Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
143. zenbakia Data 2008-07-28 24429 orria
--------------------------------------------------------------------------------
4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA
GFA-MUGIKORTASUN, LURRALDE ANTOLAKETA
Zaldibiako hiri antolamenduko arauen aldaketa, zenbait eremuei, urbanizagarria ez den lurren araudia eta katalogoari dagokiona.
--------------------------------------------------------------------------------
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia
Zaldibiako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, hirigintzako zenbait esku-hartze eremuei, lurzoru hiritarrezinaren araudiari eta katalogoari dagokiena (GHI-134/07-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak, 2008ko ekainaren 17ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukia ematen da ondoren argitara:
«Udalak, izapideak egin ondoren, Zaldibiako Hiri Antolaketako Arauen 2. Aldaketa» espedientea aurkeztu du, Foru Aldundiak behin betiko onar dezan.
Udalak sustatutako espedienteak honako xedeak ditu:
1. Lurzoru hiritarrezinetan nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenak eraikitzeko eta hiritartzeko baldintza orokorrak aldatzea, haiek ezartzea errazte aldera. Zehazki honako hauek:
— «D.20 Babestutako eremuan» nekazaritza ustiapen berriak jartzea baimentzen da. Egun, hori egiteko, ustiapen berria jardunean dagoen ustiapenari atxiki behar zaio.
— Eraikitze parametro batzuk handitzen dira: Eraikinaren gehienezko luzera (50 metro eta 70 metro artean), eraikinaren solairuaren gehienezko okupazioa (eraikina hartzen duen lur-zatiaren %5 izan ordez %15 izango da, gehienez 1.600 m˛) eta eraikinaren solairu eraikigarriaren gehienezko azalera (1.200 m˛ eta 2.000 m˛ artean).
Aldaketa horiek eragina dute Hirigintzako Araudiko 1.2.3 artikuluan («Erabilera globaleko eremuen eraikuntza- eta erabilera-erregimen orokorra»), 3.4.2 artikuluan («Eraikuntzari eta hiritartzeari buruzko baldintza orokorrak») eta 3.5.2 artikuluan («Nekazaritza ustiapen arruntak»).
2. Behe solairuak etxebizitzetarako erabiltzea: Merkataritza lokalak beren xedetarako erabiltzen ez direnez, haiek etxebizitzetarako erabiltzeko aukera eskaini nahi du Udalak; horretarako, zenbait parametro arautuko ditu, dagokien udal ordenantzan geroago garatuko direnak, alegia. Behe solairuen solairu estalgarria handituko denez, espazio libre gehiago aurreikusi behar da eta, horretarako, Olalde parkearen inguruko lurzoru hiritarrezin gisa sailkatutako 1.086 m˛ Espazio Libreen Sistema Orokor gisa kalifikatzen dira.
3. «Hirigunea» 1, «Ostatuburu» 4, «Arotzanea» 10 eta «Txamarretxe» 11 hirigintzako esku-hartze areetan kokatutako eraikin batzuen kalifikazio xehatuan atzemandako akatsak zuzentzea. Bestalde, Zela baserriaren kalifikazio xehatua aldatu egiten da eta, horrela, etxebizitza erabilera izan ordez hirugarren sektoreko erabilera izango du, kokatuta dagoen inguruak duen industria erabilerarekin egokiagoa baita; 9.3 Jardun Unitatea mugatu egiten da.
4. Hirigintzako Ondarearen Katalogoan aldaketa hauek egiten dira: Atauru-gańe eta Ausokoi trikuharriak eransten zaizkio katalogoari; Iparragirre baserriak «oinarrizko zaintza maila» izan ordez «kontserbazio zorrotza» izango du eta, azkenik, katalogotik kentzen dira Ceramicas Txindoki eta La Fabrica edo Beko-zelaia industria eraikinak.
Udal fasean, Aurrerapena izapidetu ondoren, Udalak 2007ko otsailaren 8ko Udal Batzarrean erabaki zuen hasierako onarpena ematea espedienteari. Jendaurrean ikusgai egon zen epean ez zen alegaziorik aurkeztu.
Nahitaezko txostenak egin ondoren, 2006ko ekainaren 6ko 1/06 Foru Dekretu Arauemaileak, Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren testu bateratua onartzen duenak, aurreikusitakoa betez Bide Azpiegituretarako Departamentuak egindakoa, besteak beste, eta Udalaren iritziz ingurumen eraginaren aurretxostena ez zenez epearen barruan egin, 2007ko maiatzaren 23ko Udal Batzarrak erabaki zuen izapidetutako aldaketa behin-behingoz onartzea (2006ko abenduko dokumentua). Behin-behineko onarpena eman zen, alde batetik, Garapen Iraunkorreko Departamentuak ingurumen eraginaren aurretxostenean ezar zitzakeen baldintzekin –txosten hori 2007ko uztailaren 3an egin zen, azkenean– eta, beste aldetik, indarrean dauden Hiri Antolaketako Arauetan jasotzen diren desjabetze eremuetako lurrak jabeei itzuli izanak eragindako aldaketekin, lur horiek ez baitziren hartu saihesbidea eta Elbarrenako biribilgunea egiteko. Aldaketa horiek, 2007ko uztaileko dokumentazio osagarrian adierazi ziren eta dokumentazio horrek bere baitan jasotzen du «Garapenerako, hirigintza kudeaketarako eta gauzatzeko baldintzak. (Hiri eremua). (Desjabetze eremuak)» izeneko II.7 plano berria.
Espediente hori 2007ko abuztuaren 3an sartu zen Foru Aldundian.
Espedientea aztertu ondoren, ikusi zen ez zela bete 2006ko ekainaren 30eko 2/06 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 91.2 artikuluan ezarritakoa, hau da, plana Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordera bidali behar dela txostena egiteko. Horrela, bada, Zaldibiako Udalari jakinarazi zitzaion egin gabe utzitako izapidea egin arte ez zela kontatzen hasiko lege hark 91.4 artikuluan espedientea behin betiko onartzeko aurreikusten duen hiru hilabeteko epea.
Ingurumen eraginaren baterako beste ebaluazio bat egin ondoren (2007ko urria), lehen aipatutako ingurumen eraginaren aurretxostenean ezarritakoa betez prestatutakoa, hain zuzen, Udalak lehen egin gabe utzitako izapidea egin eta Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari txostena egiteko eskatu zion, eta Batzordeak, otsailaren 7ko 1/2008 bileran, espedientearen aldeko iritzia eman zuen, etxebizitza kopuruari eta EAEko ibai eta erreka ertzak antolatzeko Lurralde Alorreko Plana (Kantauri isurialdea) betetzeari dagokienez. Dena den, Batzordeak hau erantsi zuen:
«- Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritzaren 2008ko urtarrilaren 24ko txostenean adierazitakoa betez:
— Bermatu egin behar da Habitatei buruzko Zuzentarauak 6.2 artikuluan ezarritako prebentzio-erregimena betetzen dela, eta, horretarako, Hiri Antolaketako Arauek txosten horren 3. paragrafoan adierazitako baldintzak jaso behar dituzte, hau da, Amundarain ibaian, zuzenean edo zeharka, eragina izan dezaketen edozein jarduera egiten dela ere identifikatuta eta, behar izanez gero, behar bezala ebaluatuta dagoela bermatzea, eta Interes Komunitarioko Lekuak zaintzeko helburuak zalantzan jartzea saihestuta».
