Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/02/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia

?

H.A. 8 Ibarguren-Azpi Hirigintza Proiektuaren behin betiko proiektoa. GAO 172 zk. DATA 2008-09-09 

Ibarguren-Azpi 8 H.J.A.ren Hirigintza-Proiektua behin-betiko onestea, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 172. zenbakia Data 2008-09-09 28059 orria

Egun honetan, ondorengo erabakia hartu dut:

«Gaia: «Ibarguren-Azpi» 8 H.J.A.Ren Hirigin­tza-Proiektua Behin Betiko Onestea.

Ikusirik Ibarguren Azpi - Zaldibia Gipuzkoa 8 H.J.A.ren Hirigin­tza-proiektuari dagokion espediente orokorra, proiektu hori Bezalde, S.L. enpresak sustatutakoa eta Joaquin Montero Basqueseaux arkitektoak 2007ko ekainean ida­tzi­takoa da, eta urte bereko abuztuaren 7an eman zion oniri­tzia Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak.

Kontuan izanik aipatutako proiektu hori alkate honek 2007ko ­otsailaren 11n emandako dekretu bidez hastapenez one­tsi zela, eta jendaurrean jarri eta txos­tenak Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuari eta Uraren Euskal Agen­tziari eskatu ­zitzaizkiela.



Kontuan izanik aipatu proiektu hori jendaurrean egon zen bitartean bi erreklamazio aurkeztu zirela, eta hori ida­tzi zuen teknikariak eran­tzun zituela 2008ko apirileko eranskinean adierazitako eran, eta horrek Euskal Herriko Elkargo Ofizialaren oniri­tzia jaso zuela urteko bereko maia­tza­ren 6an.

Kontuan izanik Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuko Kudeaketa eta Plangin­tza­rako Zuzendari Nagusiak horren aldeko txos­tena egin zuela, 2008ko mar­txo­aren 7ko txos­ten horretako lekualda­tze-agirian jasota dagoenaren baldin­tza­pean, eta horren eran­tzuna hirigin­tza-proiektua ida­tzi zuen teknikariaren 2008ko apirileko eranskinean jaso dela.

Kontuan izanik joan den uztailaren 11ko datarekin Confederación Hidrográfica del Norte enpresak egindako aldeko txos­tena jaso zela udale­txe honetan, Uraren Euskal Agen­tziak bidalita.

Ikusirik Zaldibiako «Ibarguren-Azpi» 8 H.J.A.Ren Hirigin­tza-Proiektuko Eranskinaren edukia, hori Joaquín Montero Basquseaux arkitektoak ida­tzi zuen 2008ko apirilean eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak urte bereko maia­tza­ren 6an eman zion oniri­tzia.

Kontuan izanik bertako hirigin­tzako lan-taldeak espediente horren aldeko txos­tena egin duela, hirigin­tza-proiektua ida­tzi zuen Joaquín Montero arkitektoak 2008ko apirilean egindako eranskinaren baldin­tza­pean, saihesbidearen bazterretarako proposatutako zuhaitz-landaketa ken­tze­ari aipamena egiten dion eranskinaren zati batean izan ezik, eta hori guztia Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituretako Departamentuak 2008ko mar­txo­aren 7an egindako txos­tenari eran­tzuna emanez, aipatu proiektuaren B-01 eta B-02 planoen arabera, lurzoruaren legeak ezarritako landaketa-baldin­tza bete behar izateagatik.

EBA­TZI DUT

A) Ibarguren-azpi - 8 H.J.A. hirigin­tza-proiektua jendaurrean eduki zen aldian Maria Carmen eta Maria Lourdes Mendizabal Mendizabal andreek aurkeztutako 1 zk. alegazioa honela eran­tzu­tea:

— Gas-hodiak jar­tzea: Gas-sarearen trazaketa aldatu egin da, Iturri­tza izeneko finkari bi hartuneren bidez zerbi­tzua eskaini ahal izateko. (ikus B-04 planoa).

— Finka ixtea: Proiektuan sartuta dago eragindako finken perimetroan itxi­tura jar­tzea (ikus 19 planoa, A-1 Xehetasuna), Arau Subsidiarioetako zehaztapenaren arabera. P22 eta P23 puntuen artean oinezkoen­tzako irispidea sartuko da, eta hori ez da ageri jatorrizko proiektuan. Perimetroan buxux sempervirens zuhaixkak aldatuko dira (ikus B-02 planoa).

