Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/10/27
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia
    Laguntza

Zerbitzu Publikoak eskaini eta iharduerak burutzeagatiko tasen ORDENANTZA Araurzailea: Udal fotokopiadora erabiltzeko arautegia 

GIPUZKOAKO A. 0.-1992 abuztuak 25

Udal fotokopiadora erabiltzeko arautegi eta finkatutako prezio publikoen espedientearen erakustaldi publikoan kexarik jaso ez denez, behin betikotzat onartua gertatu da Udalbatzarrak 1992ko maiatzaren 6an hartutako erabakia, onartutako ordenantzaren textua ondorengoa izanik:

IZENBURUA:

- Kultur etxean kokatuko da.

- Kultur Dinamizatzailea izango da bere funtzionamenduaren arduraduna.

- Fotokopiak egin ahal izateko ordutegia: arratsaldeko 5etatik 7,30etara.

- Fotokopien kopuruaren arabera eta Kultur Dinamizatzaileak duen lanaren arabera, egun berean ala hurrengo egunetarako agindu dezake fotokopia egite hori.

- Fotokopia bat egiteagatik duro bateko prezio publikoa ezarriko da. 1992rako. Kopuru hau merkatuaren gorabeherekin alda daiteke, Alkateak erabakiko duelarik.

- Lardizabal herri eskolako fotokopiagailua ez dabilenean, eta haurrek fotokopia ateratzea derrigorrezko dutenean, bertako Zuzendariak Udalari jakinarazi beharko dio.

- Tresna honen eguneroko erabilpenak edozein arazo edo zalantza sortzen badu Hazienda Batzordea da hori aztertzeko gaitua, Alkateak erabakiko duelarik.

- Herriko instituzio eta elkarteek ez dute ordaindu behar- (ekintzak lukrurik gabekoak direnean).

Zein, indarreko legeak ezartzen duena betez argitara ematen da, adieraziz interesatuek ordenantza honen aurka birjarpen errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela, Udal Batzarraren aurrean Kontentzioso-Administratibora zuzendu aurrez, bera argitaratu ondorengo hilabeteko epean.

Hori horrela bada ere, prezio publikoari dagokionez, interesatuek, horrela nahi badute, bide kontentzioso-administratiboaren aurretik, erreklamazio ekonomiko-administratiboa tartera dezakete Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonorniko-Administratiboaren aurrean hilabeteko epeln, Ordenantza hori Gipuzkoako ALDIZKA RI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.

Zaldibia, 1992ko uztailak 24.-Alkateak.


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J