Batzordeak, bere erabakiaren ziurtagiriarekin batera, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritzaren eta Kultur Ondarearen Zuzendaritzaren txostenak ere bidali zituen.
Modu horretan osatutako espedientea 2008ko martxoaren 14an sartu zen Foru Aldundian.
Bestalde, Garapen Iraunkorreko Departamentuak ingurumen eraginari buruzko aldeko txostena egin zuen, baldintza hauek betetzearen mende, beti ere: Lehenik, nekazaritza erabilerei loturiko eraikin berrientzako proposatutako kokapenen egokitzapen irizpideak jarri eta irizpide horiek hirigintzako araudiaren 1.2.3 artikuluaren idazketa berrian jasotzea (kokapen aukeren azterketa, Aralarko eta Oria Garaiko –Amundarain hor sartzen da– Interes Komunitarioko Lekuei zuzenean edo zeharka eragin dezaketen esku hartze guztiak identifikatu eta ebaluatuta); bigarrenik, hirigintzako araudiaren 3.4.2 artikulu berrian zenbait baldintza eta neurri zuzentzaile eta babesle jasotzea, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenekin zerikusia duten erakin berrien kokalekuak bete beharrekoak, hain zuzen (abeltzaintza ustiapenek araudi higieniko-sanitarioa, eta akuiferoak, landaredia, fauna, ibai sarea eta paisaia zaintzeko neurriak bete behar dira) eta, azkenik, eraikitze proiektuari buruzko neurri zuzentzaile eta babesleak betetzea (argi eta zarata kutsadura, usainak, eta ingurumena eta paisaia berreskuratzea).
Foru Aldundiko Lurralde Plangintzako Zerbitzuak dokumentuaren edukia aztertu ondoren, ikusi da helburuekin bat datorrela eta lege aldetik zuzena dela, eta, beraz, behin betiko onar daitekeela. Dena den, onarpenetik kanpo geratu da Hirigintzako Araudiko 1.2.3 («Erabilera globaleko eremuen eraikuntza- eta erabilera-erregimen orokorra»), 3.4.2 («Eraikuntzari eta hiritartzeari buruzko baldintza orokorrak») eta 3.5.2 («Nekazaritzako ustiapen arruntak) artikuluentzat proposatutako idazketa, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritzaren txostenean eta Garapen Iraunkorreko Departamentuaren ingurumen eraginaren behin betiko txostenean adierazitako arrazoien arabera.
Ondorioz, eta izapideak egiterakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea jarraitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren
ERABAKI DU
Lehenengo. Behin betiko onartzea, erabaki honen bigarren paragrafoan adierazitakoari kalterik egin gabe, «Zaldibiako Hiri Antolaketako Arauen 2. Aldaketa» espedientea, 2006ko abenduko eta 2007ko uztaileko agirien eta 2007ko urriko ingurumen eraginaren baterako ebaluazioaren arabera.
Bigarren. Etenda uztea Hirigintzako Araudiko 1.2.3 («Erabilera globaleko eremuen eraikuntza- eta erabilera-erregimen orokorra»), 3.4.2 («Eraikuntzari eta hiritartzeari buruzko baldintza orokorrak») eta 3.5.2 («Nekazaritzako ustiapen arruntak) artikuluentzat proposatutako idazketaren behin betiko onarpena, erabaki honen azalpen zatian adierazitako gaiak Araudian jaso arte.
Hirugarren. Zaldibiako Udalari bidaltzea ingurumen eraginaren behin betiko txostena eta, baita, bio-aniztasunari eta kultura ondareari buruz Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordean aurkeztu ziren txostenak ere, behin betiko onarpena etenda utzi zitzaien artikuluetan txosten haien zehaztapenak jaso eta adierazitako gainerako gaiak kontuan har ditzaten.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, ebazpen hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute Diputatuen Kontseiluari horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».
Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Arautegiaren testua.
Donostia, 2008ko uztailaren 7a.—Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa.
(4798) (8538)
ERANSKINA
3. Aldatutako elementuak.
3.1. Lurzoru hiritarra. Zonifikazio xehakatua.
1. Hirigintzako esku hartzeko area, Herrigunea Arau berezi aldatua.
«1. Hirigintzako esku hartzeko area, - Herrigunea» (Azalera: 21.241 m˛).
I. Antolaketaren irizpideak eta helburuak.
* Arearen ezaugarri orokorrak finkatzea, bai egungo eraikuntzei dagokienez, bai eta bideei eta gainerako eraiki gabeko espazioari dagokionez ere.
* Dagoeneko eraikita dauden lurzatietan profilaren handitzeak ekar lezakeen aprobetxamenduaren gehikuntzaz gain, bi eraikuntza esku hartze berri aurreikusi dira «1.1 EU.» (Presalde) eta «1.2.EU.» (Escribano) gisa definitutako exekuzio unitateetan. Egungo eraikin zaharkituak ordezkatu eta inguruko espazio publikoa berrantolatuko da bertan.
Bi esku hartze horiek Amundarain ibaiaren bazterrerako sarbidea hobetuko lukete bi puntu estrategikotan, horrela, etorkizunean ibaia hirigunetik pasatzen den zatirik handienean ertzeko pasealekua gauzatzea lortu ahal izateko, gaur egun ezinezkoa baita bertara iristea.
* Aurrekoarekin lotuta, «1.3. DE» «desjabetzapen eremua» proposatzen da aipatutako helburua lortzeko beharrezko den lurzoruaren zati handi batean titulartasun publikoa ziurtatzeko jarduketa mekanismo gisa; hau da, «Escribano» etxetik hasita, Amundarain ibaiaren eskuineko ertzean, frontoiaren atzean, dagoen lekuraino ibai bazterreko pasealekua gauzatzeko, dagoeneko Aztiriagako Arean burututakoaren jarraipen gisa, alegia.
Aipatutako ibai bazterreko pasealekua Eskolarako oinezkoentzako sarbide-pasabidearekin osatuko da. Pasabide hori egun dagoena nahiz Gure Ametza etxaldearen eta «1.1.EU» eremuaren artean kokatuko litzatekeen berria izan liteke. Pasabiderako bi proposamen horiek izaera orientagarria dute, ez arauzkoa.
* Ordizia-Abaltzisketa errepidearen zeharbide berria irekitzearen obra osagarri gisa, egungo Santa Fe kalea berriro hiritarartzea dago aurreikusita, ibilgailuak eta oinezkoak batera erabiltzea irizpide izanda.
II. Hirigintzako erregimen orokorra.
1. Kalifikazio orokorra.
* A.10/ 1 Zona (Egoitza gunea) (Azalera: 21.241 m˛).
— Eraikitzeko baldintza bereziak:
— Zonakako eraikuntza aprobetxamendua (Datu informatiboa): 26.955 m˛ (t).
— Eraikuntza aprobetxamendua erregulatzeko baldintzak:
* Aprobetxamendu finkatua:
— Jarraian aipatzen diren eremu eta lurzatietan izan ezik, eraikuntza aprobetxamendu arautzailea eraikuntzen egungo formaren ondorioz ateratzen dena izango da.
