Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/03/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia

?

Ibiak arautzeko udal ordenantza 2007-11-29 

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

233. zenbakia Data 2007-11-29 31962 orria

--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ZALDIBIAKO UDALA
Ibiak arautzeko udal ordenantza. Behin betiko onespena.
--------------------------------------------------------------------------------

ZALDIBIAKO UDALA

Iragarkia

Ibiak arau­tzeko udal ordenan­tza jende aurrean ikusgai egon den aldia amaitu ondoren, Udalba­tza­rrak, zuzenketa ­txiki ­batzuk ezarriz, behin-betiko onartu zuen 2007ko irailaren 21ean egindako bileran.

Toki Araubidearen Oinarrien 7/1985 Legearen (11/1999 Legeak aldatua) 70. artikuluan jaso­tzen dena kontuan hartuz, aipatu arautegi horren testu osoa argitara­tzen da:

Ibien Udal Ordenantza Erregulatzailea.

ATARIKO TITULUA

Ordenan­tza honen xedea Zaldibiako udalerriko ibien eta ematen diren baimenen baldin­tzen, indarraldiaren eta iraupenaren ordenazioa izango da.

Espaloietatik zehar ibilgailuak sar­tze­agatiko eta edozein motatako merkan­tzien aparkaleku esklusibo, karga edo deskargarako bide publikoaren erreserbagatiko tasa erregula­tzen duen Ordenan­tza­ren bidez osa­tzen da Ordenan­tza hau eremu fiskalean.

I. TITULUA.

XEDAPEN OROKORRAK

1.. artikulua.

Eraikinetatik eta eraikinetara ibilgailuak igaro­tzeko helburu bakarra izanik eraikin horien gune publikoan egiten den erreserba oro izango da ibia.

2.. artikulua.

Ibia eraiki­tzeak ez ditu gutxi­tuko bide publikora iristeko baldin­tzak.

3. artikulua.

Finken eta negozio lokalen jabeek edo maizterrek eska dezakete ibia izateko baimena eta berauen titular izan daitezke.



Ibia izateko baimenak ekar­tzen dituen obligazio guztien eran­tzu­lea, beronen titularra izango da beti.

4. artikulua.

Ibia izateko baimena Alkate­tzako erabakiaren bidez emango da edo honek eskuordetutako organoaren bidez, Hirigin­tza batzor­dearen aldez aurreko txos­tenarekin, baina hirugarrengoen kalterik gabe, Ordenan­tza Fiskaletan ezarritako dagokion tasa sortuz.

Baimenaren eskaera aurkeztu denetik hilabeteko epea igaro bada ebazpena adierazi gabe, baimena ukatu­tzat joko da.



5. artikulua.

Ibia izateko baimenak ez du eskubide subjektiborik sor­tzen, titularrak hori kendu egin beharko du Udalak hori egiteko eska­tzen dionean, ez du inolako indemnizaziorik izateko eskubiderik izango eta espaloia eta zintarria lehen zeuden bezala ­utzi beharko ditu eta hori egitea bere kontura izango da.

6. artikulua.

Ibian ezarritako ordutegiaren barruan, ezingo da bertan ibilgailurik aparkatu edo geratu ezta ibiaren titularraren ibilgailua ere.

7. artikulua.

Ibiak erabilera iraunkorrerako edo ordukako erabilerarako eman ahal izango dira.

Ibi iraunkorraren eta ordukako ibiaren ezaugarriak bereizgarri batean agertuko dira, horren eredua Udalaren ofiziala izango da eta honek emandakoa, baimena ematen den une berean.

Erabilera iraunkorreko ibietan egunaren 24 orduetan igaro ahal izango dira ibilgailuak bertatik.

Ordukako erabilerarako ibietan egunean gehienez 12 orduz igaro ahal izango dira ibilgailuak, behar bezala justifikatutako salbuespena izan ezean.

Ibiaren erabilera orduak Udalak seinalatuko ditu interesatutako per­tso­nen eskariz.

Ordukako ibiaren erabileran ez dira larunbat arra­tsal­deak eta jaiegunak sar­tzen, beharrezkoa ikusten den kasuetan izan ezik.

8. artikulua.

Ordenan­tza hori aplika­tze­aren ondorioetarako, lau gurpileko ibilgailu baten, 75 cm³ baino poten­tzia ­gutxiagoko sei motozikleten edo 75 cm³ baino poten­tzia gehiagoko sei motozikleten aparkalekuaren pareko izango da.

