TRAFIKOAREN INGURUAN
Zaldibiako Udala inbertsio garrantzitsuak egiten ari da hirigunean trafiko-segurtasuna handitu eta herritarren bizi baldintzak hobetzeko asmoarekin.
Horrela bada, herritar guztien lankidetza eskatzen da egungo egoerak ezarritako baldintzak betetzeko eta jakinarazten da trafiko arauak sendotzeko eta bide segurtasuna handitzeko hartu diren neurriak bete daitezen, bere esku dituen baliabideak erabiliko dituela udal honek eta beharra izanez gero, udalaz gaindiko erakundeei laguntza eskatuko diela zeregin horretan.
Laburbilduta “errespetatu debeku seinaleak, espaloiak, aparkaleku bereziak, autobusen parada, zebrabideak, kotxeak behar den tokietan aparkatu eta mantsotu abiadura herrian zehar, besterengatiko errespetoz gidatu, ibiak errespetatu. Azken finean: ibili eta gidatu gizatasunez”.
Zaldibia, 2008ko martxoaren 3a.
ALKATEAK
Sin. Fº Mª Aierbe Urbiztondo
INTERNET ETA TDT
Atal honetan jakinerazi nahi da maiatzaldera ITELAZPIk herrian zabaldu behar duen azpiegitura berria martxan jarriko dela. Honi esker, herriko etxe gehienetan banda zabaleko internet, wimax bidez, jasotzeko eta ETBko TDT kanalak ikusteko aukera izango da.
Aukera hau probetxatuz, ekipoak kokatuko diren lurjabeei eskerrak eman nahi dizkiegu, eskeini diguten laguntzagatik eta erraztasunagatik eta dirua irabazteko xedea izan ordez, herritarrei internet eta telebista digitala helaraztea ontzat eman dutelako.
Zaldibia, 2008ko martxoaren 3a.
ALKATEAK
Sin. Fº Mª Aierbe Urbiztondo