Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/09/29
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia
    Laguntza

Jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu bereziagatik. IBI Iraunkorreko baimena eskaera 

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala. 233. zenbakia Data 2007-11-29 31969 orria

Jendaurrean jar­tzeko arauzko epea amaitu eta haren aurka inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, behin-betiko­tzat onartuta geratu da Udalba­tza­rrak 2007ko mar­txo­aren 8ko bileran hartutako hasierako erabakia, honen eranskinean adierazten diren Ordenan­tza Fiskalen Eranskinen epigrafe berrien ezarpenari buruzkoa.

Guzti hori, Gipuzkoako Toki Ogasunak erregula­tzen duen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitara­tzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurrikusten diren gainerako ondorioetarako, bereziki indarrean jar­tzeko.

Erabaki honen aurka, interesatuek administrazioarekiko auzi errekur­tsoa aurkeztu ahal izango dute Donostian egoi­tza duen Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean, bera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Horren kalterik gabe, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide konten­tzioso administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik argitalpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitarazten den egunaren biharamunetik hasita.

Jabari publikoaren erabilera pribatiko edo aprobe­txa­mendu bereziagatiko Tasen Ordenan­tza Fiskala.

Honako Epigrafe berria ezar­tzen da:

Euro

‑Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrukalderasar­tzea eta horien aparkamendu-erreserba bidepublikoan:

Ibi Iraunkorreko baimena ematea ....................... 60,00

Ibi Iraunkorra bakoi­tzeko/urte osorako ibia Metrolineala bakoi­tzeko 36,00

Zerbi­tzu Publikoak eskaini edo jarduera buru­tze­agatiko Tasen Ordenan­tza Fiskala.

Honako Epigrafe berria ezar­tzen da:

Zerbi­tzu presta­tze­agatiko prezioak ondorengoak izango dira:

Euro

— Udal garabia zerbitzua:

‑Bide publikotik ibilgailu arinak erretira­tzea gaizkiaparka­tze­agatik, e.a., eskola ondoko aparkalekura:

Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 8etatik 20etaraeta larunbatetan 8etatik 13etara 78,88

Jaiegunetan 8etatik 20etara eta larunbatetan 13etatik20etara eta gaueko zerbi­tzuan, edozein egunetan20etatik 8etara ................................................................... 98,60

Guztiek jakin dezaten argitara ematen da.

Zaldibia, 2007ko azaroaren 7a.—F.º M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.

(485) (12697


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J