Jendaurrean erakuneko arauzko epea erreklamazio edo oharpenik egin gabe iragan denez, Eranskinean adierazten den datan Udal Batzarreak, Eranskin horretako epigrafe egokietan adierazten
diren zerbitzu publikoak prestatzeagatik edo udal eskumeneko iharduerak egiteagatiko Tasak, udaleman aplikatzeko, ezartzeari eta Tasa horiek erregulatzen dituen Ordenantza
eta honen Eranskin separaezina, onartzeari buruzko erabakiak, behin-betiko eta, finkotzat hartuak izan dira, berorren testu osoak eta behin betikoak hitzez-hitz honela diolarik.
Zerbitzu Publikoak eskaini eta iharduerak burutzeagatiko tasen ORDENANTZA Araurzailea.
1. XEDAPEN OROKORRAK
1. Artikulua.
Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren arabera, Udal honek Eranskineko tarifetan biltzen diren zerbitzuak eskaini eta iharduerak burutzeagatiko tasak
ezarri eta exijitzen ditu, Ordenantza honen baldintzetan.
2. Artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatuko da.
II. EGINTZA EZARGARRIA
3. Artikulua.
Udal Administrazioak zerbitzua benetan eskaini edo iharduera burutzea da egintza ezargarria, bai horrela eskatua izan delako, bai partikularren ekintza edo ez egiteek zeharka horrela behanu
dutelako.
III. SUJETO PASIBOA
4. Artikulua.
1.- Zerbitzuak edo iharduerak eskatu edo honen onuradun gertatzen diren eta Lurralde Histonkoko Zergetako Foru Arau Orokorreko 33. artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta
juridikoak hala nola entitateak izango dira Sujeto Pasibo, zergadun gisa.
2.- Zergadunaren ordezko sujeto pasibo hurrengo hauek izango dira:
a) Eraikinetako jabeak, etxebizitza edo lokalen erabiltzaile edo okupatzaileak erasan edo horien onurako diren zerbitzu edo iharduerengatik ezarritako tasak direnean, eta horiek, kasua
balitz, beharrezko onuradunei ordainarazi ahal izango diete.
b) Suak itzaltzeko zerbitzuak emateagatiko tasetan, arroskuaren Aseguro Etxe edo Entitatea.
5. Artikulua.
Hurrengo hauek dute tasa ordaindu beharra:
a) Partikularren eskariz egindako zerbitzu edo ihardueretán, eskaera egiten dutenek.
Partikularrek eskatu gabe baina beren ekintza edo ez egiteengatik sorturiko zerbitzu edo ihardueren kasuan, aipatu ekintza edo ez egiteak egozgarri «zaizkionekoak» [GIPUZKOAKO A.O. - 1990-06-20, 118 zb. 1990eko otsailaren 12ko ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako iragarkiaren akats zuzenketak].
6. Artikulua.
Ordenantza honetatik eratorritako tributu-zorrei dagokienean eta sujeto pasiboarekin batera, Tarifak aplikatzeko arauetan aipatuko diren pertsonek izango dute zorren erantzunkizuna.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA HOBARIAK
7. Artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak, oro har aplikagarri diren «xedapenean» [GIPUZKOAKO A.O. - 1990-06-20, 118 zb. 1990eko otsailaren 12ko ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako iragarkiaren akats zuzenketak] ezarritakoaren araberakoak izango dira.
V. OINARRI EZARGARRIA
8. Artikulua.
Dagokion tarifaren arabera zerbitzua gauzatzen deneko unitate bakoitza izango da oinarri ezargarria.
VI. KUOTA
9. Artikulua.
Kuota zehazteko aurreko artikulutik ateratzen den oinarriari Eranskineko tarifan agertzen den karga-mota aplikatuko zaio, tarifaren aplikazio arauei jarraiki.
VII. SORTZAPENA
10. Artikulua.
Tasa zerbitzua edo iharduera burutzen denean sortzen da.
VIII. LIKIDAZIOA ETA DIRU-SARTZEA
11. Artikulua.
Udal Administrazioak kontzeptu bakoitzagatik egokia den likidazioa egingo du eta likidanuiko zenbatekoa eskudirutan sartuko da, Tarifa desberdinetan azaldutako exakzioen Arau berezien
arabera.
IX. TASEN KUDEAKETA
12. Artikulua.
Ordenantza honetan erregulatzen diren tasen likidazioa, bilketa eta ikuskapenari, era bereana zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzerako zehapen egokiak zehazteari dagokien guztietan,
Foru Zerga Arau Orokonean aurrikusten dena izango da aplikagarri.
X. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau, bere eranskinarekin batera behin betirako onartua izan zen benan agertzen den datarekin, eta indarrean egongo da Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den
hurrengo egunetik hasita, bere aldaketa edo indargabetzea erabaki arte.
ERANSKINA
TASEN TARIFAK
Zerbitzuak eskeini edo Udal Iharduerak burutzeagatiko tarifak, eskeintzen diren zerbitzu edo Udal-iharduera bakoitzari dagozkionak izango dira.
IHARDUERA EDO ZERBITZU MOTA
Udal estolderia (hiruhilabetero):
Ezarritako aldaketak 2008-12-31, 251. GAOn argitaratu zen.
Ur horniduraren kontsumoko tasaren %36,12.
Ura hartzea. Baimen bakoitzeko: 126,05 euro.
Jendaurrean jartzeko arauzko epea amaitu eta haren aurka inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, behin-betikotzat onartuta geratu da Udalbatzarrak 2008ko azaroaren 12ko bileran hartutako hasierako erabakia, honen eranskinean adierazten diren Ordenantza Fiskalek aldaketak, 2009. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoriekin.
Guzti hau Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen Uztailaren 5eko 11/1989 FON Araueko 16.4 artikuluan agindutakoa betez ematen da argitara, orok jakin dezan eta agindu horretan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horretako 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, erabaki horien eta Ordenantza Fiskal horren kontra errekurtso kontentzioso-administratiboa tartera dezakete interesatuek Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko Sala egokiaren aurrean bi hilabeteko epean. Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.
Hori horrela bada ere, eta agindu horrek baimentzen duenez, interesatuek, horrela nahi bada eta bide kontentzioso-administratiboaren aurretik, erreklamazio ekonomiko-administratiboa tartera dezakete Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean hilabeteko epean, erabaki horiek eta Ordenantza Fiskal hori Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.
Zaldibia, 2008ko abenduaren 29a.—Francisco M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.