II. TITULUA.

BAIMENA EMATEKO PROZEDURA

9. artikulua.

Ibi-baimena lor­tzeko, eska­tzaileek ondorengoa akreditatu beharko dute:

9.1. Merkatari­tza edo industri jarduera batetara dedikatutako lokalen eta ibilgailuen kasuan:

a) Buru­tzen duten jarduerarako jardueretako udal baimena eduki­tzea.

b) Jarduera horren izaeragatik ibilgailuen sarrera eta irteera ezinbestekoa izatea.

c) Eskabideak ibia ezarri nahi den denboraldia modu zeha­tzean eduki­tzea, Ordenan­tza honen 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

d) Ordenan­tza horretako 18 artikuluaren arabera, espazio nahikoa eta iraunkorki librea eduki­tzea eta beste erabilerarik ez izatea, jardueraren biltegiko karga eta deskargari lotutako ibi bat denean izan ezik.

9.2. Ibilgailuen garajea.

a) Ibilgailuen garaje jarduera­tzat hartuko da lau gurpileko hiru ibilgailu edo gehiago gorde­tzeko aukera ematen duena.



b) Ibilgailuak gorde­tzeko jarduerarako udal baimena eduki­tzea, salbue­tsi­tako jardueren 165/99 Dekretuaren arabera.



c) 3.500 kg baino karga txi­kiagoko hiru ibilgailu edo furgoneta baino gehiagoren­tzat edo karga gehiagoko kamioi baten­tzako azalera erabilgarria eduki­tzea. Nahitaezkoa izango da lokala modu iraunkorrean okupatuta eduki­tzea ibilgailuen­tzat duen gehienezko edukierarekin.

d) Ordenan­tza hau onartu aurretik garaje edo aparkaleku jarduerarako baimenarekin udalaren ibia duten garajeek ibia eska dezakete beraien beharren arabera, beti ere Ordenan­tza honetan eta segurtasuna arau­tzen duen arautegian ezarritakoa bete­tzen badute.

e) 100 m² baino azalera txi­kiagoa duten lokalek Ordenan­tza honetako I.eranskinak izaera orokorrarekin dioenari heldu ahal izango diote.

9.3. Ibilgailuen gordelekua familia bakarreko etxe­bizi­tze­tan.

Familia bakarreko etxe­bizi­tzen kasuan, ­gutxienezko azalera librearen derrigorrezkotasuna salbue­tsi ahal izango da, eta baimena eman daiteke, garajea edozein neurritakoa izanda ere.

9.4. Ibilgailuak gorde­tzeko erabil­tzen diren lokalak eta ­gutxieneko ibilgailu kopurua bete­tzen ez dutenak:

Salbuespen gisa lokal bat garaje gisa erabil­tzea baimenduko da nahiz eta Ordenan­tzak eska­tzen duen ­gutxieneko plaza-kopurua ez bete, betiere lokalerako sarrera aurrealdean gera­tzen den bidetik egiten bada, espaloi edo aire libreko aparkalekurik zeharkatu edo ezabatu behar ez bada eta lursail edo lokal barruan ibilgailu kopuru handiagoa aparka­tzea posible ez bada.



10. artikulua.

Udalak ibiak eman ahal izango ditu zentro ofizialak eta Estatuaren, Autonomia Elkartearen, Probin­tziaren edo Udalerriaren, Entitate eta Erakundeen eta Osasun eta Asisten­tzia Zentroen mendekoak direnean, kasu bakoi­tzean eman daitezkeen interes orokor eta publikoko arrazoiengatik eta aldez aurretik aipatu Organismoek eskabidea egin ondoren.

11. artikulua.

Ibia izateko baimena eskatuz egindako instan­tzia ondorengo dokumentuekin batera bideratuko da:

a) Lokala aipa­tzen den erabilerara dedika­tzeko udal baimenaren jabe izatearen frogagiria.

b) Eska­tzailearen aitorpena, lokala instan­tzian azaldutako jarduerarako bakarrik erabiliko duela aginduz.



c) Eraikinaren kokalekuaren planoa, 1:500 eskalan.

d) Lokalaren planoa 1:1000 eskalan, hala balegokio, ibilgailuen­tzat erabil­tzen den espazioa eta honen azalera m²tan argiro seinalatuz. Halaber, sarbideak eta horien ezaugarriak adieraziko dira.

e) Negoziorako lokala denean, beronen jardueren deskribapen labur bat aurkeztuko da, sartu eta irteten diren ibilgailuen batez bestekoa adieraziz.

f) Lokal guztiek bete beharko dituzte Legeak eskatutako segurtasun neurriak.