* Aprobetxamendu berria:
— 1.1 EUan: 1.000 m˛(t).
— 1.2 EUan: 2.085 m˛(t).
— »Arretxe» etxeari loturiko lurzatian –«a.10.1.4.»–, eraikuntza aprobetxamendua baimendutako gehieneko ingurakariaren emaitza izango da.
Eraikuntzaren parametro erregulatzaileak:
* Jarraian aipatzen diren kasu partikularak alde batera utzita, gaur egun dauden eraikuntzen profila eta altuera finkatu egiten dira Arau Orokorrek erabilera xehakaturako zona mota bakoitzerako ezarritakoak baino handiagoak edo berdinak badira.
Bestalde, aipatutako kasu bereziak honako hauek dira:
— «Konpitteri» –«a.10-1.5»– eta «Errementari» –«a.10.1.6.»– etxeei lotutako lurzatietan bertan baimendutako eraikuntzen parametro formalak gaur egungo eraikuntzen ondorio dira.
— »Arretxe» etxeari –«a.10.1.4.»– lotutako lurzatian, bertan baimendutako eraikuntzaren parametro formalak bat etorriko dira «Konpitteri» etxeko parametroarekin, eta etxe horren altuera eta profila finkatuta gelditzen dira.
— Finkatu egiten dira «a.10.1.3.» (Albizu-Berri) eta «c.10.1.1.» (Txindoki) lurzatien profila eta altuera, Xehakatutako Zonakatze-Planoan adierazitakoak, bai eta «Albizu» eta «Kanpain» eraikinenak ere, honako esku hartze area honetan eta proiektu hau osatzen duen Ondare Eraikinaren Katalogoan barne hartuta daudenak.
* 1.1. EUan:
— Eraikuntza profila: IV/I.
— Eraikuntza altuera: 12,60 m.
* 1.2. EUan:
— Eraikuntza profila: IV/I.
— Eraikuntza altuera: 13,00 m.
— Erabilera baldintza bereziak:
— Etxebizitza kopurua:
* 1.1. EUan: 9 etxebizitza (Datu orientatiboa. 1.1 EUko etxebizitza kopurua kalkulatzeko Arau Orokorretako 3.2.6 artikulua erabilera horretara xedatutako solairuen azalerara aplikatu beharko da).
* 1.2. EUan: 15 etxebizitza
2. Garapen eta exekuziorako errejimen juridikoa.
* Lur eremuaren sailkapena:
— Lurzoru hiritarra.
* Plangintzaren garapen eta exekuzio erregimena:
— Zuzeneko exekuzioa.
* Hirigintza aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra:
— 1.1.EUan eta 1.2. EUan bataz besteko aprobetxamendua, kasuak kasu, erreferentzia eremuan guztira aurreikusitako irabazizko aprobetxamendua eta unitate bakoitzaren lurzatien arteko zatiketaren emaitza izango da. (Proiektu honetako hirigintza arauetako 2.2.2 artikuluak xedatutakoa bete beharko da).
— Gainerako kasuetan indarrean dagoen legeriak xedatutakoari jarraituko zaio.
* Jarduketa programa:
— «Exekuzioan» Antolaketa Arauen behin betiko onarpenetik aurrera.
III. Ordenazio xehakatua.
1. Kalifikazio xehakatua.
* Areako Zonakatze Xehakaturako baldintzak II.6 «Zonakatze Xehakatua (Hiri area)» planoan ezarritakora egokituko dira arauzko izaerarekin.
* Ordenazioaren ezaugarriak: (Datu informatiboak. Ez dira kontuan hartu lur-zati azpieraikietako igoerak).
— Etxebizitza erabilera:
Finkatutako eraikuntza aprobetxamendua:
* «a.10» lurzatiak»: 20.510 m˛(t).
* «a.20» lurzatiak»: 1.399 m˛(t).
Finkatutako etxebizitza kopurua:
* «a.10» lurzatiak»: 179 etxe.
* «a.20» lurzatiak»: 5 etxe.
Eraikuntza aprobetxamendu berria:
* «a.10» lurzatiak»: 2.855 m˛(t).
Etxebizitza berrien kopurua:
* «a.10» lurzatiak»: 24 etxe.
— Merkataritza erabilera:
Finkatutako eraikuntza aprobetxamendua:
* «a.10» lurzatiak»: 1.123 m˛(t).
Eraikuntza aprobetxamendu berria:
* «a.10» lurzatiak»: 230 m˛(t).
— Zuzkidurak:
Espazio libreak.
* «f.10 lurzatiak»: 2.432 m˛.
Gizarte ekipamendua:
* «g.10» lurzatiak»: 2.503 m˛(p)/ 3.439 m˛(t).
2. Eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak.
* «II.8» planoan definitzen dira grafikoki.
* «a. 10.1.1.» lurzatiaren beheko solairua hirugarren sektoreko erabilerarako edo garaje gisa erabiltzeko soilik izango da.
* «a. 10.1.2» lurzatiaren beheko solairua hirugarren sektoreko erabilerarako edo garaje gisa erabiltzeko soilik izango da.
* «a.10.1.4» eta «a.10.1.5» lurzatietan beheko solairuan erabilera publikoko zortasuna izango da ibaira ematen duen fatxadan eta hiru metroko sakonera izango du.
3. Urbanizazio obrak eta hiri zerbitzuen azpiegiturak.
* «1.1.EU.»an eta «1.2.EU»an sortutako espazio libreak eta bideak (aparkalekuak, espaloiak, galtzadak, pasealekuak, eta abar) urbanizatuko dira, eta espaloia handitzeko Urtsu-Erreka Ibaiaren gaineko taula eraikitzeko obrak bigarrenari esleituko zaizkio.
* Santa Fe kalea berriz hiritartzea, ibilgailuak eta oinezkoak batera erabiltzeko azaleko tratamendu bat emanda.
* Ibai bazterreko pasealeku bat egitea Amundarain ibaiaren eskuineko ertzean, Escribano etxearen eta frontoiaren atzeko aldearen artean. Pasealeku hau Eskolarako sarbide-pasagunearekin osatuko da, gaur egun dagoena nahiz beste berri bat izan.
4. Hirigintza kudeaketa eta exekuziorako baldintza juridikoak
* Kudeaketa eta exekuziorako baldintza orokorrak:
— Mugatu egiten dira «1.1 EU.» eta «1.2. EU.» exekuzio unitateak, hurrenez hurren 569 m˛ eta 894 m˛ ko azalerakoak, eta baita «1.3. DE» desjabetzapen eremua ere, 244 m˛ koa.
— Bi exekuzio unitateak konpentsazio sistemaren bidez garatuko dira.
* Ordenazioz kanpoko eraikuntzak:
— Ordenazioz kanpo deklaratzen dira II.7 «Garapen, hirigintza kudeaketa eta exekuziorako baldintzak» planoan grafiatutako eraikuntzak.
Guztiak area honetan mugatutako exekuzio unitateetan barne hartuta daude.
* Urbanizazio kargak finantzatzeko baldintzak:
— «1.1. EU» eta «1.2.EU» exekuzio unitateei dagozkien urbanizazio kargak eskubideen titularren kargura izango dira aipatutako eremu bakoitzean.
— Santa Fe kalearen berrurbanizazioa eta ibai bazterreko pasealekuaren formalizazioa Zaldibiko Udalak finantzatuko ditu.
