Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/09/29
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia

?

Zerbitzuak eskaini edo Udal Iharduerak burutzeagakio prezio publikoen Ordenantza Arautzailea 

GIPUZKOAKO A.O. - 1992-03-13, 50 zb.

Arauzko jendeaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behinbetikotzat jo dira Udal Batzarreak 1991ko abenduaren 11an hartutako hasiera erabakiak, Zerbitzu Publikoak prestatu eta Iharduerak egiteagatiko tasen kuotak aldatu, tasa berriak ezarri eta tasen likidazioa eta diru sartzea arautzeari buruzkoak, 1992ko apirilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testoak honakoak
izanik:

Zerbitzu publikoa eskeini eta Iharduerak burutzeagatiko Tasen ORDENANTZA arautzailea.

ERANSKINA

Idazkera berria.
Udal Batzarrak 1991/12/11an onarturiko erabakiaren arabera.
A) Tasen tarifak:
Zerbitzuak eskeini edo Udal Iharduerak burutzeagatiko tarifak, eskeintzen diren Zerbitzu edo Udal iharduera bakoitzari dagozkionak izango dira.
Iharduera edo zerbitzua mota:

1) Uraren hornidura 
                                                                                        m3/Pezetak
Etxebizitzako kontsumoa (bizitza hutsak barne)... 20
Industri eta Komertzio kontsumoa ......................... 32

- Gutxieneko kuota:
Kontsumitzaileari doakion arrazoiengatik hiruhilabeteko irakurketa egiterik izaten ez den kasuan 10 m3.ko kontsumoari doakion kitapena ezarriko da, gutxieneko kuota bezala, zeintzuk ez dira kontsumituta bezala kontatuko, hurrena egiten den irakurketan konputatuko direlarik.

2) Zabor bilketa
                                                                     Pzta. urteko
Etxebizitzako ............................................. 2 .000
Komertzioko .............................................. 3.000
Industriko................................................... 6.000

3) Ur kontagailua
Ur kontagailuaren mantenimenduaren zerbitzua prestatzeagatiko, 75 pzt. hiruhilabeteko.

4) Herriko ur hornidura
Herriko uraren hornidura orokorretik ura hartzea baimentzeagatik, 2.000 pzt.

5) Udal estolderia
Udal estolderia zerbitzuaren prestakuntzagatik: Tasa hau ezartzen den epe berdinean uraren hornidura zerbitzua prestatzeagatik egiten den kitapenaren zenbatekoaren %25a.

B) Udalak ezarritako Tasa guztien likidazioa eta dirusartzea arautuko duten arau bereziak.

B.1) Uraren hornidura zerbitzua.
Ur kontagailuaren mantenimenduko zerbitzua.
Udal estolderia zerbitzua.
Zerbitzu hauek prestatzeagatik ezartzen diren tasak, hiruhibetean behin kobratuko dira.
B.2) Herriko uraren hornidura orokorretik ura hartzea
Tasa hau ura hartzeko baimena ematen denean likidatuko da.
B.3) Zabor bilketa
Zerbitzu honen prestazioagatik ezartzen den tasa seihilabetean
behin kobratuko da.
B.4 Ur kontagailuei buruz
B.4.1) Hauen lehendabiziko instalaketaren kostua interesatuaren gain joatea.
B.4.2) Konponketak eta erreposizioak Udalaren kontura
joatea.
B.4.3) Ura hartzeko baimena ematerakoan kontadore berriak industriak egiaztatuta egotea exijitzea.

Aldatutako Ordenantza eta Eraskinen gainerako hitzbaketak  1990eko otsailaren 12ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu ziren, eta hemen aipatutzat jotzen dira, osorik hartuta bailiren, alegia.

Hau guztia, Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa
betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurrikusten diren gainerako ondorioetarako.

Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa kuota, tarifa eta Ordenantzen finkapen eta aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra, interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso Kontentzioso-Administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den lanegunaren biharamonetik hasita.

Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide Kontentzioso-Administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen diren lanegunaren biharamonetik hasita.

Zaldibia, 1992ko otsailak 26.-Migel Maria Irastorza Arruabarrena, alkateak.

GIPUZKOAKO A. 0.-1990 Otsailak 12

Jendaurrean erakusteko arauzko epea erreklamazio edo oharpenik egin gabe iragan denez, Eranskinean adierazten den datan
Udal Batzarreak, Eranskin horretako Apartadu edo Epigrafe egokietan adierazten diren udal zerbitzuak prestaueagatik edo
udal eskumeneko iharduerako egiteagatiko Prezio Publikoak, udalrrian aplikatzeko, ezartzeari eta aipatu prezio horiek erregulatzen
dituen Ordenantza eta honen Eranskin separaezina, onartzeari buruzko erabakiak, behin-betiko eta finkotzat hartuak
izan dira, berorren testu osoak eta behin betikoak hitzezhitz honela diolarik.

Zerbitzuak eskaini edo Udal Iharduerak burutzeagatiko prezio publikoen ORDENANTZA Arautzailea.