12. artikulua.

Ibi-baimenaren titular direnak, Udalaren baimena beharko dute, bertan edozein aldaketa egiteko.



13. artikulua.

Handi­tze lanak eta lekualdaketak aldaketa­tzat hartuko dira eta baimena beharko dute, eta hori lor­tzeko beharrezkoak diren izapide eta baldin­tza guztiak bete beharko dira, baita eskubideengatik sor­tzen diren tasak ere.

14. artikulua.

Titularrak hala eskatuta ibiak ken­tzen direnean, eta hori egin dela egiaztatu ondoren, horiek baliogabetuta geratuko dira.

Era berean, ibiaren baimenak ematen dituen eskubideak urtebeteko aldian erabil­tzen ez badira baliogabetu egingo da.

Tasa bat ordain­tzen ez bada hori berehala baliogabetuko da.



15. artikulua.

Ibiak urtebeteko eperako emango dira eta epea automatikoki luzatu eta eguneratuko da, Udal Zerbi­tzuen aurkako txos­tenik ez dagoen bitartean, edo ibiaren baimena eskura­tzeko baldin­tze­takoren bat bete­tzen ez den bitartean.



Ibiaren baimena iraungi­tzen baldin bada, Udaleko Zerbi­tzuek erretiratu egingo dituzte hori adierazten duten plakak.



III. TITULUA.

IBI INSTALAZIOEN BALDIN­TZAK

16. artikulua.

Ibi-baimena lortu aurretik, eska­tzaileak ondorengoa justifikatu beharko du:

a) Indarrean dagoen legezko Ordenan­tzak seinala­tzen dituen eskubideak Udalari ordaindu izana.

b) Beharrezko kasuetan, zintarria behera­tzeko eta ibia sendo­tzeko lanak bere kontura egin izana udal ikuskari­tza­pean.



c) Udal Zerbi­tzuetako txos­tena, trafiko eta aparkamendu beharretarako elementu asalda­tzaile bat ez dela justifikatuz.



17. artikulua.

Ibiak eraiki, aldatu edo ezaba­tzeko obrak, titularrak izendatutako per­tsona aditu batek gauzatuko ditu, aldez aurretik lizen­tzia eskuratuz eta Udal Zerbi­tzuen oniri­tziarekin.



Ibia eraiki­tzeko lanetarako Ibilerraztasunaren baldin­tzei buruzko 68/2000 Dekretuko baldin­tzak bete beharko dira edo hori ordezkatuko duen arautegikoak, eta horiez gain baita honako baldin­tzak ere:

— 1. Zintarria jaistea: Orain dagoen zintarria ­altxa egin beharko da ibiak duen zabalera guztian, 3 eta 5 cm. arteko kotan geratu arte errepidearen sestrari dagokionez.

— 2. Espaloia sendo­tzea: Kareharrizko zagor pikordunezko materialez osatutako 25 cm.ko zoladura eta 20 KN/mm²ko erresisten­tzia duen hormigoizko 15 cm.ko zoladura gehi 15x15xØ5eko mailazoa jarriko da.

— 3. Espaloiaren jarraipena: Espaloian dagoen zoladura jarri beharko da berriro (baldosa, asfalto urtua, eta abar), espaloiko gainerako zoladurarekin inola etenik izan ez dadin.



Behin obrak osorik bukatu ondoren, Udal Zerbi­tzuei jakinaraziko zaie egindako lanen ikuskapena egin dezaten, eta horren aldeko txos­tena egin ondoren, ibiaren plakak emango zaizkio titularrari horien kostua ordaindu ondoren.



18. artikulua.

Ibi bakoi­tza­ren gehienezko zabalera, zintarriaren gainean neurtuta, ez da izango eraikin horren sarrerak duen zabalera baino handiagoa, ­gutxienez 2,50 metro izango ditu eta gehienez 4 metro, baina justifika­tzen den kasuetan handitu egin daiteke, ibilgailuen sarrerarako beharrezkoa den biraketa-erradioa ahalbide­tzeko.



19. artikulua.

Ordenan­tza fiskaletan ezarriko da urtero Ibi-baimenagatik ordaindu behar den kopurua.

