu honen babespean erositako etxebizitzen bigarren eskualdaketa eta hurrengoak ahalbideratzeko ezarritako prozedurari ekingo dio udalak, ofizioz eta alkatetzako dekretu bidez, dokumentu honen lehen klausulan izendatutako mekanismoa aktibatuko da etxebizitza horren erosle berria izango dena aukeratzeko, oinarri hauen arabera edota inguruabarra sortzen den unean indarrean dauden oinarrien arabera, lehenago, dagokion prozedura abiarazita.

I. ERANSKINA


ESKABIDE EREDUA



.........................................................................................................Jn./And. (edo, dagokionean, .....................................................................Jn. eta ...............................................Jn.), adin nagusikoa, jakinarazpen-xedeetarako ....................................................... helbidea eta .............................................................................................. N. A. Zkia. duena, jabeturik dago Zaldibiako Udal Plangintzako Arau Subsidiarioetako 8. H.J.A.ko “IBARGUREN-AZPI” 1. lur-zatian etxebizitza tasatu bat erosteko Sustatzaileari proposatuko zaizkion pertsonak aukeratzeko deialdiaz (G.A.O.n eta Udaleko Iragarki Taulan argitaratu da ......... egunean), eta deialdi horretan parte hartuko du, ETXEBIZITZA BAT erostea interesatzen zaiolako, hori guztia osorik onartzen duen baldintza-agiriaren arabera.

Eskatzaileak badaki Udalak sustatzailearen eta aukeratutako pertsonen arteko bitartekari gisa jardungo duela soilik, eta ontzat ematen du Udalak beste erantzukizunik ez hartzea, baldintza-agirian adierazitako kontratua sustatzaileak bete egingo duela bermatu gabe.

Bere eskaera sailkatu eta puntuatu ahal izateko, hurrengo talde eta egoeran sartzen dela adierazten du (markatu X batekin):

%65eko minusbaliotasuna edo handiagoa duten pertsonak
Mugikortasun murriztua duten pertsonak (A) eta/ edota B) baremoa)
Gainerako pertsonak

1.- Egun Zaldibian erroldatutakoak, 1991-01-01a baino lehenagotik udalerrian jarraian bizitzen daramatenak eta deialdian parte hartzeko ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituztenak.

2.- Egun Zaldibian erroldatutakoak, 1991-01-01 - 1996-01-01 tartean erroldatu eta udalerrian jarraian bizi direnak eta deialdian parte hartzeko eskakizun guztiak betetzen dituztenak.

3.- Egun Zaldibian erroldatutakoak, 1996-01-02 - 2001-01-01 tartean erroldatu eta udalerrian jarraian bizi izan direnak eta deialdian parte hartzeko eskakizun guztiak betetzen dituztenak.

4.- Aurreko taldeetan sartzen ez diren gainerako eskatzaileak.

5.- Pertsona bakarrak, bere urteko sarrerak 12.000 € / 25.000 € tartean dauzkatenak .

6.- Pertsona bakarrak eta bere urteko sarrerak 25.000 €/ 37.000 € tartean dauzkanak.

7.- Bikoteak, bere urteko sarrerak 12.000 € / 37.000 € tartean dauzkatenak.

8.- Bikoteak, bere urteko sarrerak 37.000 € / 45.000 € tartean dauzkatenak.

9.- 18 urtez beheko seme-alaba/k daukan/dauzkaten eskatzailea/k.

Eskaerari erantsitako agiriak, gutunazal itxi batean sartuak. Eskatzaileak baimena ematen dio Zaldibiako Udalari agiri horien egiatasuna egiaztatzeko.

1.- Eskatzaileen nortasun-agiriaren fotokopia.
2.- Errolda-ziurtagiria(k).
3.- Bizikidetzaren ziurtagiria (egokia denean).
4.- Ondasunen Ziurtagiriak, Gipuzkoako Foru Ogasunak eta Estatuko Ogasunak luzatuak. Eusko Jaurlaritzako etxebizitza erakundearen ziurtagiria, oinarri hauen III. ataleko 3 eta 4 zenbakietan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duena.
5.- Eskatzaile(ar)en ondasunen zinpeko aitorpena, behar diren frogez lagunduta, aurreko zenbakian eskaturiko ziurtagirien eta eskatzaile(ar)en benetako egoeraren artean desadostasuna baldin badago.
(Ezkonduta egoteagatik edo ezkontzaren pareko legezko lotura bat edukitzeagatik -legez erregistraturiko izatezko bikotea- elkarrekin bizi diren bi pertsonen kasuan, bi kideen ondasunen ziurtagiriak erantsi beharko dira).
6.- Aurreko hileko nomina edota enpresaren TC dokumentua (soldatako langileak); azkeneko errenta-aitorpena eta autonomoen erregimeneko kuotaren ordainagiria, eskaera aurkeztu aurreko hilekoa (beren konturako langileak).
7.- 1.000 €ko bermea jarri izanaren egiaztagiria.
8.- Sendi liburuaren kopia konpultsatua.

Minusbaliatuentzat gordetako 2 etxebizitzetarako hautagai izan nahi duten pertsonentzat bakarrik.

Oinarri hauetako II. klausulan jasotako berariazko eskakizunen egiaztagiri ofiziala, minusbaliotasunari buruzkoa.

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat gordetako 2 etxebizitzetarako hautagai izan nahi duten eta legezko irisgarritasun-baldintzak urratzen dituzten etxebizitzetan bizi diren pertsonentzat bakarrik.

Oinarri hauetako II. klausulan jasotako berariazko eskakizunen egiaztagiri ofiziala, mugikortasun murriztuari buruzkoa, eta eskatzailearen egungo etxebizitzak irisgarritasun-baldintzak urratzen dituela egiaztatzen duen txostena, teknikari eskudunak luzatua eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsia.

(Tokia, eguna eta sinadura)


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J