* Exekuzio-epeak:
— Urbanizazio eta eraikuntza obligazioak bete eta kudeatzeko epeei dagokienez, honako dokumentu honetan izaera orokorrez ezarritako baldintzak aipatuko dira.
4. Hirigitzako esku hartzeko area. Ostatuburu. Arau berezi aldatua.
«4. Hirigintzako esku hartzeko area - Ostatuburu» (Azalera: 11.074-m˛).
I. Helburuak eta ordenazio irizpideak.
* Arean dauden eraikuntzak finkatzea, zerrategiaren lurzatiari dagokiona izan ezik.
* Eraikuntza aukerak berriz antolatzea zerrategiaren lurzatian, bai eta bete gabe dauden finketan ere.
* Interbentzio baldintzen berdefinizioa jarduketa berriko eremuan: Bi exekuzio unitate mugatuz («4.1. EU» eta «4.2. EU»). Eremu horietako eraikuntza-eta urbanizazio-irizpideak berrordenatzen dira.
* 1994ko abuztuan onartutako Hirigintzako Antolaketa Arauen Aldaketa puntualean exekuzio unitatean barne hartu gabeko eremurako aurreikusitako espazio libreak, ekipamenduak eta ibilbide publikoak finkatzea.
* Eraikuntza berriaren zerbitzurako bide berri bat zabaltzea, Santa Fe kalea zeharbide berriarekin lotuz eta eremuaren iparraldean espazio libre bat sortuz.
* Area honetan planteatutako ordenazio-aurreikuspenen garapena eta exekuzioa 1998ko apirilaren 22an Udalaren eta aurreikusitako jarduketa berriek eragingo dien lur gehienen jabeen artean sinatutako hitzarmenean ezarritako irizpideekin bat etorriko da.
II. Hirigintzako erregimen orokorra.
1. Kalifikazio orokorra.
* A.10 / 4 Zona (Egoitza gunea) (Azalera: 11.074 m˛).
— Eraikitzeko baldintza bereziak:
Zonen eraikuntza aprobetxamendua (Datu informatiboa): 5.676 m˛(t).
— Eraikuntza aprobetxamendua erregulatzeko baldintzak:
* Finkatutako aprobetxamendua:
— Eraikuntza aprobetxamendu arautzailea eraikuntzen egungo formaren emaitza izango da.
* Aprobetxamendu berria:
— «4.1. EUan»: 1.885 m˛(t).
— «4.2. EUan»: 800 m˛(t).
— Eraikuntzaren forma erregulatzen duten parametroak:
* Egun dauden profila eta altuera finkatzen dira.
* Guztira «4.1 EU»an:
— Eraikuntza profila II/I.
— Eraikuntza altuera: 9,50 m.
* Guztira «4.2 EU»an:
— Eraikuntza profila (Arau berezi honetako 1. grafikoan zehaztutakoari jarraituz.): IV/I.
— Eraikuntza altuera (1): 12,50 m.
— Erabiltzeko baldintza bereziak:
* Gehienezko etxebizitza kopurua:
— Guztira «4.1 EU»an: 16 etx.
— Guztira «4.2 EU»an: 6 etx.
* «4.2. EU»an merkataritza erabilera baimentzen da behe-oinean.
* «4.2. EU»an 6 garaje plazako gutxieneko zuzkidura ezarriko da eta «4.1. EU»an 12 garaje-plaza lurzatiko.
2. Garapen eta exekuziorako erregimen juridikoa.
* Lurzoruaren sailkapena:
— Hiri-lurzorua.
* Plangintzaren garapen eta exekuziorako erregimena:
— Zuzeneko exekuzioa.
* Hirigintza aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra:
— «4.1. EU» eta «4.2. EU» exekuzio unitateen batez besteko aprobetxamendua erreferentziako eremuan guztira aurreikusitako irabazizko aprobetxamendua eta unitatearen lurren azaleraren arteko zatiketaren emaitza izango da (Proiektu honetako hirigintza arauetako 2.2.2 artikuluak xedatutakoa bete beharko da).
— Gainerako kasuetan indarrean dagoen legerian xedatutakoari jarraituko zaio.
* Jarduketa programa:
— Exekuzioan Antolaketa Arauen behin betiko onarpenetik aurrera.
III. Ordenazio xehakatua.
1. Kalifikazio xehakatua.
* Areako Zonakatze Xehakaturako baldintzak, II.6 «Zonakatze Xehakatua (Hiri area)» planoan ezarritakora egokituko dira arauzko izaerarekin.
* Ordenazioaren ezaugarriak. Datu informatiboa):
— «Etxebizitza erabilera»:
Finkatutako eraikuntza aprobetxamendua:
* «a. 10» lurzatiak: 3.673 m˛(p).
* «a.20» lurzatiak: 1.047 m˛(p).
Finkatutako etxebizitza kopurua:
* «a.10» lurzatiak: 35 etx.
* «a.20» lurzatiak: 2 etx.
Eraikuntza aprobetxamendu berria:
* «a.10.4.1» lurzatiak: 942,5 m˛(t).
* «a.10.4.2» lurzatiak: 942,5 m˛(t).
* «a.10.4.3» lurzatiak: 800 m˛(t).
* «a.10» lurzatiak guztira: 2.685 m˛(t).
Etxebizitza berrien kopurua:
* «a.10.4.1.» lurzatiak: 8 etx.
* «a.10.4.2.» lurzatiak: 8 etx.
* «a.10.4.3.» lurzatiak: 6 etx.
* «a.10» lurzatiak guztira: 22 etx.
— Zuzkidurak:
Espazio libreak:
* «f.10» lurzatia 359 m˛.
2. Eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza bereziak
* Proiektu honen «II.8» planoan definitzen dira
* «a.10.4.2.» lurzatiaren gaineko erabilera publikoko zortasuna ezartzen da, eta egun dauden finkatutako lurzatietarako ezarritakoak bere hortan uzten dira.
3. Hiri-zerbitzuen azpiegiturak eta urbanizazio-obrak.
* «4.1. EU» eta «4.2. EU» exekuzio unitateetan aurreikusitako espazio libreak eta bideak (aparkalekuak, espaloiak, galtzadak, pasealekuak, eta abar.) urbanizatuko dira.
4. Hirigintza kudeaketa eta exekuziorako baldintza juridikoak
* Kudeaketa eta exekuziorako baldintza orokorrak:
— «4.1. EU» eta «4.2. EU» exekuzio unitateetan konpentsazio sistemaren bidez jardungo da.
* Ordenazioz kanpoko eraikuntzak:
— II.7 «Garapen, hirigintza kudeaketa eta exekuziorako baldintzak» planoan grafiatutako eta zerrategiari dagozkion eraikuntzak ordenazioz kanpo deklaratzen dira.
* Urbanizazio kargak finantzatzeko baldintzak:
— «4.1 EU» eta «4.2 EU» exekuzio unitateen urbanizazio kargak unitate hauetan aurreikusitako eraikuntza aprobetxamenduaren titularren eta/edo esleipendunek finantzatuko dituzte. Dena dela, honi dagokionean, 1998ko apirilaren 22an sinatutako hitzarmenean ezarritakoari jarraituko zaio.
