Udal tabladua erabiltzeko arautegi eta finkatutako prezio publikoen espedientearen erakustaldi publikoan kexarik jaso ez denez, behin-betikotzat onartua geratu da Udalbatzarrak 1992ko martxoaren 4ean hartutako erabakia, onartutako ordenantzaren textua ondorengoa izanik:
"Udaf tabladua lagapen-akurapen bidez erabiltzeko Ordenantza".
1 .- Zaldibiako Udaleko udal tabladua erabili ahal izateko, Zerbitzu Batzordeari idatziz eskaera bat aurkeztu beharko zaio,
ondorengo xehetasunak adieraziz:
- Eskaera egiten duen pertsona edota entitatea, harremanetarako helbidea eta telefonoa.
- Tabladua zertarako erabiliko den.
- Non jarriko den.
- Noizko behar den eta noiz arte erabiliko den, beti ere 14 egun baino gehiago onartuko ez delarik. Eskaria gutxienez erabilera-data baino hamar egun lehenago aurkeztu beharko da.
2.- Lagapen-Akurapena.
2.1.- Lagapen bezala hartuko da udal tabladua dohan erabiltzea. Irizpide hau ondorengo kasuotan ezarriko da:
A.- Goierri Eskualdeko Udalei lagatzea, eskualdeko udal desberdinen arteko lankidetza, laguntza eta elkartruke bezala. Dagokien fidantza jarri beharko dute.
B.- Zaldibiako kultur erakundeei lagatzea herrian kultur iharduerak bultzatzeko asmoz, dagokien fidantza jani ondoren.
2.2.- Akurapen gisako hartuko da udal tabladua erabiltzea akurapenerako ezarritako prezio publikoa ordaindu eta dagokion fidantza jarri ondoren.
Irizpide hau, 2.1 puntuan aurrikusten ez diren kasu guztietan aplikatuko da.
3.- Akurapen prezio publikoak eta fidantzak.
3.1 .- Akurapen prezio publikoak:
1 - 6 egun = 3.000 pzta./eguna.
7 egunetik gora = 20.000 pzta. guztira.
Eskaera egiten duen udalak, entitateak edo pertsonak, tabladuan egin litezkeen kalteen erantzunkizuna izango du eta horri begira 15.000 pezetatako fidantza ezarri beharko du. Kopuru hon
kalteak konpontzeko aski ez balitz gainerakoa ordaindu beharko du.
4.- Tabladua garraiatu, jarri eta kentzea.
4.1.- Zaldibiako Udalak tabladua garraiatu, jarri eta kentzeko lanak bere gain hartuko ditu berak antolatzen dituen ekintzetan eta baita ere eskatzailea Zaldibiako Udalak sustaturiko kultur entitate bat denean ere.
4.2.- Gainerako kasuetan, eskaera aurkeztu duten pertsonak edo entitateak arduratuko dira tabladua garraiatu, jarri eta kentzeaz.
5.- Udal tabladua kendu eta gordetzea tabladuaren arduradunaren (agoazilaren) lan orduen barruan egingo da, hau da, 7,30etatik 13etara eta 15,30etatik 17,30etara.
Zein, indarreko legeak ezartzen duena betez argitara ema- 1 ten da, adieraziz interesatuek ordenantza honen aurka birjarpen errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela, Udal Batzarraren aurrean Kontentzioso-Administratibora zuzendu aurrez, bera argitaratu ondorengo hilabeteko epean.
Hori horrela bada ere, prezio publikoari dagokionez, interesatuek, horrela nahi badute, bide kontentzioso-administratiboaren aurretik, erreklamazio ekonomiko-administratiboa tartera dezakete Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean hilabeteko epean, Ordenantza hori Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.
Zaldibia, 1992ko uztailak 24.-Alkateak.