Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu berezia-gatik ordaindu beharreko Tasak arautzen dituen ordenantza, 1 zenbakiduna.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo probetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II. ZERGAGAIA
3. artikulua.
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren probetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
2. Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen probetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.
5. artikulua.
Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, probetxamenduaren onuradun direnek.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK
6. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V. OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI. KUOTA
8. artikulua.
1. Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
2. Erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.
Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9. artikulua.
1. Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidatuko dagokion ordainketa egiten ez bada.
2. Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
3. Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
10. artikulua.
Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz. Udal frontoiko instalazioen erabilpenari buruz eranskinean ezartzen diren arauak jarraituko dira.
IX. TASEN KUDEAKETA
11. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X. AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 1999ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
XI. eranskina
Probetxamendu mota:
Udal bide publikoen lurzoru, lurpe eta helgalkinen erabilpen pribatiboa edo probetxamendu berezia, hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileen alde.
TARIFA:
Auzateria osoari edo horren zati garrantzitsu bati dagozkion hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aldeko bide publikoen lur, lurrazpi edo lurgainaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziengatiko tasen tarifa aipatu enpresek udal barrutian urtean eskuratzen duten fakturaziotik datozen sarrera gordinen %1,5ekoa izango da.
Tasa aplikatzeko arauak:
Ekitaldi bakoitzaren lehen hiruhilabetean, enpresek, udal barrutiaren barruan egindako hornidurengatik lortutako sarreren aitorpena egingo dute, aurreko urtean lortutako sarrera gordinak zehazki azalduz.
Aipatu aitorpenarekin batera enpresaren kontabilitateko laburpena eta kasu bakoitzean udal administrazioak eskatuko dituen agiriak aurkeztu beharko dira.
Udal administrazioak tasaren zehazketa edo behin-behineko kobraketa egingo du, hori egin ondoren 5 urteetan ordaindu beharreko zenbatekoa zuzendu ahal izango delarik eta, epe hori iraganik, kasua bada, behin betikotzat joko da.
Probetxamendu mota:
Ezarritako aldaketak 2008-12-31, 251. GAOn argitaratu zen.
Jabari Publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik.
Pilotalekuko instalazioak erabiltzea:
Erabiltzen den ordu bakoitzeko, argi guztiak piztuta ..... 2,41 Euro
Dutxa zerbitzu bakoitza ....................................................... 1,19 Euro
‑Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrukalderasartzea eta horien aparkamendu-erreserba bidepublikoan:
Ibi Iraunkorreko baimena ematea ................................... 62,70 Euro
Ibi Iraunkorra bakoitzeko:
Urte osorako ibia. Metro lineala bakoitzeko .................. 37,62 Euro
Tasa aplikatzeko arauak:
Frontoian horretarako jarritako makinari sartuko zaio fitxak argiak pizteko. Fitxa horiek kultur-etxean lortuko dira.
Jendaurrean jartzeko arauzko epea amaitu eta haren aurka inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, behin-betikotzat onartuta geratu da Udalbatzarrak 2008ko azaroaren 12ko bileran hartutako hasierako erabakia, honen eranskinean adierazten diren Ordenantza Fiskalek aldaketak, 2009. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoriekin.
Zaldibia, 2008ko abenduaren 29a.—Francisco M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.
Jendaurrean erakusteko arauzko epea erreklamazio edo oharrik egin gabe iragan denez, ERANSKINEAN adierazten den datan Udal Batzarreak, Eraskin horretako Apartadu edo Epigrafe egokietan adierazten diren udal jabari publikoko ondasunen erabilera pribatiboa edo probeuramendu bereziagatiko Prezio Publikoak, udalerran aplikatzeko, ezartzeari eta Tasa horiek erregulatzen dituen Ordenantza eta honen Eraskin separaezina, onartzeari bumko erabakiak, behin-betiko eta finkotzat hartuak izan dira, berorren testu osoak eta behin betikoak hitzezhitz honela diolarik.
Udal Jabari Publikoa okupatzeagatiko Prezio Publikoen ORDENANTZA Arautzailea.