* Exekuzio-epeak:
— Urbanizazio eta eraikuntza obligazioak bete eta kudeatzeko epeei dagokienez, honako dokumentu honetan izaera orokorrez ezarritako baldintzak aipatuko dira.
5. Grafikoak.
* 1. Sekzioak 1/500 Eskala.
1. 1. Sekzioa 1/500 Eskala
10. Hirigintzako esku hartze area. Arotza-Enea. Arau berezi aldatua.
«10 Hirigintzako esku hartze area. Arotza-Enea» (Azalera: 8.152 m˛).
I. Helburuak eta ordenazio irizpideak.
* Egun dauden eraikuntza eta erabilerak finkatzea.
* Interbentzio baldintzak eremuan definitzea. Horretarako, eraikuntza baldintzak erregulatzen dira exekuzio unitatea («10.1 EU.») espezifikoki definitzen da; bertan, eraikuntza aukera berriak ordenatzen dira dagozkien urbanizazio baldintzak ezarriz eta hortik ateratzen den lurzatirako irisgarritasun baldintzak hobetuz.
* Area hiritartzea errepidearen ertzean espaloi jarrai bat eginda, eta Elbarrena arean dagoen alboko zubiaren ondoan espazio libre bat sortuz.
II. Hirigintzako erregimen orokorra.
1. Kalifikazio Globala.
* B.10 / 10 Zona (Egoitza gunea) (Azalera: 6.624 m˛).
— Eraikitzeko baldintza bereziak:
Zonen eraikuntza aprobetxamendua (Datu informatiboa): 3.285 m˛(t).
«Eraikuntza aprobetxamendua» erregulatzeko baldintzak:
* Finkatutako aprobetxamendua:
— Eraikuntza aprobetxamendu arautzailea eraikuntzen egungo formaren emaitza izango da.
* Aprobetxamendu berria:
— «10.1. EUan»: 450 m˛(t).
Eraikuntzaren forma erregulatzen duten parametroak:
* Egun dauden profila eta altuera finkatzen dira.
* Guztira «10.1EU»an:
— Eraikuntza profila: I/I.
— Eraikuntza altuera: 8,00 m.
— Erabiltzeko baldintza bereziak:
3. kategoriara mugatzen da industria erabilera.
«10.1. EU» lurzatian 10 aparkaleku plazako gutxieneko zuzkidura ezarriko da
«Elbarrena edo Arotzanea etxea» deituriko eraikuntza dagoen «a.10» egoitza lurzatia gaur egun bi etxebizitza izateko dituen aprobetxamendu baldintzetan finkatzen da.
«Lore Toki» izeneko finkan dagoen egoitza erabilera finkatzen da, gaur egun duen baldintzetan, hau da, gehienez lau etxebizitzako aprobetxamendua izango du.
* E.10 / 10 Zona (Errepideak) (Azalera: 1.528 m˛).
2. Garapen eta exekuziorako erregimen juridikoa.
* Lurzoruaren sailkapena:
— Hiri-lurzorua.
* Plangintzaren garapen eta exekuziorako erregimena:
— Zuzeneko exekuzioa.
* «Hirigintza aprobetxamendua» esleitzeko erregimen orokorra:
— «10.1 EU»aren batez besteko aprobetxamendua erreferentziako eremuan guztira aurreikusitako irabazizko aprobetxamendua eta unitatearen lurren azaleraren arteko zatiketaren emaitza izango da (Proiektu honetako hirigintza arauetako 2.2.2 artikuluak xedatutakoa bete beharko da).
— Gainerako kasuetan indarrean dagoen legerian xedatutakoari jarraituko zaio.
* Jarduketa programa:
— Exekuzioan Antolaketa Arauen behin betiko onarpenetik aurrera.
III. Ordenazio xehakatua.
1. Kalifikazio xehakatua.
* Areako Zonakatze Xehakaturako baldintzak, II.6 «Zonakatze Xehakatua (Hiri area)» planoan ezarritakora egokituko dira arauzko izaerarekin.
* Ordenazioaren ezaugarriak (Datu informatiboa.):
— Industria erabilera:
Finkatutako eraikuntza aprobetxamendua:
* «b.10» lurzatiak: 1.992 m˛(t).
Eraikuntza aprobetxamendu berria:
* «b.10» lurzatiak: 450 m˛(t).
— Etxebizitza erabilera:
Finkatutako eraikuntza aprobetxamendua:
* «a.10» lurzatiak: 240 m˛(t).
* «b.10» lurzatiak: 460 m˛(t).
Finkatutako etxebizitza kopurua:
* «a.10» lurzatia: 2 etx.
* «b.10» lurzatia: 4 etx.
— Merkataritza erabilera:
Finkatutako eraikuntza aprobetxamendua:
* «a.10» lurzatiak: 213 m˛(t).
2. Eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak.
* Proiektu honen «II.8» planoan definitzen dira grafikoki.
3. Hiri-zerbitzuen azpiegiturak eta hiritartze lanak.
* «10.1. EU»an aurreikusitako espazio libreak eta bideak (espaloia, pasealekua eta abar.) urbanizatuko dira.
4. Hirigintza kudeaketa eta exekuziorako baldintza juridikoak
* Kudeaketa eta exekuziorako baldintza orokorrak:
— 2.019 m˛-ko azalerako «10.1. EU» exekuzio unitatean Konpentsazio Sistemaren bidez jardungo da.
* Urbanizazio kargak finantzatzeko baldintzak:
— «10.1. EU»aren urbanizazio kargak aprobetxamenduaren titularrei dagozkie eremuan.
* Exekuzio-epeak:
— Urbanizazio eta eraikuntza obligazioak bete eta kudeatzeko epeei dagokienez, honako dokumentu honetan izaera orokorrez ezarritako baldintzak aipatuko dira.
11. Hirigintzako esku hartze area. Txamarretexe. Arau berezi aldatua.
«11 Hirigintza esku hartze area-Txamarretxe» (Azalera: 5.991 m˛).
I. Antolaketa helburuak eta irizpideak.
* Arearen ezaugarri orokorrak finkatzea, bai egungo eraikuntzei dagokienez, bai eta bideei eta dagoen gainerako eraiki gabeko espazioari dagokionez ere. Ez da aurreikusten oinplano berriko eraikuntzarik, egungo eraikinen ordezkapen posiblea izan ezik.
* Urbanizazio lanei buruzko aurreikuspenak Txamarretxe plaza oinezkoen erabilerarako egokipenera mugatzen dira, «Olariagako Saroia» aisialdirako Areako biderako ibilgailu-sarbidea Mari Haundi Etxearen albora aldatuz, eta beti ere ibilgailuen trafikoa eta oinezkoena batera egoteko irizpideei erantzunez.
II. Hirigintzako erregimen orokorra.
1. Kalifikazio globala.
* A.10/ 11 Zona (Egoitza gunea) (Azalera: 5.606 m˛).
— Eraikitzeko baldintza bereziak:
Zonen eraikuntza aprobetxamendua (Datu informatiboa): 9.128 m˛(t).
— Eraikuntza aprobetxamendua erregulatzeko baldintzak:
— Eraikuntza aprobetxamendu arautzailea eraikuntzen egungo formaren emaitza izango da.
— Eraikuntzaren forma erregulatzen duten parametroak:
Egungo eraikuntzen profila eta altuera finkatzen dira.
