Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/03/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia
    Laguntza

EUSKAL ABIZENAK EUSKAL GRAFIAZ ALDATZEKO AUKERA 

Lotura: http://www.uema.org/irudiak/editorea/abizenak_osoa.pdf
UEMAren kanpainako irudia
UEMAk euskal abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina abiatu du

Arteche, Aguirre, Goicoechea, Echenique, Echeverria… Zure abizena horietako bat da?

  • Zenbat aldiz pentsatu duzu abizena euskaratu beharko zenukeela?

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) abian jarri du abizenak euskalduntzeko kanpaina, Guk abizena, zuk? leloarekin, eta dei egiten die euskaldunei bere izanarekin koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko.

Abizenak euskalduntzea oso erraza da. Zer egin behar duzun jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

Gainera, Hego Euskal Herrian, UEMAtik kanpoko udalerrietan ere gauza bera egin behar da abizenak euskal grafiaz jartzeko.

Guk abizena, zuk? Erdarazko grafia duen abizenari eutsiko diozu?

ZALDIBIAn ere HIRU PAUSOTAN egin dezakezu:

  1. BAKE EPAITEGIRA JOAN (Udaletxeko 2. solairuan, astelehen eta ostegunetan 9:00-14:00) eta abizenak euskal grafiaz idatzi nahi dituzula esan.
  2. ESKAERA ORRIA (Bake epaitegian emango dizuetena) zure datuekin BETE.
  3. Hauek dira BAKE EPAITEGIAN aurkeztu behar dituzun AGIRIAK :

                    * NORTASUN AGIRIAREN FOTOKOPIA. Adinez nagusia ez bazara gurasoen baimena eraman beharko duzu.

                    * JAIOTZA ZIURTAGIRIA. (Hitzez hitzekoa) Bake epaitegian eskatzen da.

                    * ERROLDA AGIRIA. Udaletxean eskatzen da. Adinez nagusia ez bazara gurasoen baimena beharko duzu.

                    * Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu,  FAMILIA LIBURUA

                    * 16 urtetik gorako seme-alabarik baduzu, beraien NORTASUN AGIRIAren fotokopia.


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J