Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/02/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia
    Laguntza

Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko ordenantza fiskala 

GIPUZKOAKO A. 0.-1990 Otsailak 12

Jendaurrean erakusteko arauzko epea erreklamazio edo oharpenik egin gabe iragan denez, Eranskinean adierazten den datan Udal Batzarreak, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga udalerrian aplikatzeko ezartzeari eta Zerga hori erregulatzen duen Ordenantza Fiskala eta honen Eranskin separaezina, onartzeari buruzko erabakiak, behin-betiko eta finkotzat hartuak izan dira, berorren testu osoa eta behin betikoak hitzez-hitz honela diolarik.

Eraikunrza, Instalazio era Obrei buruzko zergaren ORDENANTZA FISKAL Arautzailea.

I. XEDAPEN OROKORRAK

l. Artikulua.
Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Histonkoko Foru Arauean eta tributuari dagokion Foru Arauean aurrikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta esijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.

2. Artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.

II. EGITATE EZARGARRIA

3. Artikulua.
Lan edo hirigintza lizentzia behar duen ezein eraikuntza, instalazio edo obra egitea dugu egitate ezargarria, lizentzia hori jaso edo ez arren, baldin eta lizentzia ematea Udal honi badagokio.

GIPUZKOAKO A.O. - 1990-06-20, 118 zb. 1990eko otsailaren 12ko ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako iragarkiaren akats zuzenketak
3. artikuluaren amaieran «Mantenimenduko obrak ezik» erantsiko da.

GIPUZKOAKO A. 0.-1995 Abenduak 18. Erakuntza, Instalazio era Obren gaineko Zerga arautzen duen ordenantzaren aplikaziorako onartutako irizpidea. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 3. artikuluari mantenimenduari buruzko ondorengo kontzeptua erantsiko zaio:
«Bolumena edo azaleraren handikuntza suposatzen ez duten obrak mantenimendukoak dira».


4. Artikulua.
Zergapeko egitate ezargarria, banan-banan adieraziz, ondorengoek osatzen dute:
1 .- Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitze-obrak.
2.- Dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak.
3.- Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen estrukturan eragin dezaketen aldaketa edo erreformazkoak.
4.- Dauden mota guaietako eraikuntza eta instalazioen kanpoko itxuraren aldaketa dakarkitenak.
5.- Eraikuntzen barne antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik.
6.- Lurraren Legeko textu bateratuko 58. artikuluko 2 atalean azaltzen diren eta behin-behineko izaerarekin egin behar diren obrak.
7.- Zerbitzu publikoen instalaziorako obrak.
8.- Lur higidurak. hala nola lurrerauzketak, lauketak, indusketa eta lurreztaketa, egintza horiek onartu edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiekturen batean egin beharreko obratzat zehaztu eta programatuta leudekeenean salbuetsiz.
9.- Eraikuntzen erauzketa, aurri zorian daudela aitortuetan salbu.
10.- Aparkaleku, industria, merkataritza edo lanbide iharduera, zerbitzu publiko edo lurrazpiari ematen zaion beste erabilera batzutara bideratutako lupeko instalazioak.
11.- Bide publikotik ikusteko moduan egiten den propaganda kanelen jarketa.
12.- Gairasun ekonomikoa eta obra eta hirigintza lizentziapean egotea suposatzen duten eta errekurtso ekonomikoen inbertsioa dakarkiten edozein obra, eraikuntza edo instaiazioak.
5. Artikulua.
Zerga honen pean ez dira egongo Udal honi dagokion titularirate dominikaleko higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, obraren jabe izateko baldintza Udalak betetzen
badu.

III. SUBJEKTU PASIBOAK

6. Artikulua.
1.- Ondorengoak ditugu, zergadun moduan, zerga honen subjektu pasiboak: Foru Tributu Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatu eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten direneko
ondasun higiezinen jabeak, obren jabeak baldin badira; gainerako kasuetan, obraren jabea denari eritziko zaio zergadun.
2.- Udal Administrazioaren aurrean fedemaileki frogatzen ez bada obraren jabe izaera ez dagokiola obra egiten den higiezinaren jabeari, beste pertsona edo entitate bati baizik, ulertuko
da higiezinaren jabea dela arduraduna.

7. Artikulua.
1.- Zergadunaren ordezko subjektu pasibo eritziko zaio dagozkion lizentziak eskatu edo «eraikuntzak» [GIPUZKOAKO A.O. - 1990-06-20, 118 zb. 1990eko otsailaren 12ko ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako iragarkiaren akats zuzenketak], instaiazioak edo obrak egin ditzanari, zergaduna bera ez bada.
2.- Nolanahi, Udal Administrazioak zergapekoaren ordezkoari esijitu ahal izango dio zergapeko izaera duen pertsona edo entitatearen identitatea eta helbidea.