* E.10/ 11 Zona (Errepideak) (Azalera: 385 m˛).
2. Garapen eta exekuziorako erregimen juridikoa.
* Lurzoruaren sailkapena:
— Hiri-lurzorua.
* Plangintzaren garapen eta exekuziorako erregimena:
— Zuzeneko exekuzioa.
* Jarduketa programa:
— Exekuzioan Antolaketa Arauen behin betiko onarpenetik aurrera.
III. Ordenazio xehakatua.
1. Kalifikazio xehakatua.
* Areako Zonakatze Xehakaturako baldintzak, «II.8 «Zonakatze Xehakatua (Hiri area)» planoan ezarritakora egokituko dira arauzko izaerarekin.
* Ordenazioaren ezaugarriak (Datu informatiboa):
— Etxebizitza erabilera:
Finkatutako «eraikuntza aprobetxamendua»:
* «a.10» lurzatiak: 8.762 m˛(t).
Finkatutako etxebizitza kopurua:
* «a.10» lurzatiak: 44 etx.
— Merkataritza erabilera:
Finkatutako eraikuntza aprobetxamendua:
* «a.10» lurzatiak: 366 m˛(t).
2. Eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak.
* Proiektu honen «II.8» planoan definitzen dira grafikoki.
3. Hiri-zerbitzuen azpiegiturak eta urbanizazio-obrak.
* Txamarretxe plaza hiritartzea oinezkoen erabilerarako, eta Olariagako Saroiko aisialdirako areako biderako ibilgailu-sarbidea Mari Haundi eta Elosegi Etxearen artean (aldi berean egotea) mantentzea.
4. Hirigintza kudeaketa eta exekuziorako baldintza juridikoak
* Hiritartze kargak finantzatzeko baldintzak:
— Txamarretxe plaza hiritartzeko egin beharreko obrak Zaldibiako Udalak finantzatuko ditu.
3.2. Lurzoru hiritarra.
Beheko solairuetan etxebizitzak egiteko baldintzak.
Zaldibiako udalerriak merkataritza-etxabeek osatutako ondare garrantzitsua du, horretarako erabiltzen ez diren arren; horietako batzuetan ez da inolako jarduerarik izan eraiki ziren unetik bertatik, eta beste batzuk, berriz, itxiz joan dira, eta hori Zaldibian eta halako herrietan bereziki larria da, bertan merkataritza-azpiegitura ahula delako eta inguruan, hurbil samar, maila ertaineko eta goi mailako hainbat zentro daudelako, eta udalerri honetako biztanleek hara jotzen dutelako erosketak egitera. Horregatik, antolamendua aldatzeko agiri honetan, jada finkatuta dauden eraikinen behe-solairuetan etxebizitzarako erabilera onartzeko aukera proposatzen da, lortzen diren etxebizitzen bizigarritasunerako bermeei dagokienez kontrol tekniko zorrotza eginez, halako esku-hartzeak baimentzeko Udalak idatzi beharko duen Ordenantza batean islatuta egongo diren baldintzak bete beharko baitituzte.
Artikulu honen aplikazio-eremua Zaldibiako eraikinetako behe-solairuak izango dira, Etxebizitzetarako Lur-zatietan bakarrik (a.10 eta a.20). Jarduketa horietan adierazitako zehaztapenak «Etxebizitzetarako Lurzoru Hiritarrean finkatutako eremuetan behe-solairuen eta beste lokal batzuen erabilera aldatzeko jardueren Ordenantza Arau-emailean» araututa egongo dira, eta hori, Udalak aldaketa puntual hau onetsi ondoren garatuko da.
— Aplikazio eremua: Egungo eraikinetako beheko solairuak. Beheko solairutzat hartzen da bere azalera eraikinaren ehuneko berrogeita hamarrean gutxienez eraikinaren erreferentziazko sestrarekin bat egiten duena, eta sestra gaineko lehen solairua, sotoa edo erdi-sotoa izango da, halakorik baldin badago.
— Baldintza orokorrak: Etxebizitza berriaren azalera erabilgarria ez da inoiz 40 m˛ baino txikiagoa izango, esekitokia salbu. Bizitegirako gune horren gutxieneko altuera librea 2,50 metrokoa izango da. Gutxienez, fatxadara irekitako bi bao eduki beharko ditu, bizitegirako bi gune bereziei zerbitzu egingo dietenak.
— Bizigarritasun baldintzak: Era honetako eraikuntzetan izaera orokorrez eskatutako bizigarritasun-baldintzak bete beharko dira. Lokala gaitzeko proiektuaren barruan, eraikinetako isolamendu akustikoari buruzko eta baldintza termikoei buruzko araudia betetzen dela bermatu eta egiaztatu beharko da.
— Baldintza estetikoak: Fatxada berria osotasunaren konposiziora eta materialetara egokitu beharko da. Proiektuak baldintza horren justifikazioa islatu beharko du fatxada guztientzat.
— Erabilerraztasun baldintzak: Etxebizitzak kokatuta dauden eraikineko zirkulazio-gune komunen barrualdetik sartu beharko da etxebizitzetara. Hori posible ez balitz, aurrealdera ematen duen kanpoaldeko eremu eraiki gabetik barrena egin ahal izango da, eta hala izanez gero, bermatu egin beharko da urbanizazioak eta eraikuntzak berritzeko, handitzeko edo aldatzeko lanak izeneko V. Eranskinean ezarritako arauak betetzen direla (2000ko apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, herri-inguruetako, espazio publikoetako, eraikuntzetako eta informazio- eta komunikazio-sistemetako erabilerraztasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onesten dituena). Baldintza horiek -salbuespen modura- bete gabe utzi ahal izango dira horiek betetzea ezinezkoa den kasuetan, baina alderdi hori, kasu bakoitzean, udaleko zerbitzu teknikoek berariaz aztertu eta justifikatu beharko dute.
Bultzatzen diren jarduketa horien ondorioz, etxebizitza kopurua nabarmen, igoko da, eta horregatik, etxebizitzen eta espazio libreen sistemaren arteko erlazioa zaintzearren, pertsonako 5 m˛-ko edo etxebizitzaren erabileraren 25 m˛(t)-ko zuzkidura ezarriko da, hala agintzen baitu 2006ko ekainaren 30eko Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 78. artikuluak, sistema orokorren sareko zuzkidura publikoetara zuzendutako lurren eta eskubideen erreserbarako gutxieneko estandarrei buruzkoak, eta, kasu honetan, lurzoru hiritarrezinean eta 14. Hirigintzako esku hartze area osatzen duen Olalde Parkearen alboan dagoen udalaren jabetzako lurzatia, F.10/14 Espazio libreak delakoa, jo da aukeran zeudenen artean egokientzat.
Zaldibiako Udaleko ondare-lurzoru horrek, 1.086 m˛(p)-ko azalera duenak, teorikoki 5.430 m˛(t)-ko edukiera emango lioke etxebizitzak eraikitzeko, ordenantza kontuan hartuta, eraldatutako beheko solairuetan eman daitezken jarduerak barne hartzeko. Lurzati hori F.10. Espazio libreen sistema orokorra gisa kalifikatzeak Olalde parkea 14. hirigintzako esku hartze arera eranstea dakar; parke horrek hiritar izaera du eta zuzkidura horretarako bakarrik dago zuzenduta, bai erabilera ezaugarriengatik eta baita eragindako lursailaren ondoan egoteagatik ere. Lurzatia parkearen eremutik bananduko du Lazkaomendira doan errepide publikoak, beraz, mugatzearen handitzeak errepide horren zati bat –210 m˛(p)–, barne hartzen du eta, guztira 1.296 m˛(p) izango dira.