IV. TITULUA.

OBLIGAZIOAK ETA ARAU-URRA­TZE­ENGATIKO ZEHAPENAK

20. artikulua.

Ibiaren titularrak nahitaez bete beharrekoak izango dira:

a) Zoladura eta disko adierazlea egoera onean eduki­tzea.



b) Zoladura eta lizen­tziaren gainon­tzeko seinale edo adierazleak pinta­tzea.

c) Zoladura edo pintura berri­tzea, Udalak hala agin­tzen duenean.

d) Ibian Udalak agin­tzen dituen obra arrunta eta aparteko guztiak egitea.

e) Espaloia eta zintarria lehen zeuden bezala uztea, emandako Ibi-baimena baliogabetu ondoren.



f) Ibilgailuak eraikinaren barruan aparka­tzea, pasabidea libre ­utziz egunaren edozein unetan.

21. artikulua.

Beharrezko baimena eskuratu gabe ibi bat eraiki­tzen denean, Udalak horren titularra izatea dagokion per­tso­nari espaloia bere aurreko egoeran jar­tzea eskatuko dio, 15 eguneko epean eta bere kontura.



Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, ibiak Ordenan­tza honetan ezarritako baldin­tzak bete­tzen baditu, arau-hausleak epe berean ibi-baimena eskatu ahal izango du, dagozkion tasen bikoi­tza ordaindu ondoren.

Aipaturiko epea igaro eta lizen­tzia eskatu ez badu, eta espaloia ere lehen zegoen bezala ­utzi ez badu, Udal Agintari­tzak arau-hausteak dirauen egun bakoi­tzeko sei euroko isuna ezarriko dio arau-hausleari.

22. artikulua.

Ordenan­tza honetan jasotakoaren ondorioetarako bereizketa egingo da arau-hausteen eta zehapen arin eta larrien artean.

a) Arau-hauste arin­tzat hartuko da aurrez horretarako baimenik izan gabe espaloiak jaistea, gerora aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera legeztatu baldin bada. Ibi-baimena lor­tzeko ordaindu beharreko prezio publikoaren pareko isunarekin zigortuko da.



Era berean arau-hauste arina izango da titularraren ibilgailuak pasabidearen­tzat gordetako espazioan aparka­tzea.



b) Arau-hauste larri­tzat hartuko da ordenan­tza honetan ezarritako baldin­tze­takoren bat ez bete­tzea, edo hamabost eguneko epea igaro­tzea baimena eskatu gabe edo espaloia lehen zegoen bezala ­utzi gabe, eta arau-hausleari arau-hausteak dirauen egun bakoi­tzeko 6 €ko isuna ezarriko zaio, eta horrek duen baimena baliogabetuta geratuko da.



Arau-hauste larria izango da titularraren ibilgailuak pasabidearen­tzat gordetako espazioan behin eta berriz uztea, eta lizen­tzia iraungi egingo da arrazoi horregatik bost alditan baino gehiagotan kargu hartuz gero.

23. artikulua.

Arau-hausteak eta zehapenak preskriba­tzeko epeak bi urtekoak izango dira larrien­tzat eta sei hilabetekoak arinen­tzat.

24. artikulua.

Ordenan­tza honetan aurreikusita dauden zehapenak ezar­tzea Alkatearen zeregina izango da eta dagokion zehapen-espedientea izapidetu ondoren egingo da.

25. artikulua.

Ibi-baimenak automatikoki baliogabetuta geratuko dira Ordenan­tza honetan ezarritako obligazioren bat bete­tzen ez bada. Espresuki ondorengoak seinala­tzen dira:

a) Zoladura edo pintura egoera onean ez eduki­tzea.



b) Hori ez erabil­tzea edo beste zerbaitetarako erabil­tzea.

c) Lokalak beharrezko neurriak ez izatea.

d) Lokala azaldu diren helburuetarako ez erabil­tzea.

e) Hori emateko azaldu ziren arrazoiak aldatu izatea.



26. artikulua.

Ordenan­tza honetan jaso­tzen diren kasu guztietan eta beharrezko­tzat har­tzen direnetan, betearazte subsidiarioari ekin ahal izango zaio, espaloia lehengo egoeran jar­tzeko.

I. Eranskina: 100 m²(t) baino ­gutxiagoko azalera duten ibilgailuak gorde­tzeko lokalei eska dakizkiekeen baldin­tzak ­gutxieneko segurtasun-irizpideak bete­tze aldera.