1. Artikulua.
Eranskineko tarifetan adierazten diren zerbitzuak eskaini eta iharduerak burutzeagatiko prezio publikoak ezarri eta exijitzen dira, Ordenantza honetan sartzen diren arauen arabera, haiek parte direlarik.
2. Artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
3. Artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoak, zerbitzu eta ihardueren onura izan dezaketenek ordainduko dituzte.
4. Artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren prezio pubiikoen tarifak, l Eranskinean sartzen direnak dira.
5. .Artikulua.
Kopuru eskagarriak, eskatutako edo egindako zerbitzu edo iharduera bakoitzagatik ordainduko dira eta dagozkien epigrafeetan aipatzen diren zenbatekoetan ezin zatikatuko dira.
6. Artikulua.
Ordenantza honetan aipatzen diren zerbitzuen eskaintza edo ihardueren burutzerako. Udal Administrazioari eskatu beharko zaio beren eskaintza edo burutzea. Zerbitzu edo iharduera horiek emantzat joko dira, kasua balitz, Ordenantza hauetan araututako prezio publikoak ordaintzeko baldintzapean eta behin luzatu ondoren, prezio publikoa ez ordaintzeak automatikoki zerbitzua ez eskaintzea edo iharduera ez burutzea ekarriko du.
7. Artikulua.
Ordenantza honetan araututako prezio pubiikoen ordaindu beharra zerbitzuaren eskaintza edo ihardueraren burutzea hasten denetik izango da.
Hala ere, emandako eta luzatutako zerbitzuen eskaintza edo iharduerak burutzeagatiko kasuan, ordainketaren beharra dagokien tarifetan jartzen diren epealdi natural bakoitzaren lehenengo
egunengo hasiko da.
8. Artikulua.
Honela egingo da prezio publikoaren ordainketa:
a) Zerbitzuen eskaintza edo iharduerak burutzeagatiko kasuan, udalkutxetan sarreraren bitmez gordekizuna emanez, zerbitzuen eskaintza edo ihardueraren burutzearen aurretiaz eta adierazitako kopuru gutxienarengatik.
b) Zerbitzuen eskaintza edo iharduerak burutzeagatiko aurretiazko gordekizuna posible ez deneko kasuan, Administrazioak dagokion, kontuan aurkenen duenean.
c) Urteroko zerbitzuen eskaintza edo ihardueraren burutzea direneko kasuan, prezio publikoen matrikulaketan sartu ondoren, urte naturalez.
9. Artikulua.
Prezio publikoaren ordainketara behartuta dagoenari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik. iharduera burutzen ez deneko kasuan, dagokion zenbatekoa itzuli egingo da.
10. Artikulua.
Prezio publiko hauengatiko zorrak premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatu ahal izango dira.
11. Artikulua.
Ordenantza honetan erregulatzen den prezio pubiikoaren likidazioa, bilketa eta ikuskapenari dagokien guztietan, Foru Zerga Arau Orokorrean aurrikusten dena izango da aplikagarri.

AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau, bera eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan befin betikoz onmua izan zen. eta indarrean egongo da Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, horrela jarrraituaz bere aldaketa edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

ERANSKINA

TARIFAK:
Zerbitzuak eskaini edo Udal Iharduerak burutzeagatiko prezio publikoen tarifak, eskaintzen diren zerbitzu edo Udal Iharduera bakoitzari dagozkionak izango dira.

ZERBITZU EDO UDAL IHARDUERA MOTA
- Pilotalekuko instalazioak erabiltzeagatik:
- Erabiltzen den ordu bakoitzeko, argi guztiak piztuta .............................200 Pezetak
- ErabiItzen den ordu bakoitzeko 2tatik argi bat piztuta.. .........................100 Pezetak
- Dutxa zerbitzu bakoitzeko .................................................................. 25 Pezetak
Zerbitzuak eskaini edo Udal Iharduerak burutzeagatiko Prezio Publikoen Ordenantza ArautzaiIea Eranskin hau bere zati delarik, herri honetako Udal Batzarre Osoak behin betiko onetsi
zuen 1989ko azqoaren 15ean.-Idazkaria.
Guzti hau Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.4 artikuluan agindutakoa betez ematen da argitara, orok jakin dezan eta agindu
horretan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horretako 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, erabaki horien eta Ordenantza Fiskal horren kontra errekurtso kontentzioso-administratiboa tartera dezakete interesatuek
Euskal Hemko Justiziako Auzitegi Nagusiko Sala egokiaren aurrean bi hilabeteko epean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emangoden egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.
Hori horrela bada ere, eta agindu horrek baimentzen duenez, interesatuek, horrela nahi bada eta bide kontentzioso-administratiboaren aurretik, erreklamazio ekonomiko-administratiboa
tartera dezakete Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean hilabeteko epean, erabaki horiek eta Ordenantza Fiskal hori Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.
Zaldibia, 1990eko urtarrilak 11 .-Alkatea.


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | İ Zaldibiako Udala. IFK P2008400J