— Iparraldeko mugan: Proiektuan ez dago jasota inguru horretan dagoen lubeta erabat ken­tzea, beharrezkoa bakarrik kenduko da egin nahi den espaloiaren­tzat lekua izateko, era horretan lan horiek ez dute eraginik izango ez bordan eta ez muga horretan dagoen harresian.

— Ipar-ekialdeko muga: P15 eta P16 puntuen posizioa aldatu egin da, era horretan metro bateko paso librea ­utzi ahal izango da dagoen eraikinaren eta egin nahi den itxi­turaren artean. (ikus B-02 planoa).

— Zuhai­tzak: Lehendik dauden zuhai­tzei dagokienez, horiek bere horretan uztea aurreikusi da proiektuan, beraz, ez da beharrezkoa izango horiek lekualda­tzea.

B) Ibarguren-azpi - 8 H.J.A.ren hirigin­tza-proiektua jendaurrean egon zen aldian Eñaut Hernández Irastorzak aurkeztutako 2 zk. alegazioa honela eran­tzu­tea:



— Goiz-Eguzki finkaren itxi­turan pasabide bat egokituko da, P-03 puntuaren inguruan (ikus B-01 planoa).

C) Ibarguren-Azpi 8 H.J.A. hirigin­tza-proiektuaren susta­tzaileari eska­tzea indarrean dagoen lurzoruaren legean jasotako landaketa-neurriak bete ­ditzala proiektu horretako lanak buru­tze­rakoan, sustatuko dituen etxe­bizi­tza guztietan, horretarako sinatutako hitzar­menaren arabera, udaleko ordezkariekin lekua aukeratu ondoren, leku hori plano batean adieraziko da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituretako Departa­men­tuaren baimena izan beharko du.




D) Ibarguren-Azpi 8 H.J.A.ren hirigin­tza-proiektuko susta­tzaileari eska­tzea proiektu horretako lanak buru­tze­rakoan Ibarguren baserriko finka ixteko hesia jar dezala.



E) Ibarguren-Azpi 8 H.J.A. hirigin­tza-proiektuaren susta­tzaileari eska­tzea proiektu horretako lanak buru­tze­rakoan ur-erakundeak emandako baimenean ezarritako baldin­tzak bete ­ditzala, hori erabaki honetako azalpen-zatian adierazita dago eta alderdi interesatuak eskura duen espedientean jasota.




F) Ibarguren Azpi - 8 H.J.A. hirigin­tza-proiektua behin betiko onestea, hori Joaquín Montero Basqueseaux arkitektoak ida­tzi zuen eta Euskal Herriko Arkitektoen elkargo ofizialak eman zion oniri­tzia, 2007ko abenduko data duen eranskin bat du arkitekto horrek berak ida­tzia, aurreko bost ataletan sartutako aldaketekin.

Honen aurreko atalean ezarritako baldin­tzak alde batera ­utzita, one­tsi­tako proiektuan sartutako lanak buru­tze­rakoan, horien susta­tzaileak beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartu beharko ditu inguruko eraikinetan eragina izan dezaketen kalteak eragozteko.

Eta horretarako, lanak hasi baino lehen argazki-erreportajea egingo da eraikin horiek benetan zer egoeratan dauden adierazteko, eta susta­tzaileak bere gain hartuko ditu eraikun­tza-prozesuan egin ditza­keen kalteak.

G) One­tsi­tako proiektuaren lanak hasi baino lehen, horren susta­tzaileak lanen zenbateko osoaren %100ari dagokion berme bat jarri beharko du Zaldibiako udale­txean, banku-abalaren bidez edo baliagarria den beste bide batez, eta berme hori ­itzuli egingo da Udalak obra horiek behin betiko har­tzen dituenean.



Berme hori, hirigin­tza-lanak behar bezala burutuko direla ziurta­tzeko izango da, eta lan horiek buru­tze­rakoan titulartasun publikoko edo pribatuko ondasunetan egin daitezkeen kalteak konpon­tzeko.