100 m² baino ­gutxiagoko lokalek ibilgailuak gorde­tzeko jarduerari atxi­kia dagoen espedientearen izapide­tzea eragotz dezakete baldin­tza hauek betez gero (baldin­tzak nahitaez bete beharko dira eskatutako ibi-baimena eman baino lehen):




1. Lokalak balio ani­tzeko hau­tsezko su-itzal­gailu bat izango du ­gutxienez, 21A-113B eraginkortasunekoa, 15 metrotik 15 metrora kokatuak, eta kaxa elektriko orokorrik izanez gero, CO2zko itzal­gailu bat jarriko da, 34B eraginkortasunekoa, horien ondoan.

2. Sabaia ageriko hormigoi forjatuzkoa izanez gero, 1 cm baino gehiagoko igel­tsu-kaparekin estaliko da egitura babesteko.

3. Lokalaren puntu bakar bat ere ez da egongo oinezkoen­tzako irteeratik 35 metro baino gehiagora.

4. Garajetik irteteko oinezkoen­tzako ate bat egongo da, ibilgailuen­tzako atean bertan edo independentea; aipatu ateak 80 cm-ko zabalera izango du (orria 82,5 cm).

5. Lokalak aireztapena izango du, eta airezta­tze hori naturala izanez gero, fatxa­dako baoa azaleraren %0,5 izango da, atea kontuan hartu gabe (100 m²ren­tzat baoa 0,50 m² izango litza­teke, 70x70cm-koa alegia).

6. Erregaiak edo produktu sukoiak ezin dira inolaz ere gorde.

7. Lokal bakoi­tzak bi ­ontzi izango ditu: Batak tapa bandaduna izango du, koipe edo gasolioarekin bustitako trapuak uzteko, eta besteak gasolio edo koipearen ustekabeko isurketak xurga­tzeko gai diren produktuak izango ditu (area, eta abar).

XEDAPEN DEROGA­TZAILEA

Materia honetan erregula­tzaile diren Ordenan­tza honen aurreko udal xedapen guztiak indargabeturik geratuko dira eta dauden ibien baimen guztiak baliogabetuta.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.

Ordenan­tza hau indarrean sartu baino lehen onartutako ibi guztiek tratamendu berezia izango dute, ondorengo kasu hauetan:

a) Garaje izateko eraikitako garajeak, 165/99 Dekretuaren araberako jarduera-baimenarekin eta ibia dutenak: Horien titularrek ibiaren baimena eska dezakete lokalaren azalera kontuan izan beharrik gabe.

b) Garaje izateko eraikitako garajeak, 165/99 Dekretuaren araberako jarduera-baimenik gabe eta ibia dutenak: Horien titularrek ibiaren­tzat baimena eska dezakete lokalaren azalera kontuan izan beharrik gabe, baina aldez aurretik jarduera-baimena izapidetu beharko dute, Dekretu horretan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.

Gaur egun dauden ibien titularrek, Ordenan­tza hau indarrean sartu denetik sei hilabeteko epearen barruan, ibia berri­tzeko eskaera egin beharko dute, eta arautegi honi loturik izapidetuko da. Arautegi honen ale bat emango zaio interesatu bakoi­tzari.

Eskaera hori ez aurkezteak aurrez emandako ibi-baimena automatikoki baliogabe­tzea ekarriko du.

Epe horretan bertan, partikularrek, behar bezala emandako ibiak ez diren eta herritarren artean nahasketa sor dezaketen «aparka­tzea debekatuta» edo ­antzeko zerbait jar­tzen duten seinale guztiak kendu beharko dituzte, eta horrela ez bada egiten, Udal zerbi­tzuek bidezko neurriak hartuko dituzte.

AZKEN XEDAPENA

Ordenan­tza hau bere testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Toki Erregimeneko Oinarriak Arau­tzeko Legearen 70.2 artikuluan aurreikusitako izapideak bete ondoren sartuko da indarrean.

Erabaki honen aurka, interesatuek administrazioarekiko auzi errekur­tsoa aurkeztu ahal izango dute Donostian egoi­tza duen Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean, bera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Guztiek jakin dezaten argitara ematen da.

Zaldibia, 2007ko azaroaren 7a.—F.º M.ª Aierbe Urbiztondo, Alkatea.

(485) (12696)



| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J