1. Artikulua.
Lurraide Historikoko Hazienda Lokalen Foru Arau Erregulatzailean aurrikusitakoaren arabera, Udal honek Ordenantza honetako Eranskinean biltzen diren Tarifetan zehazturiko udal
jabari publikoko ondasunen erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatiko prezio publikoak ezarri era exijitzen ditu.
2. Artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
3. Artikulua.
Zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio-zerbitzu publikoei dagozkien probetxamenduengatik eta zuzenean hiritarren segurtasunerako nahiz defentsarako interesa dutenengatik Administrazio
Publikoek ez dute prezio publikorik ordainduko.
4. Artikulua.
Beharrezko lizentzien onuradun direnek edo. horien ezean, probetzamenduen onura jasotzen dutenek ordainduko dituzte preziook.
5. Artikulua.
1.- Prezioaren zenbatekoa, erabilera edo probeuamendu mota bakoitzerako era burutzen direneko bide edo toki publikoaren kategoriarako Eranskinean bildutako Tarifaren arabera
ateratzen dena izango da.
2.- Honetarako, kaleak eta, oro har Udaierriko tokiak, Eranskinaren arabera sailkatzen dira.
6. Arrikulua.
1 .- Erabilera edo probetxamenduak udal ondasunentzako kalterik ekar badezake, Udal Administrazioak kaiteok estaitzeko erazten dituen zenbatekoak bere esku uztea eskatuko du, dagokion
prezio publikoa ordaintzearen kalterik gabe.
2.- Nolanahi ere, ondasunak konpondu era berregokitzea eskatuko du eta. kalteak konpontezinak balira balorea itzultzea.
7. Artikulua.
1 .- Udal lizentzia behar da efektu nahiz elementuak ezartzeko bai eta hasiera batean emandakoen aldaketa, erreforma, zabalketa edo berregiketarako eta lizentzia emantzat joko da,
kasua balitz Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaintzeko baldintzapean, ezin dakiokelarik bitartean erabilera edo probetxamenduari ekin.
2.- Prezio publikoa ez ordaintzeak automatikoki lizentzia ezenatzea ekarriko du.
8. Artikulua.
1 .- Ordenantza honetan araututako prezio publikoak, lizentziak, permisoak eta era guztietako baimenak emateagatiko Tasen Ordenantza arautzailearen arabera ordaindu beharko lirakeenetatik
independienteak dira.
9. Artikulua.
Aldez aurreko lizentnarik gabeko erabilera edo probetxamenduengatiko zehapen-errejimena ezarri ahal izango du Udalak. Nolanahi ere eta egoki liratekeen beste motatako zehapen eta erantzunkimnen kalterik gabe, prezio pubiiko-honengatik ordaindu
egingo dira, erabilera edo probetxamenduetarako baimenik balego.
10. Artikulua.
Baimenak probetxamenduaren iraupena xedatzen ez denean, luzatutzat joko da baja aitorpena gertatzen ez den bitartean.
11. Artikulua.
Efektu edo elementuak kendu ondoren interesatuek erabilera edo probetxamenduaren baja aitorpen egokia aurkeztu beharko dute Udal Administrazioan eta egokia baldin bada, bajak
aurkeztua izan den hilabetearen ondorengoan izango du eragina, une horretaraino prezio publikoak aplikatuz.
12. Artikulua.
Probetxamendu edo instalazioen titularitate aldaketak, dena dela, aidez aurretik Udai Administrazioaren baimena beharko du. Horretarako kontzesionarioak idatziz eskatu beharko du,
datu pertsonaiak, titular berriaren bizilekua eta Ordenantza honen ondorioetarako beharrezko diren bezainbat datu adieraziz. Udal baimen egokirik gabe egindako aldaketek emandako baimenaren
errebokazioa ekarriko dute ondorioz, beste baimen bat eskatu beharko delarik.
13. Artitkulua.
Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaindu beharra erabilera edo probetxamendua emakidatzen den unetik sortzen da probetxamendu berriak baldin badira eta, gainerako
kasuetan tarifa egokietan asaltzen diren denboraidietako lehen egunean.