14. Hirigintzako esku hartze area Olalde Parkea. Arau berezi aldatua.
14. Hirigintzako esku hartze area. «Olalde Parkea» (Azalera: 16.419 m˛).
I. Antolaketaren irizpideak eta helburuak.
* Arearen ezaugarri orokorrak finkatzea, eta parkearen egungo erabilerari eustea, egun dauden lorategiko elementuak kontserbatu eta hobetzeko irizpideari jarraituz.
II. Hirigintzako erregimen orokorra.
1. Kalifikazio globala.
* F.10/14 Zona (Espazio libreak) (Azalera: 16.419 m˛).
— Eraikitzeko baldintza bereziak:
— Araudi orokorrean aurreikusten diren baldintzetan parkearen zerbitzurako eraikinak egitea baimentzen da.
2. Garapen eta exekuziorako erregimen juridikoa.
* Lurzoruaren sailkapena:
— Hiri-lurzorua.
* Plangintzaren garapen eta exekuziorako erregimena:
— Zuzeneko exekuzioa.
III. Ordenazio xehakatua.
1. Kalifikazio xehakatua.
* Areako Zonakatze Xehakaturako baldintzak, II.8 «Zonakatze Xehakatua (Hiri area)» planoan ezarritakora egokituko dira arauzko izaerarekin.
* Ordenazioaren ezaugarriak:
— Zuzkidurak:
— Espazio libreak («f.10»): 16.419 m˛.
3.3. Lurzoru hiritarra.
Zela Baserria. Zonifikazio xehakatua.
9. Hirigintzako esku hartzeko area. Elbarren. Arau berezi aldatua.
9. Hirigintzako esku hartzeko area - «Elbarren» (Azalera: 44.332 m˛).
I. Antolaketa irizpideak eta helburuak.
* Egungo industria garapena finkatzea eremu mugatuan, eta garapen berriak zein industria garapenak erregulatzea hutsik dauden lurzatietan.
* Egun Zela baserria dagoen lurzatian hirugarren sektoreko erabilerak proposatzea.
* Egungo errepidetik areara bitarteko zatian irisgarritasun baldintzak antolatzea.
* Lurzatia hiritartzea. Ibaiaren ertzean pasealeku bat egitea eta gainaldean aparkaleku publiko bat, eta, hala, arearen barruko mugikortasuna konpontzea.
* Aurreikusitako eraikuntza-eta urbanizazio berrien interbentzio baldintzak zehaztea, alde batetik, hiru exekuzio unitate mugatuz –«9.1. EU» «9.2.» eta «9.3. EU»– eta, bestetik, desjabetzapen eremua. –«9.3. D.E.»–.
II. Hirigintzako erregimen orokorra.
1. Kalifikazio globala.
* B.10/ 9 Zona (Industria-zona) (Azalera: 39.903 m˛).
— Eraikitzeko baldintza bereziak:
— Zonen eraikuntza aprobetxamendua (Datu informatiboa): 28.445 m˛(t).
Eraikuntza aprobetxamendua erregulatzeko baldintzak:
* Finkatutako aprobetxamendua:
— Eraikuntza aprobetxamendu arautzailea eraikuntzen egungo formaren emaitza izango da.
— Lurzati industrialetan dauden eraikuntzetan goiko solairuen aprobetxamendua handitzeko baimena ematen da, eraikuntzak lurzati bakoitzean hartzen duen azaleraren herena gehienez.
* Aprobetxamendu berria:
— Guztira «9.1 EU»an:
— Eraikuntzak lurzatian duen gehienezko okupazioa: 950 m˛.
— Eraikitzeko aprobetxamendu gehigarria (goiko solairuetan): 950 m˛tik 1/3a.
— Eraikitzeko gehieneko aprobetxamendua: 1.266. m˛(t).
— Guztira «9.2 EU»an:
— Eraikuntzak lurzatian duen gehienezko okupazioa: 6.800 m˛.
— Eraikitzeko aprobetxamendu gehigarria (goiko solairuetan): 6.800 m˛tik 1/3a.
— Eraikitzeko gehieneko aprobetxamendua: 9.066 m˛(t).
— Guztira «9.3 EU»an:
— Eraikuntzak lurzatian duen gehienezko okupazioa: 807,95 m˛(p).
— Eraikitzeko gehieneko aprobetxamendua: 1.100 m˛(t).
Eraikuntzaren forma erregulatzen duten parametroak:
* Eraikuntza profila: II/I 9.1 EU eta 9.2 EUtan eta III/I 3. EUn.
* Eraikuntza altuera: 10m 9.1 EU eta 9.2 EUrentzat eta 11m 3 EUrentzat.
— Erabiltzeko baldintza bereziak:
«Toki Goxo» izeneko eraikuntza dagoen «a.20» egoitza-lurzatia finkatuta gelditzen da gaur egun etxebizitza bakarra izateko dituen aprobetxamendu baldintzetan.
— Partzelatzeko baldintza bereziak:
— Gutxieneko partzela «9.1 EUn»: 230 m˛.
— Gutxieneko lurzatia «9.1 EUn»: 230 m˛.
* E.10/ 9 Zona (Errepideak) (Azalera: 4.429 m˛).
2. Garapen eta exekuziorako erregimen juridikoa.
* Lurzoruaren sailkapena:
— Hiri-lurzorua.
* Plangintzaren garapen eta exekuziorako erregimena:
— Aurreikusitako eraikuntzaren behin betiko lerrokadurak zehazten dituen Xehetasun Azterketa bat egingo da.
* «Hirigintza aprobetxamendua» esleitzeko erregimen orokorra:
— «9.1 EU» «9.2 EU» eta «9.3 EU»n batez besteko aprobetxamendua erreferentziako eremuan guztira aurreikusitako irabazizko aprobetxamendua eta unitatearen lurren azaleraren arteko zatiketaren emaitza izango da. (Proiektu honetako hirigintza arauetako 2.2.2 artikuluak xedatutakoa bete beharko da).
— Gainerako kasuetan indarrean dagoen legerian xedatutakoari jarraituko zaio.
* Jarduketa programa:
— Exekuzioan Antolaketa Arauen behin betiko onarpenetik aurrera.
— 9.3 EUrentzat urtebeteko epea emango da Xehetasun Azterketa behin betiko aurkezteko eta onartzeko aldaketa puntual hau behin betiko onarpenetik aurrera.
III. Ordenazio xehakatua.
1. Kalifikazio xehakatua.
* Areako Zonakatze Xehakaturako baldintzak, «II.8 «Zonakatze Xehakatua (Hiri area)» planoan ezarritakora egokituko dira arauzko izaerarekin.
* Ordenazioaren ezaugarriak. (Datu informatiboa):
— Industria erabilera:
— Finkatutako eraikuntza aprobetxamendua:
* «b.10» lurzatiak: 16.885 m˛(t).
— Eraikuntza aprobetxamendu berria:
* «b.10» lurzatiak: 10.332 m˛(t).
