Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/02/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia
    Laguntza

Udalerriko Iharduera Ekonornikoen gaineko Zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulatzen dituen ordenantza fiskala 

GIPUZKOAKO A. 0.-1992 Martxoak 3, 42. zk.

Arauzko jendaurreko informazio epea inongo erreklamazio edo oharrik aurkeztu gabe igaro delarik, ondoren osorik azaltzen den Udalerriko Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergaren exakziorako zenbait ahalmen Errepulatzen dituen Ordenantza Fiskala eta honen 1 eta 2 Eranskin ananduezinen onarpenari buruz Udal Batzarrak 1 eranskinean adierazten den dataz behin behineko izaeraz hartutako erabakiak irmotzat eta behin betikotzat hartu dira:

Udalerriko Iharduera Ekonornikoen gaineko Zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulatzen dituen ORDENANTZA FISKALA.

I - XEDAPEN OROKORRAK

1. Artikulua.
Udal honek Ordenantza Fiskal honetako koefizienteak eta indizeak finkatu ditu, iharduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 13/1989 Foru Araueko 10. eta 11. artikuluetan aurrikusitako ahalmenak erabiliz (ikus azken artikulu honen idazketa berria eman duen Premiazko Zerga Neurriei buruzko apirilaren jeko 7/1991 Foru Araua).

II - GUTXIENEKO KUOTEN PONDERAZIOA

2. ArtikuIua.
Udalerri horretan zergapetutako ihardueretarako zerga honen tarifetan Foru Diputazio honek ezarri dituen gutxieneko kuotak I. Eraskinean azaltzen den koefizientearen arauera gehituko dira.

3. Artikulua.
Udalerriaren barnean Zerga honek zergapetutako iharduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko 2. artikuluaren arauera ehitutako kuotei 2. Eraskinean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontuan hartuz.

4. Artikulua.
Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan hurrenez hurren finkatzen direnak, ez zaizkie aplikaruko kuora probintzialei era bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.

5.Artikulua.
Aipatu 3. artikuluan esandako indizsak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak sailkatu egiten diren 3. Eraskinean erlazionatutako kategorien arauera.

III - TRIBUTUZKO ZERGA

Zerga honen tributuzko kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez egongo da osatua, erantsiz koefizientea eta Ordenantza
honetako 2 eta 3 artikuIuen eta, kasua balitz, Foru Errekarguaren arabera dagokion indizea.

IV - GESTIO ARAUAK

7. Artikulua.
1. Zerga honen gestio, likidazio, bilketa eta ikuskapen ahaimenak eskuordetu ahal izango dira Gipuzkoako Foru Diputazioarengan, Udal Batzarreak aldez aurretik erabakitako eran, edukiarekin eta neurrian, eta horretarako hitzarmena sinatuz ondorioak izan behar dituen urtearen hasiera baino lehen.

2. Erabaki era hitzarmen horiek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilabetearen barruan. Era berean, argitaratuko da aldizkari horretan bertan hitzarmen horien saiaketa.

3. Lehen zenbakian erabakitakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzial eta bereziei dagokienean.

V - AZKEN XEDAPENA

Jendaurrean jartzeko arauzko epea amaitu eta haren aurka inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, behin-betikotzat onartuta geratu da Udalbatzarrak 2008ko azaroaren 12ko bileran hartutako hasierako erabakia, honen eranskinean adierazten diren Ordenantza Fiskalek aldaketak, 2009. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoriekin.

Hau guztia. Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurrikusten diren gainerako ondorioetarako.

Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa kuota, tarifa eta Ordenantzen finkapen eta aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra, interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso Kontentzioso-Administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den lanegunaren biharamonetik hasita.

Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide Kontentzioso-Administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen diren lanegunaren biharamonetik hasita.


Zaldibia, 2008ko abenduaren 29a.—Francisco M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.

l . ERASKlNA
BatzarraIdiaren data: 1991ko azaroak 13.
Finkarurako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: l.

2. ERASKlNA
- Udalerriko bide publikoen sailkapena.
Kategoria: Bakarra.
Inditea: 1.

Ezarritako aldaketak 2008-12-29, 251. GAOn argitaratu zen.
Ekonomi Jardueren Gaineko Zerga.

Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga %1,50 koefizientea


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J