14. Artikulua.
Prezio Publikoaren ordainketa kasu bakoitzerako ezarriko diren baldintzen arabera egingo da.
15. Artikulua.
Probetxamenduko konuesiodunari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik hura burutzen ez denean, dagokion zenbatekoa itzuli egingo da.
16. Artikulua.
Interesatuak, berari ezin egotzi zaizkion arrazoizko kausengatik lizentzia erabiltzeari uko egingo balio Administrazioak ordaindutako prezioa itzuli ahal izango du, beti ere emakidatu probetxamenduak
bestelako probetxamendurik ekidin ez badu.
17. Artikulua.
Prezio publiko hauengatiko zorrak premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatu ahal izango dira.
18. Artikulua.
Ordenantza honetan erreguiatzen den Prezio Publikoaren likidazioa, bilketa eta ikuskapenari dagokien guztietan, Foru Zerga Arau Orokorrean aurrikusten dena izango da aplikagarri.
AZKEN XEDAPENA
Ordenanua hau, bera eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betikoz onartua izan zen, eta indarrean egongo da Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hu-
hurrengo egunetik kontatzen hasita, horrela jarrraituaz bere aldaketa edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
ERANSKINA
I. TARIFAK
Eskumen publikoa okupatzeagatik diren sariak, 11 hurrengo zenbakian kaieari izendatzen zaion mailaren arabera erabilera bakoitzari dagozkionak izango dira.
II. PROBETXAMENDU MOTA
A) Epigrafea: Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aldeko udal bide publikoen lur, lurrazpi edo lurgainaren erabilera pribatibo edo probetxamendu berezia.
Auzateria osoari edo horren zati garrantzitsu bati dagozkion hornidura zerbitzuak ustiatzen ditunen enpresen aldeko bide publikoen lur, lurrazpi edo lurgainaren erabilera pribatibo edo probetxamendu
bereziengatiko prezioa aipatu enpresek udal barrutian urtean eskuratzen duten fakturaziotik datozen sarrera gordinen % 1,5ekoa izango da.
Tarifa hau aplikatzeko arauak.
Ekitaldi bakoitzaren lehen lau hilabetetan enpresek udal barrutiaren banuan egindako hornidurengatik lortu sarreren aitorpena egingo dute, aurreko unean lonutako sarrera gordinak zehazki
azalduz.
a) Aipatu aitorpenarekin batera enpresarekin kontabilitateko laburpena eta kasu bakoitzean Udal Administrazioak eskatuko dituen agiriak, aurkeztu beharko dira.
b) Udal Administrazioak prezio publiko honen zehaztaketa edo behin behineko kobraketa egingo du, hori egin ondoren 5 urteetan ordaindu beharreko zenbatekoa zuzendu ahal izango
delarik eta, epe hori iraganik, kasua bada, behin betikotzat joko da. Udal Jabari Pubiikoa okupatzeagatiko preno publikoen Ordenantza Arautzaialea, Eranskin honetako 1 zenbakian biltzen
den tarifa parte delarik, behin betikoz onetsirik izan zen 1989.eko azaroaren hamabostean.-Idazkaria.
Guzti hau Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.4 artikuluan agindutakoa betez ematen da argitara, orok jakin dezan eta agindu
horretan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horretako 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, erabaki horien eta Ordenantza Fiskal horren kontra errekurtso kontentzioso-administratiboa tartera dezakete interesatuek
Euskal Heniko Justiziako Auzitegi Nagusiko Sala egokiaren aurrean bi hilabeteko epean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.
Hori horrela bada ere, eta agindu horrek baimentzen duenez, interesatuek, horrela nahi bada eta bide kontentzioso-adrninistratiboaren aurretik, erreklamazio ekonomiko-administratiboa
tartera dezakete Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean hilabeteko epean, erabaki horiek eta Ordenantza Fiskal hori Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik
hasita kontatzen.
Zaldibia, 1990eko urtarrilak 11 .-Alkatea.