H) Ebazpen honek, baliogabetu egiten du alkate honek 2004ko irailaren 1eko ebazpenaren bidez one­tsi­tako proiektua eta gai horrekin zerikusia duten dokumentu guztiak.

I) Indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera, aurreko erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaleko ediktuen taulan argitaratuko da iragarki bidez, eta one­tsi den dokumentua, bere eranskinarekin, legean adierazita dagoen arabera izapidetuko da, eta era berean bete beharko dira gainerako legezko baldin­tzak ere.



J) Aurreko erabaki hori susta­tzaileari jakinaraziko zaio eta baita alegazioak egin dituztenei ere, bidezkoak diren helegiteak adieraziz».

Eta horren berri ematen dut behar diren ondorioetarako, indarrean dagoen ekainaren 30eko Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigin­tza­ren Legeak, 194. artikuluan ezarritakoa betez, adieraziz administrazio-bidea amai­tzen duen egin­tza horren aurka administrazioarekiko auzi errekur­tsoa aurkez daitekeela EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako epaitegi egokian bi hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arau­tzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 109.c) artikuluarekin bat etorriz.



Nolanahi ere, nahi ezanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekur­tso­aren aurretik, berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkez daiteke ebazpena eman duen organoari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.




Hori guztia, aurretik adierazitako urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. eta 117. artikulu eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta norbere eskubideak babesteko egoki irizten diren egin­tza edo errekur­tsoak aurkezteari kalterik egin gabe.



Zaldibia, 2008ko abuztuaren 27a.—Fr.ş M.Ş Aierbe, Alkatea.

(380) (9861)

Zaldibiako Ibarguren azpi 8 HJAko birpartzelaketa proiektua. Hasierako onarpena. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 49. zenbakia Data 2008-03-10 7593 orria

Zaldibiako Alkateak 2008ko ­otsailaren 11an hartutako ebazpena bidez, erabaki du, onestea hasierako izaeraz eta jendaurreko erakusketan jar­tzea, hogei egunez, H.A.8 Ibarguren Azpiko hirigin­tza proiektua, 07/09/27an aurkeztutako proiektu eta 08/01/14an aurkeztutako eranskinaren arabera, zein­tzu, Joaquin Montero Basqueseaux, arikitektoak ida­tzi zituen, 2007ko ekainean eta abenduan eta arkitektoen elkargo ofizialak 07/08/07an eta 08/01/02an bisatu zituen.

Epe horretan espedientea eta onartutako dokumentua, Udalaren idazkari­tzan izango da ikusgai bulego ordutegian, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ­ditzan.



Zaldibia, 2008ko ­otsailaren 11.—Francisco Maria Ayerbe Urbiztondo, Alkatea.

(93) (2098)

Zaldibiako Ibarguren azpi 8 HJAko birpartzelaketa proiektua. Jende aurreko erakusketa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 24. zenbakia Data 2008-02-04 3850 orria

2/2006 Legea, ekainaren 20koa, Euskadiko Lurzoruarena eta Hirigin­tza­rena, bereziki 43. eta 48. artikuluetan eta ordezko izaeraz hirigin­tza kudeaketako erregelamenduak dioena bete­tzeko, egun honetan Alkateak hartutako ebazpeneko zati erabaki­tzailearen berri ematen da:

«A) Bezalde S.L.k sustatuta eta José M. Abad Urruzuola abokatutak eta Joaquin Montero Basqueseaux arkitektoak ida­tzi­tako Zaldibiako Ibarguren azpi 8 HJAko birpar­tze­laketa proiektua erakusketa publikoan jar­tzea, 20 eguneko epean, dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, herriko iragarki taulan eta Noticias de Gipuzkoa eta Berria egunkarietan argitara­tzen den biharamonetik konta­tzen hasita, interesatuek egoki diren alegazioak egin ahal ditza­ten, udal honetako idazkari­tzan, epe horren barruan.

B) Proiektuan interesatu bezala azal­tzen direnei erabaki honen berri ematea».

Dagokion espediente orokorra ikusgai egongo da udale­txeko idazkari­tzan, aipatu epean, bulegoko ordutegian.

Zaldibia, 2008ko urtarrilaren 21a.—Francisco Maria Aierbe Urbiztondo, Alkatea.


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J