IV.OINARRI EZARGARRIA

8. Artikulua
1. - Zergaren oinarri ezargarria sujetu pasiboak edo kondizio hori duenak bere gain hartzen duen eraikuntza, instaiazio edo obraren kostu erreala eta efektiboa izango da.
2. - Aurreko zenbakian erabakitakoaren ondorioetarako, exekuzio aurrekontuak barnean, hemen bait dago oinarrituta behin-behineko Iikidazioa, materialen kostua, proiektu eta zuzendaritzaren lansari teknikokoak. berean aidez aurretiko lanenak eta lan laguntzaileenak ere.
3.- Oinarri ezargarria, Udal lizentziarik gabeko eraikuntza, instaiazio edo obren kasuetan, Udal Administrazioak ezarritakoa izango da.

V. ZERGA KUOTA

9. Artikulua.
Oinarri ezargarriari Eranskinan adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.

VI. SORTZAPENA

I0. Artikulua.
Zergaren sortzapena eraikuntza, instaiaizo edo obra hasterakoan bertan gertatzen da, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.

VII. KUDEAKETA

11. Artikulua.
Aginduzko lizentzia ematerakoan behin-behingo likidazioa egingo da, oinarri ezargarria doakienek aurkenuriko aurrekontuaren arabera zehaztuko dela, baidin eta aurrekontu hori dagokion Elkargo Ofiziaiak ikuskatu bazen; horrela ez badaa, edo lizentzia lortu ez denean, udal teknikariek, egitasmoari antzemandako kostuaren arabera, zehaztuko dute oinarri ezargarria.

12. Artikulua.
Dagokion lizentzia eman ondoren lehen projektua aldatuko balitz. behin-behineko likidazio berri bat egiteko presupostu berria aurkeztu beharko da lehen presupostua garestitzen denaren arabera.

13. Artikulua.
1.- Benetan egindako eraikuntzak, instaiazioak edo obrak eta euren egi-benetazko kostua ikusiz, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena eginda, aldatu egingo du, hala badagokio, aurreko atalean aipatzen den oinarri ezargarria, dagokion behin-betiko likidazioa eginez, eta dagokion zenbatekoa subjektu pasiboari eskatuz edo, hala gertatuz gero, itzuliz.
2.- Aurreko atalean ezartzen «denerako» [GIPUZKOAKO A.O. - 1990-06-20, 118 zb. 1990eko otsailaren 12ko ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako iragarkiaren akats zuzenketak], obra bukatu edo berau behin-behinerako hartu eta ondorengo lehen hilabetearen barruan, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak eskuratuko duen inprimakian, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekein, dagokion kolegio profesio-beharko da obren kostu totala, projektu eta zuzendaritzaren eskubide fakultatiboak, industria onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk sartuz.

14. Arrikulua.
Zergaren likidaziorako, administrazioak lizentzia emateko isiltasun positiboa erabiliko balu, lizentziak, hau espreski emango balu bezala balioko du.

15. Artikulua.
Ordenantza honetan erregulatutako Zerga honen Iikidazio, bilketa eta ikuskapenari dagokienez, era berean zerga urraketen kalifikazioa eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zehapenak erabakitzeari dagokienez, Foru Zerga Arau Orokorrean aurrikusitakoa izango da aplikagarri.

16. Artikulua.
Lizentziaren titularrak bahimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak ei bumtzea erabakiko balu, idatzi bidez espreski adieraziz, Udalak eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko.

17. Artikulua.
Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko, titularrak berritzea eskatu eta Udalak bairnenik ematen ez badu.

VIII. AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, bere eranskinarekin batera behin betirako onarcua izan zen bertan agertzen den datarekin, eta indarrean egongo da Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, bere aldaketa edo indargabetzea erabaki arte.

ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREI BURUZKO ZERGAREN ORDENANTZA FISKAL ARAUTZAILEA TARIFA

Ezarritako aldaketak 2008-12-31, 251. GAOn argitaratu zen.
Eraikuntza, Instalapen eta Obren Gaineko Zerga. %

Industria edo komer­tziala ........................................ 4,83

Etxe­bizi­tzak ........................................................... 3,62

Babes ofizialekoak ................................................ 2,41


Jendaurrean jartzeko arauzko epea amaitu eta haren aurka inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, behin-betikotzat onartuta geratu da Udalbatzarrak 2008ko azaroaren 12ko bileran hartutako hasierako erabakia, honen eranskinean adierazten diren Ordenantza Fiskalek aldaketak, 2009. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoriekin.

Guzti hau Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.1 artikuluan agindutakoa betez ematen da argitara, orok jakin dezan eta agindu horretan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.

Foru Arau horietoko 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, erabaki horien eta Ordenantza Fiskal horren kontra errekurtso kontentzioso-administratiboa tartera dezakete interesatuek Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko Sala egokiaren aurrean bi hilabeteko epean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.

Hori horrela bada ere, eta agindu horrek baimentzen duenez, interesatuek, horrela nahi bada eta bide kontentzioso-administratiboaren aurretik, erreklamazio ekonomiko-administratiboa tartera dezakete Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean hilabeteko epean, erabaki horiek eta Ordenantza Fiskal hori Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.

Zaldibia, 2008ko abenduaren 29a.—Francisco M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J