Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
127. zenbakia Data 2008-07-03 20937 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
2008ko aurrekontuaren barruan 3. kreditu aldaketarako espedinetea, kreditu gehigarrien modalitatean. Haserako onespena eta jende aurreko erakusketa.
--------------------------------------------------------------------------------
ZALDIBIAKO UDALA
Iragarkia
Zaldibiko Udalbatzarrak, 2008ko ekainaren 27an eginiko bileran, hasiera batez onartu zuen 03 zkia. duen Kreditu Aldaketarako Espedientea, Kreditu gehigarriak modalitatean, Udalaren 2008ko Aurrekontuaren barruan.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 34. artikuluan xedatutakoa beteaz, aipatu espedientea jendeari erakusten zaio, ondorengo arau hauen arabera:
a) Erakutsita dagoen lekua: Idazkaritza-Kontuhartzailetza.
b) Espedientea aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: Hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
c) Honako hauek jar ditzakete erreklamazioak: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 17.1 artikuluan aipatzen diren interesatuek eta erabakiaren aurka bozkatu duten korporaziokideek.
d) Inpugnatzeko arrazoiak: Aipatutako abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 17.2 artikuluan adierazitakoak eta ordenamendu juridikoa urratzea.
e) Aurkezteko bulegoa: Udaletxearen sarrera erregistroan, bulego orduetan.
f) Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udalbatzarra.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe, kreditu aldaketarako espedientea behin-betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan gabe.
Zaldibia, 2008ko ekainaren 27a.—Franciso M. Ayerbe Urbiztondo, Alkatea.
(315) (7685)