* c.10 lurzatiak: 1.100 m˛(t).
— «Eraikuntza okukpazioa»:
* Finkatutako lurzatiak: 12.714 m˛ (%62).
* Lurzati berriak: 7.750 m˛ (%38).
— Etxebizitza erabilera:
— Finkatutako eraikuntza aprobetxamendua («a.20» lurzatia): 128 m˛(t).
— Finkatutako etxebizitza kopurua: 1 etx.
— Aparkalekua:
— Gainazalean aparkaleku publikorako 118 plazako zuzkidura ezarriko da.
2. Eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak.
* Proiektu honen «II.10» planoan definitzen dira grafikoki.
* Gainazalean aparkaleku publikorako gutxieneko zuzkidura ezarriko da ehun eta hemezortzi ibilgailurentzat, horietatik hemezortzi kamioientzat.
* Beharrezko erabilera publikoko zortasunak ezarriko dira finkatutako industria lurzatietan, Arean ibaiaren ertzean pasealeku bat egin ahal izateko.
3. Hiri-zerbitzuen azpiegiturak eta urbanizazio-obrak.
* «9.1. EU» eta «9.2. EU»an aurreikusitako espazio libreak eta bideak (aparkalekuak, espaloia, galtzada, pasealekua eta abar.) urbanizatuko dira.
* Arean aurreikusitako espaloi perimetrala eraikitzea, finkatutako lurzatien ertzean.
* Era berean, eta finkatutako industria lurzatien eremuaren barruan, egin beharreko obrak burutuko dira urbanizazio baldintza egokiak lor daitezen, bai instalazioen zerbitzuen zonan baita aipatutako ibaiaren ertzeko pasealekuan ere.
4. Hirigintza kudeaketa eta exekuziorako baldintza juridikoak.
* Kudeaketa eta exekuziorako baldintza orokorrak:
— Mugatu egiten dira «9.1. EU», «9.2. EU» eta «9.3. EU» exekuzio unitateak; horietan konpentsazio sistemaren bidez jardungo da.
— «9.3. DE» eremua mugatuko da, proposatutako aurreikuspenen exekuzioaren ondorioetarako, desjabetzapenaren bidez jardungo da.
— Era berean, desjabetzapenaren bidez jardungo da urbanizazio obren exekuzioaren ondorioetarako, espaloiak barne, aurreko hiru eremuetatik kanpo aurreikusita.
* Urbanizazio kargak finantzatzeko baldintzak:
— Mugatutako exekuzio unitateen urbanizazio kargak aprobetxamenduaren titularrei dagozkie eremu bakoitzean.
— Arean aurreikusitako gainerako urbanizazio obren exekuzioa eta finantziazioa Udalari dagokio, nahiz eta beste administrazio batzuek ere parte har dezaketen, edo urbanizazio karga gisa aldameneko hirigintza garapenean eragin dezakeen.
* Exekuzio-epeak:
— Urbanizazio eta eraikuntza obligazioak bete eta kudeatzeko epeei dagokienez, honako dokumentu honetan izaera orokorrez ezarritako baldintzak aipatuko dira.
3.5. Udal katalogoaren aldaketa
2. Ondasunen eta katalogatutako elementuen zerrenda. kontserbazio maila.
2.1. Kontserbazio maila zorrotza duten elementu arkitektonikoak.
* Santa Fe Parrokia-eliza (herrigunea).
* Albitxu Enea (herrigunea).
* Kanpain Errota (herrigunea)
* Saturdi Ermita (Urtsu Erreka).
* Iparragirre baserria (Aralar parkea).
2.2. Kontserbazio maila zorrotza duten elementu bereziak.
* Aralarko galtzada (Aralar parkea).
* Auza-Gaztelu gailurra (Aralar parkea).
2.3. Kontserbazio maila zorrotza duten interes arkeologikoko elementuak.
* Atauru-gańe monolitoa. (Aralar parkea).
* Ausokoi trikuharria (Aralar parkea).
* Ausokoi II trikuharria (Aralar parkea).
* Argarbi trikuharria (Aralar parkea).
* Matxitxane trikuharria (Aralar parkea).
2.4. Oinarrizko kontserbazio maila duten elementu arkitektonikoak.
* Zubiarurre baserria (herrigunea).
* Zubiaurre baserriaren alboko zubia (herrigunea).
* Karreaene (herrigunea).
* Perratoki (herrigunea).
* Ermentari (herrigunea).
* J. M. Iztuetaren jaiotetxea (Kanpaindegi 1) (herrigunea).
* Txamarretxe (Kanpaindegi 2) (herrigunea).
* Etxabe Enea (herrigunea).
* Bikario Etxea (herrigunea).
* Olako Errota (Aiestaran erreka).
* Olako Errotako presa (Aiestaran erreka).
* Zubieta (Aiestaran erreka).
* Zubieta baserriaren alboko zubia (Aiestaran erreka).
* Zubieta baserriaren alboko karobia (Aiestaran erreka).
* Aiestaran Barrena baserria (Aiestaran erreka).
* Ansusieta baserria (Aiestaran erreka).
* Ansusieta baserriaren alboko zubia (Aiestaran erreka).
* Pasioaren sinboloekin gurutzea (Larraitzera doan errepidea).
* Kalbariota baserria (Larraitzera doan errepidea).
* Teileriatik gertu dagoen errota (Urtsu Erreka).
* Agarreurreta baserria (Urtsu Erreka).
* Irizar Goikoa baserria (Urtsu Erreka).
* Azpikoetxe baserria (Arrubi).
2.5. Oinarrizko kontserbazio maila duten industria arkitekturaren elementuak.
* Zaldibiako zentral hidroelektrikoa (Aiestaran erreka).
2.6. Interes naturalistikoa duten elementuak eta multzoak.
Elementu eta multzo horiei lurzoru hiritarrezinean ezarritako zonakatze irizpideen bidez egiten zaie erreferentzia zuzenean, eta, bereziki, babes bereziko zonetan, edo horietarako espreski eginiko dokumentuetan ezarritakoari, Aralar parkearen kasuan bezala.
Zonifikatze horrekin aipatutako eremuak eta elementu naturalistikoak babesteko eta berriztatzeko xedea duten eraikuntza erabilera eta baldintza espezifikoak erregulatzen dira, helburu horiek, beti ere, bateragarri eginez lurraldeko interbentzio positiboarekin, ustiapen tradizionalari eta jolas-jarduetara lotuta.
2.7. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1996ko azaroaren 11ko ebazpenak eragindako eremu eta elementuak:
* Presuntzio arkeologikoa «A»:
— Mugerza baserria (herrigunea).
— Zaldibarren baserria (Beheko bailara).
— Lizarraga baserria (Beheko bailara).
— Urtezabal baserria (Beheko bailara).
— Aiestaran Barrena baserria (Aiestaran erreka).
— Arrue baserria (Arrubi).
— Saturdi Ermita (Urtsu Erreka).
* Presuntzio arkeologikoa «B» klasea:
— Santa Fe Parrokia-Eliza (herrigunea).
— Presuntzio arkeologikoa «C» klasea:
— Koa haitzuloa (Aralar parkea).
— Presuntzio arkeologikoa «D» klasea:
— Kanpain Errota (herrigunea).