Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
117. zenbakia Data 2003-06-23 12285 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
Herri lurren hobekuntzarako Olakosaitik Lizarretara egingo den pistaren erabilera arautzeko ordenantza.
--------------------------------------------------------------------------------
Iragarkia
Zaldibiako udal batzarrak, 2002ko azaroaren 13an egindako bileran, batzarkideen gehiengo absolutuen aldeko botuekin, hasierako onarpena eman zion Olakosaitik Lizarretera, Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki behar duen pista erabiltzeko eratutako arautegiari.
Espedientea jendeaurrean egon den epean kexarik aurkeztu ez denez erabaki hori behin-betikoa bihurtu da.
Hona hemen arautegiaren edukia:
Herri lurren hobekuntzarako, Olakosaitik Lizarretara egingo den pistaren erabilera arautzeko Ordenantza.
Erabilpena.
Pistaren erabilera era honetan egingo da:
Olakosaitik Lizarretara bitarteko tramoa.
Foru Aldundia: Bertako zaintza zerbitzuetarako, herri lurren onurarako, hau da, larre hobekuntza, baso landaketa eta zaintzarako.
—Artzainak: Herri lurretako txaboletan dauden artzainek trasteak igotzeko baimena izango dute.
—Ganaduzaleak: Ezohiko larrialdietan, hau da, ganaduak mina hartu, amildu edo antzekoetan.
—Abaltzisketako lur jabeak: Beraien lurretan zerbait egiteko asmorik bada, trasteak eramateko baimena izango dute, Zaldibiako herritarrek bete behar dituzten baldintza berdinekin.
—Auzolana: Auzolana egin behar denean materiala igotzeko.
—Aztarna arkeologikoak: Ausa-Gaztelun egiten ari diren indusketa lanak burutzeko, beharrezkoa bada, materiala igotzeko.
—Mendizale eta gainerakoen istripu eta larrialdietan.
Arkakatik gorako tramoa.
Tramu honen arauak beste tramuari ezarritako berberak izango dira. Berezitasun bakarra: Lur partikularretan dauden txabolak konpontzeko materialik behar bada, pista amaieraraino garraiatzeko aukera izango da.
Giltzen ardura eta erabilera.
—Foru Aldundiak. Foru Aldundiak giltza bat edukiko du. Erabili aurretik ordea udalera deitu beharko du, ingurugiroko zinegotziari zer egin behar duten eta noiz jakinaren gainean jartzeko.
—Udalak. Udaleko ingurugiroko zinegotziek izango dute giltza. Gainerako herritarrek behar badute, eskaera orria bete beharko dute udaletxean.
—Astebururen batean zinegotziak topatzeko arazoak baleude, badaezpada ere, hilerriko ardura duen langileak beste giltza bat izango du, eta sakeleko telefonoa eskura izango da. Giltza hau larrialdietan soilik erabiltzekoa da, gainerakoan eskari orria bete behar baita udaletxean.
Arau hausteak.
Baldin eta aipaturiko baldintzak ez badira errespetatzen, Udalak dagozkion neurriak hartuko ditu.
Zaldibia, 2003ko ekainaren 11a.—Oroitz Etxabe Nazabal, Alkateordea.
(320) (6865)