Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
57. zenbakia Data 2008-03-26 8861 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
Hiri antolamenduko arauen 5. aldaketa puntuala, Bekozelaia esparruari dagokiona. Haserako onespena.
--------------------------------------------------------------------------------
ZALDIBIAKO UDALA
Iragarkia
Zaldibiako Udalbatzak, bera osatzen duen legezko zinegotzien gehiengo absolutuaren aldeko botuekin, 2008ko otsailaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez, baldintzakin, onartu zuen, Zaldibiako Arau Subsidiarioen 5. aldaketarako dokumentua «Modificación Puntual de las Normas Subsidiarias de Planeamiento Municipal de Zaldibia referida al ámbito «Bekozelaia» izenekoa. Harald Asier Vester Azcoaga arkitektoak, 2008ko otsailean idatzi zuen.
Indarrean dagoen legediak ezarritakoari jarraiki, aipatu dokumentua jendaurrean jartzen da, hilabeteko epean.
Helburu horrekin, honako iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, herriko iragarki taulan, Noticias de Gipuzkoa eta Berrian argitaratuko da. Hilabeteko epea, azken argitarapena egiten den hurrengo egunetik zenbatzen hasiko da.
Epe horretan, interesatuek dokumentua aztertu eta komeni zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izango dute udal honetako idazkaritzan, bulegoko ordutegian.
Era berean jakinarazten da, hirigintza baimenak ematea etenda geratzen dela, Bekozelaia esparruan, indarrean dagoen ekainaren 30eko 2/2006 legearen, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa, 85. artikuluko 3. atalak dioenera.
Zaldibia, 2008ko martxoaren 13a.—M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.
(111) (3027)